Arloa
Nazioartekoa
Sariak
IBAIA - ELKARGI SARIA: 5.000 euroraino proiektu onenarentzako saria. Honen helburua, dokumentalen generoko kalitatezko proiektuen garapen-prozesuan beste aurrerapauso bat eman eta proiektu horiek abiarazten laguntzea da. 2023ko irailaren 27ean gauzatuko diren pitching saioetan parte hartuko duten proiektu guztiek eskuratu ahalko dute saria. Commissioning Editors Panelak egingo ditu epai-lanak, eta Panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, proiektuaren beraren aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.
IBAIA - BILIBIN CIRCULAR SARIA: Ingurumen-aholkularitzako kontsultoretza bat gauzatzea izango da, online egindako zenbait lan-saioren bidez, eta horrela proiektuari errazagoa gertatuko zaio administrazioek abian jartzen dituzten laguntzak lortzeko administrazio horiek ezartzen ari diren beharrezko eskakizunak betetzea. Bilibin Circular ekonomia zirkularreko kontsultoretza-enpresa bat dugu, jasangarritasuna lortzeko enpresek daramaten eraldaketa-prozesuan inplikatua, eta ikus-entzuneko sektorearen esparruan “Basque Green Film” proiektuaren idazkaritza teknikoaz arduratzen ari dena, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak abiarazitako proiektu horretan, hain zuzen ere.
BANAKETA ETA JAIALDIETAKO AHOLKULARITZAREN TREELINE SARIA: Proiektuaren 2 aholkularitza-saiotan datza sari hori. Lehen kontsulta-saioa dokumentalaren garapen-fasean izango da, eta bigarren saioa, berriz, dokumentala amaitu eta gero. Helburua jarraitu beharreko banaketa-estrategia hoberena eskaintzea da (banatzaile edo salmenta-agentearen hautaketa, telebista, internet, aretoak, eta abar), eta horrez gain, dokumentalaren edukiaren eta estiloaren arabera jaialdi egokienak zeintzuk diren bilduko duen gida bat proposatzea. TREELINE DISTRIBUTION banatzaile espainiarra Luisa Romeok eta Elena Merak sortu zuten, produkzio eta banaketan –nazionalean eta nazioartekoan– ibilbide luzea duten bi profesionalek, hain zuzen ere.
DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROA - FIPADOC MIARRITZ SARIA: Miarritzeko FIPADOC-en parte hartu duen proiektu bat, gure hautaketa batzordeak aukeratua izango da eta Donostiako Lau Haizetara Foroan parte hartzeko aukera izango du. Era berean, Lau Haizetara foroan parte hartzen duen proiektuetako bat, Miarritzeko FIPADOC-en hurrengo edizioan egongo da (Urtarrila 2024).
DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROA - DOCS BARCELONA SARIA: Antolakuntza Erakundeen arteko ahaleginak, urtero Donostiako Lau Haizetara Foroan aurkeztutako proiektuetako bat eta DocsBarcelonako speed meetings-etan parte hartzen duen proiektuetako bat, bi merkatuetan egotea ahalbideratzen du. Proiektu hauek, dagozkien hautaketa-batzordeek erabakiko dituzte.
Oinarria
Koprodukzio europarra duten eta/edo bilatzen duten guztiek aukeratu ahal izango dituzte proiektuak.
Informazio generikoa
Urtero egiten da, Donostia Zinemaldiaren esparruan. Parte-hartzaile eta finantzatzaile ugari.
lauhaizetara.eu