Festival de Cine Fantástico de Bilbao

FANT 30 - Bilboko Zinemaldi Fantastikoa
2023-05-05 - 2023-05-13

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
Bestelakoak

Bilboko nazioarteko zinemaldi fantastikoa, estrenaldiekin gozatzeko eta film klasikoak berrikusteko aukera ematen duena.

Sariak

1. Sail Ofizialeko film luzerik onenaren saria.
2. Ikusleen saria Sail Ofizialeko film luzerik onenari.
3. Euskal Gidoigileen Elkartearearen saria, Sail Ofizialeko film luzeen gidoirik onenari.
4. Sail Ofizialeko film luzeen zuzendari berritzaileenaren saria, FAS Zineklubarekin elkarlanean.
5. Sail Ofizialeko film laburrik onenen sariak (FIlm Laburrik Onenaren Saria, Eukal FIlm Laburrik Onenaren Saria eta Ikusleen Saria) eta Panorama FANTastikoa Saileko FIlm Laburrik Onenaren Saria, .
6. FANTrobia, Ohorezko FANT eta FANTeko Izarra sariak.
7. Euskal Aktoreen Batasunaren saria, FANT-Euskal Film Laburrak Saileko antzezpenik onenari.
8. Panorama FANTastikoa Saileko film luzerik onenaren saria.

Oinarria

Oinarriak 2023ko abenduaren 1ean argitaratu ziren.

Informazio generikoa

Bilboko Udalak antolatuta, zinemaldi honek genero fantastikoaren azken berrikuntzak jarrriko ditu ikusgai Sail Ofizialean eta Panorama FANTastikoaren Sailean, film klasikoen emanaldiekin osatukoda eta Fant Maisuak omenduko ditu; horrez gain, generoko erreferentziazko dokumentalak, haurrentzako saioak eta film laburren emanaldiak ere antolatuko dira. Horrez gain, zinema fantastikoan goraldian dagoen figura bati Fantrobia saria emango zaio, ibilidea daukaten figureei ere Ohorezko FANT saria eta Izar Fantastikoa saria emango zaizkie eta epaimahaiaren araberako edizioko lan onenek ere sariak eskuratuko dituzte, baita publikoak emandako sariak ere.

ALBISTEAK

FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK 30. EDIZIOA IREKIKO DU MAIATZAREN 3AN ETA FANTASIAZKO ZINEMAREN IZARRA SARIA EMANGO DIE PEDRO OLEA ETA LAMBERTO BAVA ZINEMAGILEEI

FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK 30. EDIZIOA IREKIKO DU MAIATZAREN 3AN ETA FANTASIAZKO ZINEMAREN IZARRA SARIA EMANGO DIE PEDRO OLEA ETA LAMBERTO BAVA ZINEMAGILEEI

FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK 30. EDIZIOA IREKIKO DU MAIATZAREN 3AN ETA FANTASIAZKO ZINEMAREN IZARRA SARIA EMANGO DIE PEDRO OLEA ETA LAMBERTO BAVA ZINEMAGILEEI

Ikusi