Gaztefilm Fest

GAZTEFILMFEST
2022-11-18 - 2022-11-28

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
Bestelakoak

Gasteizko zine jaialdi honek talde esperientzia berritzaile eta hezitzaile bat planteatzen du, non umeek praktikaren bitartez eragile aktiboak izango diren. Zine jaialdi honen programazioaren ezaugarria izango da zirkuitu komertzialetan erakusten ez den mundu osoko gazte eta umeentzako ikus-entzunezko lan garaikideak ekartzea. Publiko horiei zuzendutako mundu osoko filmografiak ezagutzeko aukera paregabea da. Hautatzeko irizpideak honako hauek izango dira: kalitate zinematografikoa, eklektizismo teknikoa eta estilistikoa (animazioa, dokumentala eta fikzioa) eta aniztasun tematikoa, eta bereziki azpimarratuko dira herrien arteko elkartasuna eta enpatia, giza eskubideen arazoak, indarkeria eta migrazioa gaur egun pil-pilean dauden gaiak izanda, garrantzia berezia dute guretzat. Jaialdi honen produkzioa, haur eta gazteekin egindako lantegietan egituratzen da eta proiektuaren fase desberdinetan garatzen joango dira: filmen aurre-hautaketa, programazioaren aukeraketa eta programen komisariotza, komunikazio eta diseinu grafikoa eta Gasteizko publikoaren aurrean aurkeztea. Hau da ezaugarri horiek dituen munduko lehen zine jaialdia, non 130 gazte baino gehiago arduratuko diren edizio hau zutik jartzeaz. GazteFilm Fest-ek aisialdi ezberdineko proposamen bat eskaintzen du Gasteizen zinema maite dutenentzat. Jaialdia bi asteburutan egiten da. Lehena txikienei eskainia eta bigarrena gazteenei. Adin guztietarako proiekzioez eta jatorrizko bertsioko zinemaren aldeko apustua egiteaz gain, zine jaialdiak astegunetan eskolekin saioak egiten ditu.

Sariak

- Publikoaren Saria
- Film luze onena
- Film labur onena

Oinarria

“GaztefilmFest - Gazte eta umeentzako zinema jaialdia”-ren seigarren edizioa, Gasteizen ospatuko da 2022eko azaroan.
Jaialdi hau bereizten duena, zirkuitu komertzialetik aldentzen den gazte eta umeei zuzendutako ikus-entzunezko obrak erakustearen grina da.

Aukeraketa irizpideak filmen kalitatea, ekliktizismo tekniko eta estilistikoa (animazioa, dokumentala, fikzioa) eta gai aniztasuna izango dira. Gainera, elkartasuna, herrien arteko adiskidetasuna, giza eskubideen arazoak, biolentzia eta migrazioa, gaur egun pil-pilean dauden gaiak izanda, garrantzia berezia dute guretzat.

Jaialdi honen produkzioa, umeekin egindako lantegietan oinarritzen da eta proiektuaren fase ezberdinetan garatzen joango da: filmen aurre-aukeraketa, aukeraketa eta programen komisariotza, komunikazio eta diseinu grafikoa, eta baita programa finalen aurkeztea jaialdiaren publikoari. Horretarako, estu lan egingo da eskolekin, bai lehen zein bigarren hezkuntzak, ikasleen parte-hartze aktiboa lortzeko.

Mundu osoan horrelako berezitasunak dituen jaialdi bakarra da Gaztefilm, non 130 ume eta gazte baino gehiagok aurrera aterako duten hurrengo edizioa.

*Parte-hartze proposamena:

Umeei zuzendutako ikus-entzunezko fikzio, animazio, dokumental edo lan esperimental guztiak onartzen ditugu, betiere azkenengo bi urtetan ekoiztu badira (2020 urtea barne). Edozein hizkuntzan egindako lanak hartuko dira, euskera, gaztelera edo ingeleseko azpitituluak edota elkarrizketen transkripzioak errazten diren bitartean. Ez dira bikoiztutako filmak onartuko.

*Izen-ematea hurrengo sailetan egin ahal izango da:
(FILM LABUR EDO LUZEA INSKRIBATZEN EZ BADA SAIL EGOKIAN, ATZERA BOTAKO DA. INSKRIBATU SOILIK SAIL BAKARREAN)

Film laburrak (animazioa, fikzioa, dokumentala edo esperimentala) , 15 minutukoak gehienez ere, hurrengo sailetan:


-Haur saileko film laburrak (3 eta 12 urte bitarteko publikoarentzat)
-Gazte saileko film laburrak (12 urte eta gehiagoko publikoarentzat)
-Umeek egindako film laburrak (12 urte arteko umeek egindakoak)
-Gazteek egindako film laburrak (19 urte arteko gazteek egindakoak)

*Filmak bidaltzeko informazioa:

Filmen parte-hartzerako, ekainaren 30a baino lehen bidali beharko dute.

*Erregistratzea eta aukeratutako filmak:

Filmak FilmFreeway plataformaren bidez bidali beharko dira. Baimena emango zaio jaialdiari filma deskargatzeko, ume programatzaileekin pre-screener bat egin ahal izateko.

Behin aukeratuta, filma bidaltzearen arduradunak (errealizadorea, ekoizlea, banatzailea) ekainaren 30a baino lehen lanaren kopia bat eta beste edozein material bidaltzera konprometitzen da.

Euskera edo gaztelera ez diren hizkuntzetan dauden filmetarako, jaialdiak azpititulu zein bikoizketa egitea baloratuko da. Horretarako, beharrezkoa izango da audio artxiboak, azpitituluak (euskera edo inglesez, srt. edo antzerako formatuetan) eta elkarrizketak bidaltzea, haien denbora kodigoekin ingelez, euskera zein gazteleraz filma igotzerako orduan, bai plataforma bidez edota mail bidez.


*Beste baldintzak:

Filma bidaltzeko arduraduna, lanaren autorea edo honen eskubideen jabe dela adierazten du.

Behin filma bidalita, Gaztefilmfest-i baimena ematen zaio honen izena eta irudiak erabiltzeko, jaialdiaren eta bere ekintza ibiltarien promozioa egiteko.