Sariak
Bi izango dira lehiaketarako atalak:
- Nazioarteko Film Luzeen Lehiaketarako Atala: 60 minutu baino gehiagoko iraupena duten filmak.
- Film Laburren Lehiaketarako Atala- Gehienez 30 minutuko iraupena duten filmak.
Oinarria
• Fikziozkoak ez diren filmak, musikaren arloa gaitzat dutenak, arlo horren edozein alderditan, eta narratiba konbentzionalen mugekin esperimentatzen duten filmak, baldin eta musika bada diskurtsoaren muina.
• Gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dute filmek.
• Jaialdiak hautatzen dituen film guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztu beharko dira, gaztelerazko azpitituluekin (filmaren jatorrizko bertsioa gazteleraz ez bada).
• Filmak ekoizleek, zuzendariek edo lanen legezko ordezkariek inskribatu beharko dituzte.
• Azkeneko 12 hilabeteetan –jaialdia hasten den data kontuan hartuta– ekoiztutako filmek bakarrik parte hartu ahal izango dute Jaialdian.
• Atal ofizialean hautatuko filmak Gipuzkoan estreinatu behar dira, Dock of the Bay Jaialdian; gainera, ezin izango dira izan lehenago areto komertzialetan, plataforma digitaletan edo VODen estreinatutakoak
• Proiektatzeko, DCP formatuko proiekzio-kopiak soilik onartuko dira.
• Ezinbestekoa da DCPak laborategi profesionalek egindakoak izan daitezen. Bidalitako materialek formatu hori ez badute, filmen arduradunek ordaindu beharko dituzte DCP bihurtzeko gastuak.
• DCP bat esteka digital baten bitartez bidaliz gero, Jaialdiak bidalketa hori egiteko plataforma bat jarriko du.
• DCPak formatu fisikoa baldin badu, filmaren kontura izango dira bidalketa-gastuak eta hura itzultzearenak.
• Filmak onartzeko epemuga: 2022ko martxoak 15.
• Hautapen-batzordea arduratuko da 2022ko Atal Ofiziala osatuko duten filmak aukeratzeaz, eta antolatzaileek izendatutako kideek osatuko dute.
• Film bat inskribatzeak esan nahi du araudi honetan jasotzen diren baldintzak onartzen direla.