Zinemaldiak

BILATU

BILAKETAREN EMAITZAK

zinemaldiak

Urteak

{{item.nombre}}

{{item.nombre}}

Ez dago zinemaldirik hautaturiko filtroekin.

ALBISTEAK

"Heriotzari buruzko film guztiek bizitzaz ere hitz egiten dute"

Zuzendari donostiarrak ‘Azken agurra’ aurkeztu digu. Komedia existentzialista da, euskara hutsean grabatua, eta mundu mailako estreinaldia izango du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizia-lean.

Ikusi

"Identitatea beti dago arriskuan, baina, hala ere, beti aurkitzen du aurrera egiteko modua"

Aitor Aranguren eta Erik Suso dira ‘300 haritz’ dokumentalaren zuzendaria eta ekoizlea, hurrenez hurren, eta beren lanean euskal gastronomiaren, artearen eta identitatearen arteko loturaz hitz egiten dute. Mahaia Kolektiboaren historian oinarrituta, filmak gai horren inguruko hausnarketa proposatzen du, gastronomiaren eta beste diziplina artistiko batzuen arteko elkarrizketaren bidez. Zinemira atalean aurkeztuko dute euren lehen film luzea Donostia Zinemaldian, Irizar Saria lortzeko lehian.

Ikusi

"Oteizaren maskara erakutsiko digun erretratu bat egitea falta zen, ez haren aurpegia"

14 zenbakiak markatzen du ‘Hamalau gau’: hamalau dira filmean igarotzen diren gauak eta Oteizaren hamalau apostoluak; eta hamalau dira, halaber, Donostia Zinemaldira lehen aldiz etorri zenetik igaro diren urteak. Oskar Alegria zuzendariarekin hitz egin dugu bere lan berriari eta Donostiara itzultzeari buruz; filma Zabaltegi-Tabakaleran izango da ikusgai.

Ikusi

"Hibakushengana hurbildu nahi nuen, sinetsita haiek direla bakearen balioa ondoen erakuts diezaguketenak"

Maite Ibáñez zuzendariak ‘Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica’ dokumentala aurkeztu du. Filmaren bidez, jesuita euskaldun harek Hiroshimako bonbardaketan bizi izan zuen esperientzia berreraikitzen du, eta, 80 urte geroago, bonbatik bizirik atera zirenen testigantza berreskuratzen du.

Ikusi

"Filmak bere helburua beteko du zalantzan jartzen badugu laguntza eske datorrenari behar adina laguntzen ari ote garen"

Beñat Beitia, Elio Quiroarekin batera, ‘Winnipeg, itxaropenaren ontzia’ filmaren zuzendaria da. Zinemagileak filmaren sortze-prozesuaz hitz egin digu, 2.000 errefuxiatu errepublikano baino gehiago Txilera eraman zituen itsasontziaren historia animazioaren bidez jorratzeko erabakiaz eta filmaren nazioarteko ibilbideaz. Shanghain eta Annecyn egon ondoren, pelikula Donostia Zinemaldira iritsiko da, hain zuzen ere.

Ikusi
“13 denboraldiren ostean, hemen jarraitzen dugu gure ikusleekiko gertutasunari esker”

“13 denboraldiren ostean, hemen jarraitzen dugu gure ikusleekiko gertutasunari esker”

Xabi Zabaletak, ‘Go!azen’ telesailaren gidoilarietako batek, seriea ikusleekin batera nola eboluzionatu den azaldu du, bere funtsa galdu gabe, eta euskal kulturarako sarrera-ate gisa duen zeregina aldarrikatu du.

Ikusi
“Ander eta Yul’ filmak une hartan Euskadin, eta beste leku batzuetan ere, bizirik zeuden gatazkak islatzen ditu”

“Ander eta Yul’ filmak une hartan Euskadin, eta beste leku batzuetan ere, bizirik zeuden gatazkak islatzen ditu”

Ana Díez ‘Ander eta Yul’ opera primarekin itzuliko da Donostia Zinemaldira, estreinatu eta ia lau hamarkadara zaharberritutako filmarekin, eta Euskadiko Filmategiaren Saria jasoko du bere ibilbideagatik.

Ikusi
Euskal zinemak leku nabarmena izango du berriz ere Donostia Zinemaldian

Euskal zinemak leku nabarmena izango du berriz ere Donostia Zinemaldian

Ikusi
GAMBOA ZINEMALDIA GASTEIZEN

GAMBOA ZINEMALDIA GASTEIZEN

Azaroaren 18an

Ikusi
ALVARO ARBINA, ZINEMALDIAREN EPAIMAHAIBURU

ALVARO ARBINA, ZINEMALDIAREN EPAIMAHAIBURU

https://fcmagamboa.blogspot.com/2026/07/alvaro-arbina-gamboa-zinemaldiaren.html

Ikusi
BILAKETA TRESNA