International Animation Film Market (MIFA)


MIFA
2023-06-13 / 2023-06-16

GENEROA
Animazioa

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
Bestelakoak

Tipologia
Animazioa

Bisitaren webgunea

{{item.titulo}}

{{item.fecha_inicio}} - {{item.fecha_fin}}

DESKARGATU GURE LIBURUXKA MERKATU HONETAN AURKEZTUTAKO PROIEKTUEKIN


MIFA: BASQUE. AUDIOVISUAL. Aurkezten du

TITÁN TOFU

Ohiko ibilaldi batean, koloretako tantoak dituen izaki batek aurrera jarraitzea eragozten dion oztopo batekin egin du topo. Erronka bat izango da hura gainditzea, baina lortu eta haren atzean dagoena ikusten duenean, han betiko geratzea ala bere konfort zonara itzultzea erabaki beharko du.

Ikusi

SULTANA'S DREAM

1905ean, Rokeya Hossein idazle bengaliarrak Ladylandekin egiten zuen amets, emakumeek gobernatutako lurralde utopikoarekin. Handik mende batera, Inés zuzendari espainiar gazteak autoaurkikuntza-bidaia bati ekitea erabaki du, Rokeyaren aztarnei jarraituz eta Ladyland-en bila.

Ikusi

THE BODY OF CHRIST

Adelak aitortu gabeko gaixotasun mental bat du, eta herri-errituetan ari da konponbide bila. Familiak ez du ulertzen, eta medikuek sendagaiak baino ez dizkiote agintzen. Adelak norbait bere zelatan dagoela uste du, eta noizbehinka mamu moduko bat sentitzen du alboan, bera ukitu eta mina eragiten diona, ohean zenbait egun igaro behar izateraino. Soilik erlijioan aurkitzen du arindua, eta, horregatik, sendalari batengana jotzen du eta hura guztia nola hasi zen kontatzen dio.

Ikusi

RUN, KURU, RUN!

NORA, 12, Bidasoako Ospitalean jirafa mozorroarekin sartu dute. Pareko boxean KURU mutil etiopiar zauritua deskubritu du, 12. NORAK mutilari zer gertatu zaion jakin nahi du, baina KURUK jirafa baten benetako historia kontatuko dio: 1827an, Mediterraneoa zeharkatu zuen jirafarena, bera bezala orain.

Ikusi

ROBOTIA

Androideak bizi, amestu eta hasten diren mundu batean, fabrika batean bi robot sortzen dira. Material berdinekin eta aldi Berean. Baina urteak pasatuko dira biak elkartu arte. Alexek eta Bibik futbola maite dute. Alexek pentsatzen du jolastu dezakeela. Bibiri ez diote uzten Eta hala ere, robot talde zoragarri eta zoro batekin batera, futbol zelai batean topatuko dira.

Ikusi

KIMA & AMIK

Kima eta Amik lehengusuak dira. Kimak gehien maite duena da lehengusuaren etxera joatea, baserrira. Amikek gehien maite duena da lehengusinaren etxera joatea, hirira. Kima alderantziz irakurtzen baduzu, Amik aterako zaizu. Izan ere, izenetik bertatik ikusten da Kimak eta Amikek ia beti kontrakoa nahi dutela. Baina ia beti aurkitzen dute modua bien artean jolasteko eta ondo pasatzeko.

Ikusi

MASKED CINDERELLA

Behin gertatzen bada, gauzak aldatzen ari dira. Orain, otsoa begano doa, influencer-printzesak, amaordeak familia-terapiara joaten dira, eta Errauskine, institutuan ikasteaz gain, mozorrotutako heroina bat da.

Ikusi

THE INVISIBLES

Umorea, laguntasuna eta zientzia ukitu bat nahasten badituzu, hara: hortxe dituzu gure Ikusezinak! Haiekin batera, unibertsoan barrena abentura zirraragarri eta dibertigarriak biziko ditugu. Mikroorganismo maitagarri hauen eskutik, 6-10 urte arteko haurrek gure planetaren zokorik ezkutuenak bisitatuko dituzte, eta fantasiaz beteriko lan bisual erakargarri eta azkarrean murgilduko dira.

Ikusi

YOKO ON HOLIDAY

Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin. Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe? Eta hiru umeak izango al dira gai opor-lekuetan lagun berriak egiteko? Laurak daude urduri esperientzia berri honen aurrean, baina laster ohartuko dira, haurrak dauden lekuan, beti aurkituko dutela jolasteko gogoa.

Ikusi

WINNIPEG, SEEDS OF HOPE

Victor, aita alarguna eta Julia bere alaba txikia, Espainiatik alde egin zuten 1939 urtean Bartzelona frankisten esku geratu zenean. Frantzian kontzentrazio esparruak eta zailtasunak dituzte zain. Baina ihes egiteko aukera dago: Winnipeg-ean Neruda-k eta Quakerrek Parisen ontziratutako merkantzia-ontzi bat hartzea, helmuga berri batera segurtasunez eramateko: Valparaíso, Txile, bizitza berri bat posible den lekuan.

Ikusi