Donosskino Shortfilm festival

Donosskino Vol VI
2022-02-01 - 2022-06-15

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
Bestelakoak

DONOSSKINO VOL VI 2022 Donostiako Film Laburren Festibala Film laburrak aurkezteko azken eguna: 2022ko ekainaren 15a.

Sariak

Sariak
● FILM LABUR ONENAREN SARIA
● INTERPRETAZIO ONENAREN SARIA
● GIDOI ONENAREN SARIA
● ETXEAN SHORTUAK FILM LABUR ONERAREN SARIA
● PUBLIKOAREN SARIA

Oinarria

Film laburrak aurkezteko azken eguna: 2022ko ekainaren 15a.

Baldintza orokorrak

1.Donostiako film laburren festibalaren 6. edizioa 2022ko urrian ospatuko da eta mundu osoko zuzendariak parte-hartzeko aukera izango dute.

2.Fikziozko film laburrek parte-hartu dezakete, gehienez 30 minutuko iraupena dutenak.

3. Lanen ekoizpena 2021ko ekainaren 30aren gerokoa izan behar da.

4. Donosskino festibaleko aurreneko edizioetara bidalitako film laburrak ez dira onartuko.

5. Publizitate eta/edo bideo komertzialak ez dira onartuko.

6. Izena emateko, film laburra online bidali behar da Festhome edo FilmFreeway orrialdeen bitartez eta 2022ko ekainaren 15ean aurkezteko epea amaituko da.

7. Donosskino festibalean izena emateko kuota 3€-koa izango da maitzaren 15era arte eta 5€-koa maiatzaren 16tik ekainaren 15era arte. Ordainketa izena emateko erabilitako plataformaren bitartez egingo da. Izena ematea burututzat emango da kuotaren ordainketa baieztatzerakoan. Tasa gisa bildutako guztia festibalean emandako sarietarako erabiliko da, antolatzaileek egindako ekarpenarekin 3000€-ko kantitatera iritsi arte. EAEko film laburrak aipatutako kuotatik salbuetsita egongo dira*.(*Zuzendaria Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erroldatuta egotea gutxienik deialdia argitara eman baino urtebete lehenagotik. EAEn jaioa izanik, gutxienez 5 urtez jarraian bertan bizitakoa izan behar du.)

8..Hautatutako film laburrek film laburraren kopia bat bidali beharko dute DCP formatuan, festibalean proiektatzeko. Horrez gain, .mov edo .mp4 artxibo bat eta laburmetraiaren promozio-materiala ere bidali beharko dituzte antolatzaileek beraien eskura jarriko duten plataforma baten bidez.
Puntu hau bete ezean, antolatzaileek festibaletik film laburra kentzeko eskubidea izango dute.

9. Gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza batean aurkeztutako lanak, gaztelaniaz edo euskarazko azpitituluekin aurkeztu behar izango dira. Horrela ez bada, ez dira onartuak izango.

10. Festibalaren antolatzaileek, festibalaren eta laburmetraien promozioa egiteko, film labur bakoitzaren denboraren %20 bat erabiltzeko aukera izango du

11.Film laburraren ordezkari legalak eduki originala duten lanak aurkeztuko ditu eta beraien
eskubideak izango ditu. Antolatzaileak ez dira erantzule egingo gai honen inguruko arazoekiko.

12. Zinema-alorreko profesionalek osatutako epaimahai ofizialak emango ditu sariak.

13. Sariak
● FILM LABUR ONENAREN SARIA
● INTERPRETAZIO ONENAREN SARIA
● GIDOI ONENAREN SARIA
● ETXEAN SHORTUAK FILM LABUR ONERAREN SARIA
● PUBLIKOAREN SARIA

14. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira. Sariak amaierako ekitaldian emango dira, data zehaztu gabean, 2022ko urrian.

Informazio generikoa

Donosskino, Donostiako Film Laburren Jaialdia, Kristonkino Ikus-entzunezko Fikzioaren Kolektiboak Donostian urtero egiten duen ekitaldia da. Gipuzkoako hiriburuarekin harreman estua duen hiri batean film laburrak programazioaren protagonista esklusibotzat hartuko lituzkeen jaialdirik ez zegoenez, Kristonkinok bere gain hartu zuen film laburrak Donostiako publikoari hurbiltzeko erronka. Horrela, 2017tik Donosskino ospatzen da, zazpigarren artea maite dutenentzat ezinbesteko hitzordua.