Arloa
Nazioartekoa
Klasea
Bestelakoak
Sariak
ICOFF-GASTEIZ Sari Nagusia 2.000 euro + garaikurra
Dokumental Onena 1.000 euro + garaikurra
Animazio Onena 1.000 euro + garaikurra
Euskal Film Labur Onena 500 euro + garaikurra
Ofiziala saileko Publikoaren Saria 500 euro + garaikurra
Zuzendaritza Onena 300 euro + garaikurra
Gidoigile Onena 300 euro + garaikurra
Gizonezkoen Antzezpen Onena 300 euro + garaikurra
Emakumezkoen Antzezpen Onena 300 euro + garaikurra
Oinarria
1. ICOFF-GASTEIZ. FILM LABURREN EUSKADIKO HIRIBURUKO NAZIOARTEKO JAIALDIAREN laugarren edizioa Gasteizen egingo da 2025eko maiatzaren 5etik 10era bitartean.
2. ICOFF-GASTEIZEN parte hartzea zabalik dago Espainian jaio edo bertan bizi diren film laburren egileentzat. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da NANa, Espainiako herritarren kasuan, eta bizileku-baimena edo antzeko egiaztagiria, Espainiako nazionalitatea lortu ez duten egoiliarren kasuan.
3. 2024tik aurrera ekoitzitako filmak aurkeztu daitezke jaialdira eta lehiaketaren aurreko edizioetan aurkeztu ez direnak. Gehienez 30 minutuko iraupena izan dezakete.
4. Jaialdiak lehiaketarako SAIL OFIZIALA du, OFIZIALA izenekoa, hain zuzen ere. Atal honetan parte hartuko dute hautaketa batzordeak aukeratutako estatu mailako FIKZIOZKO film laburrek, DOKUMENTALEK eta ANIMAZIOEK. Estreinaldiak izan behar dute, eta ordura arte inoiz proiektatua ez direnak jendaurrean Arabako probintzian.
5. ICOFFen laugarren edizio honetan, nazioarteko zinemari eskainitako sail ez-lehiakor bat egongo da, NAZIOARTEKOA izenekoa, hurrengo edizioetan lehiakorra izateko asmoz.
6. Jaialdiko sailetako filmak hautaketa batzorde batek aukeratuko ditu. Jasotako film labur guzti-guztiak ikusiko ditu batzorde horrek eta hartzen duen erabakia apelaezina izango da. Zinemari eta kulturari, oro har, lotutako pertsona garrantzitsuez osatutako EPAIMAHAI OFIZIAL batek emango ditu sariak. Epaimahai horrek jaialdiko honako sari hauek emango ditu: ICOFF-GASTEIZ Sari Nagusia, Fikzio Onena, Dokumental Onena, Animazio Onena eta Interpretazio Onena. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
7. EPAIMAHAI OFIZIALAK EMANGO EZ DUEN OFIZIALA saileko sari bakarra Publikoaren Saria izango da. Sail horretako saioetara bertaratzen direnek euren botoen bidez emango dute film labur irabazleari buruzko irizpena.
8. ICOFF-GASTEIZen hautatutako filmak jaialdiaren webgunean nahiz PDF formatuan deskarga daitekeen katalogoan agertuko dira. Katalogo hori berariaz egingo da, eta aipatutako webgune horretan egongo da eskuragarri. Filmak jendaurreko saioetan erakutsiko dira lehiaketa egiten den egunetan. Emanaldiak ahalik eta kalitate handiena izango du, eta aukeratuek bidali dituzten HD digitalak erabiliko dira horretarako.
9. Emanaldi guztiak egingo dira VITAL FUNDAZIOA KULTURUNEAN (Posta kalea, 13-15, 01005 Vitoria-Gasteiz). Antolatzaileek film laburrak hiriko edo probintziako beste leku batzuetan emateko aukera izango dute. Jaialdiaren datak hurbildu eta hautaketa argitaratu ahala sortzen diren lehiaketarekin zerikusia duten gorabehera guztien berri emango zaie lanen egileei nahiz ekoizleei.
10. Ekoizleek eta egileek egokitzat jotzen dituzten film labur bakoitzeko ordezkariak gonbidatuko ditu ICOFF-GASTEIZek beren lanak aurkeztera eta emanaldiak bukatzean horiei buruz eztabaidatzera. Beren lanak aurkeztera etorri ezin diren zuzendariei emanaldien ondorengo eztabaidan online parte hartzeko gonbitea egingo zaie. Saridunak itxiera-ekitaldira gonbidatuko dituzte, euren sariak jaso ditzaten.
11. Hautatutako film laburren egileei jaialdiari buruzko berri guztiak helaraziko zaizkie gertaerek aurrera egin ahala.
IZENA EMATEA
Jaialdian izena ematea doakoa da eta honela egin ahal izango da:
FESTHOME (www.festhome.com) ikuskatze-plataformaren bidez, dagokion fitxa betez eta lehiaketaren oinarriak onartuz.
Izena emateko epea 2025ko otsailaren 15ean hasi eta martxoaren 31an amaituko da. Epemuga horretatik aurrera bidalitako film laburrak ez dira kontuan hartuko. 2025eko apirilean zehar, hautaketaren berri emango zaie izena eman duten film labur guztiei, hautatuak izan, zein izan ez. Hautaketa hori jaialdiaren webgunearen eta sare sozialen bidez jakinaraziko da, jaialdia hasi baino astebete lehenago. Palmaresa, bestalde, hautatutako guztiei jakinaraziko zaie.
ICOFF-GASTEIZen webgune ofiziala: www.icoffgasteiz.com
Sare sozialak:
Facebook: ICOFF-GASTEIZ
Instagram: @icoffgasteiz
X: @IcoffGasteiz
E-posta: icoffgasteiz@gmail.com