COLD LANDS

Jatorrizko izenburua
LURRALDE HOTZAK

GENEROA
Dokumentala

EGOERA
Osatuta

SINOPSIA

Zinemagintzak bere hastapenetan aurkikuntzarekin zerikusia izan zuen, xalotasunaren galerarekin, magiarekin, argiarekin eta ispiluen jokoarekin. Zinemak mendea bete du. Beharbada, orain, hartu eta botatzeko irudikapenek gogaitutako munduan, benetako iraultza artistikoa irudirik ez jasotzea litzateke. Zer da gaur zinemagintza? Zer dakarkio kulturari? Zein da dagokion gizartearekin daukan harremana? Lurralde hotzak zinemagintzaren historiatik egindako zinema-bidaia da. Víctor Erice, Rut Hillarp, Theo Angelopoulos, Agnès Varda edo Lars von Trier bezalako zinemagileen begiradak gidari, filmeak, Eulalia Abaitua euskal argazkilariaren lana edo Yannick Bellon Biarritzeko errealizatzailearena zeharkatzen eta bisitatzen ditu. Zinemagintza zer den ulertzeko, ez-fikziozko roadmovie honetan, sortzaileen ikuskera, irudien barruan ezkutatzen dena, erlezaintzaren, arkitekturaren eta pertsonen paisaiarekin batera uztartzen da. Zinemagintzaren zinemagintza da Lurralde hotzak eta, begirada garaikidearekin berrikustean, zentzu berriak hartzen dituzten lekuak. Barrualdeko paisaietatik, eguzkiak erretakoak, iparraldeko argi urdinetik iraganda, filmak zinema-artxiboez hausnartzen du, haien iraunaldiaz eta kultura altxor moduan daukaten garrantziaz. Aldi berean, arkeologia zinematografikoari zentzu berria emango dio, gaurko irudiekin elkarrekintzan kokatzean. Zinemagintzak bere egiten dituen paisaietan, eremuz kanpokoek hartzen dituzten esanahietatik bidaia da Lurralde hotzak. Zinemagintza eta bizitza nahasten dira ikus-entzunezko artefaktu honetan, bizitzea artelana dela jakinik Joseph Beuys artista alemaniarrak aldarrikatzen duen moduan. Iparraldeko lekuak eremu fisikotik harago existitzen dira. Zinemagintzak ere bere Lurralde hotzak ditu.

PROIEKTUEN URTEA
2018

IRAUPENA MINUTUTAN
66 min.

FILMAZIO FORMATUA
Film luzea

JATORRIZKO BERTSIOA
Euskera

AZPITITULUAK
Ingelesa, Espainiera, Frantsesa, Alemana, Italiera

PRODUKZIO-ENPRESA
Pimpi & Nella Films
Ikusi informazio gehiago Pimpi & Nella Films

KONTAKTUA
Txelu Medina Arbide
pimpinellafilms@gmail.com
+34 659964349

ZUZENDARIA
Iratxe Fresneda Delgado

GIDOIA
Iratxe Fresneda Delgado

ZINEMATOGRAFIA
Iratxe Fresneda delgado

ZUZENDARITZA ARTISTIKOA
Iratxe Fresneda Delgado

EDIZIOA
Raúl López

SOINU EDIZIOA
Txelu Medina, Joselu Rubio

MUSIKA
Anari, Uxue Alberdi

INTERPRETEAK
N/A

ESTREINALDIA
Basque Country, Spain, France, Germany, Italy, Portugal, Poland

BILAKETA TRESNA

BILAKETAREN EMAITZAK

EKOIZPENAK

Hemen daude zure bilaketaren emaitzak. Eskerrik asko bilatzailea erabiltzeagatik. Nahi baduzu, beste ekoizpen batzuk bilatzen jarrai dezakezu.

Beste batzuk
urteak

{{item.titulo_original}}

{{item.titulo_original}}

Ez dago produkziorik aukeratutako filtroekin.