FIPADOC


FIPADOC
2023-01-20 / 2023-01-28

GENEROA
Dokumentala

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
Bestelakoak

Bisitaren webgunea

{{item.titulo}}

{{item.fecha_inicio}} - {{item.fecha_fin}}

DESKARGATU GURE LIBURUXKA MERKATU HONETAN AURKEZTUTAKO PROIEKTUEKIN


FIPADOC: BASQUE. AUDIOVISUAL. Aurkezten du

TETUÁN

Bizitza errealeko esperientzia pertsonaletan oinarritua, Tetuán filmean Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean sartzen gaitu. Iraganak eta orainak bat egiten dute ikusmen-esperientzia izugarri sentsorial batean; Danubio ibaiaren ertz lasaietatik hasi eta Madrilgo bizimodu asaldaturaino, lau istorio elkartzen dira Tetuango misterioetan galduz.

Ikusi

IMPRINTS

Haurtzaroan ereiten ote da zoriontasunaren hazia? Gogoratzen ez ditugun lehen urte horiek aztarna sakonak uzten omen dizkigute. Honako hau, Memoriak ahaztutako toki horretara doan bidaia da, gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana. Jaio berri den izaki baten ahotsak eta ama batenak, aspaldi ahaztu dugun garai horretarainoko bidaian laguntzen gaituzte. Naturako elementuak gorputzaren paisaiekin eta aztarnekin solasean ari dira. Bidai honetan aztarna horiek ikertzen dituzten hainbat adituen ahotsek laguntzen digute, eta baita beste familia batzuenak ere. Zientziak, duela hamarkada batzuetatik, lehen urte horiek zaintzeak garapen mesedegarri baterako duen garrantzia azpimarratzen du. Baina, nola eramaten da hau praktikara? Donostian, inguruko familiak Hazi Hezi gunera joaten dira. Ama narratzailea ere han izan zen alabarekin. Bertan, duela 30 urtetik hona, profesional talde batek haurdun dauden emakumeei eta gurasoei laguntzen die seme-alabak hazten dituzten bitartean. Ilusioz gainezka eta etorkizuneko gizarteari on egiteko asmoz, haurren erritmoak eta garapena errespetatzen dituen hazkuntza baten alde borrokatzen dute, askotan egungo gizartearen erritmoarekin eta eskakizunekin talka egiten duena. Baita ere, nork bere buruaren limitazio eta gabeziez jabetzeko aukera suertatzen zaie. Jaioberriaren ahotsarekin egindako elkarrizketa asoziatibo batean, hainbat diziplinatako zientzilarien eta adituen ahotsek lehen haurtzaroko aztarnak aztertzen laguntzen digute, detektibe gisa. Michel Odent obstetra eta ikertzaileak hamarkadak daramatza jaiotzak gerora gizakiaren osasun fisiko eta psikikoan duen eragina ikertzen. Rafael Benito psikiatrak lehen urteetan atxikimendu-harremanek gure garuna nola moldatzen duten aztertzen du. Laura Gutman terapeuta eta egileak, lehen haurtzaroarekin konektatzen laguntzen die bezeroei, beren buruarekin eta seme-alabekin lotura osasungarriagoa izan dezaten. José Luis Gonzalo psikologoak hondarrezko kutxa izeneko teknika bat erakutsiko digu, subkonzientean gordet dauden esperientziak berpizteko. Ibone Olza psikiatra perinatal eta lehen haurtzaroko eskubideen ekintzaileak jaiotzari eta amatasunari buruzko hausnarketa egin du. Aldi berean, bilaketa honek ama narratzaileari bere istorioa ikertzeko bultzada emango dio. Bidaia honetan aurkitzen ditugun ahots guztiak amaren eta haurraren ahots narratzaileekin uztartzen dira. Erantzun bakarra ez duten galderak sortuko dira, etorkizuneko helduei buruz hausnartzera gonbidatuz.

Ikusi

WIND

Fran eta Domingo, azken artzain nomadaetako bik, artaldea Pirinioetara eramaten dute. Franek bere ardiak saltzeko asmoa du hegazti harrapariak hazteko. Domingo bakarrik egotearen beldur da.

Ikusi

CABEZA Y CORAZÓN

Emakumezkoen gurpil aulkiko saskibaloi taldeak, historian lehen aldiz, Joko Paralinpikoetara sailkatzeko aukera du. Jokalari batena izan daitekeen begirada batek, hurbiletik erretratatzen ditu olinpiar ziklo batean zehar fisikoki eta psikologikoki hazten diren kirolari batzuk, Tokio 2020-1eko sailkapen historikoa lortu arte.

Ikusi

Itoiz Summer Sessions

Argitaratu gabeko zinten aurkikuntzak Juan Carlos Pérez, ITOIZ talde ikonikoaren burua, taldea bere unerik gorenean desegiteari buruz hausnartzera eramango du, gaur egun oraindik ere ukatzen duen pop-erako estilo-aldaketaren ondoren. Horrela, Juan Carlosek taldearen esentziarako bidaia katartikoa hasiko du, hasierako 1970eko hamarkadako Mutrikuko rock talde progresibora, iraganarekin adiskidetzeko asmoz.

Ikusi

UNFINISHED BUSINESS

Herrialde ustel batean errepresio politikoaren biktima izan ziren eta ostrazismoari, zozokeriari eta ahanzturari aurre egiten dieten familia mexikar ugarietako baten istorioa da hau. Heriotzatik ihes egitea lortu zuten eta oraindik entzun ez diren ahotsak.

Ikusi

PACO RABANNE, SPIRITUAL ARCHITECT

Zer dago sortzaile handi baten eta bere mundu espiritualaren arteko konbinazio perfektu honen atzean hainbeste arrakasta eta hain emaitza koherentea izateko? Egon al liteke bat bestea gabe? Film dokumental honetan Paco Rabannek bere memoriak azaltzen ditu diskurtso intimo baten bidez, bere bizitza artistiko eta espiritual zirraragarria ulertzeko eta berreraikitzeko aukera emanez.

Ikusi

Aire!

Aire! Gazte-talde baten sorkuntza-prozesua jarraitzen du, XX. mendearen hasieran euskal herri-musikaren mundua irauli zuen Maurizia Aldeiturriagaren irudian inspiratutako musika-pieza bat sortzeko. Elkarrekin, musika sentitzeko eta ulertzeko modua aldatuko dien bidaia emozional batean murgilduko dira.

Ikusi