Arloa
Nazioartekoa
Klasea
Bestelakoak
Sariak
· Best Film Award (Film Onena)
· Best Short Film Award (Laburmetrai Onena)
· Best Local Film Award (Euskal Film Onena)
· Jury Award (Epaimahaiaren Saria)
· Audience Award (Publikoaren Saria), jendearen bozkekin aukeratuta
· Best Action Sports Film Award (Akziozko Kirolei buruzko Film Onena)
Oinarria
bsff.eus webgunean ikusgai
Informazio generikoa
Surfaren inguruan garatutako diziplina anitzeko nazioarteko jaialdia: zinema, argazkilaritza, kirola, hitzaldiak, prestakuntza, merkataritza eta zuzeneko musika Bilboko kokapen onenetan eta Itsasadarra protagonista izanik.
Urtez urte hazten doa, herritar guztiei eta surfa eta irristatze-kirolak gustuko dituztenei inguruko kultura- eta kirol-eskaintza paregabea eskaintzeko, arrakasta handiko nazioarteko filmez, munduko surfaren munduko irudirik onenetako batzuez osatutako argazki-erakusketez eta ingurumena, kirol egokitua, inklusibitatea edo emakumeen ahalduntzea eta protagonismoari buruzko hitzalditaz gozatzeko aukerarekin.
Aisialdiko eskaintza osatzeko, skate tailer eta erakustaldi doakoak eta parte-hartzaileak egiten dira jaialdian jarritako skate-parkean, baita uretako esperientzia paregabeak ere Bilboko itsasadarrean bertan, hala nola jetboardak, taulak, kayakak... eta gure Surf Market ospetsuarekin, non inguruko profesional, enpresa eta artistek beren lanak, produktuak eta zerbitzuak erakusten eta eskaintzen dituzte kanpoaldean protagonista den aldi baterako merkatu honetan.
Industria ere protagonista da LKBSFFn, kulturaren eta ikus-entzunezkoen sektoreko eta surfaren eta skatearen industriako hainbat mahai-inguru eta networking baititu, panoramako eragile, profesional, enpresa eta erakunde puntakoenen presentziarekin.