Festival Internacional de Cortos y Videoclips Caostica

CAOSTICA 24. FILM LABURREN ETA BIDEOKLIPEN NAZIOARTEKO JAIALDIA
2026-01-12 - 2026-04-10

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
Bestelakoak

Caosticako morroi horiek! Izena emateko epea ireki dugu zuen ikus-entzunezko morraila bidal diezaguzuen eta Caostica Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiaren 24. edizioan parte har dezazuen. Caostica Goya Sarietarako kalifikatzailea da eta ekainaren 1etik 7ra egingo da Neo-Bilbon. Nobedade gisa, aurtengo edizioaren barruan CAOSTICA MX sortu da, Caostica jaialdia ikus-entzunezko industria latinoamerikarrera zabaltzeko proiektua. Bertan, Caostica 24ko Sail Ofizial osoa proiektatuko da eta 3 sari berri emango dira. Ez geroratu eta begiratu oinarriak hemen: https://caostica.com 6.500 euro saritan! Apirilak 10, epearen amaiera!

Sariak

6.500 euro saritan!

-BIDEOZINEMA ATALA: Saria 1.000 € + garaikurra.
-BIDEOKLIP ATALA: Saria 1.000 € + garaikurra.
-ANIMAZIO ATALA: Saria 1.000 € + garaikurra.
-SARI BIZARROA: Saria 1.000 € + garaikurra.
-EUSKARAZ SORTUTAKO LAN ONENAREN SARIA: Saria 500 € + garaikurra.
-ESPAINA MAILAKO FILM LABUR ONENAREN SARIA: Saria 500 € + garaikurra.
-MX LATAM CAOSTICA SARIA: Saria 500 € + garaikurra.
-CAOSTICA MX EUSKAL ETXEAK SARIA: Saria 500 € + garaikurra.
-MEXIKOKO PUBLIKOAREN CAOSTICA MX SARIA: Saria 500 € + garaikurra.

Oinarria

CAOSTICA 24 FILM LABURREN ETA BIDEOKLIPEN NAZIOARTEKO JAIALDIAREN OINARRIAK



1. Garatutako oinarriak CAOSTICA 24 proiektuan parte hartzen duten obra guztietarako balio dute.

2. Lan nazional zein internanionalak. Lanen bat gaztelania ez den beste hizkuntza batean aurkezten bada, gazteleraz azpititulatuta egon beharko du; hau ez da beharrezkoa izango bideokliparen atalean.

3. Ez dago pertsona bakoitzeko obra-mugarik, baldin eta 2024ko urtarrilaren 1aren ondoren burutu badira.

4. Caosticako aurreko edizioetara bidalitako lanek ezin izango dute parte hartu.

5. Parte hartu nahi duzun atala adierazi behar duzu:

a. BideoZinema atala: Fikzio laburmetraiak. Dokumentalak ez [gehienez 20 min.]. Saria 1.000 € + garaikurra. *

b. Bideoklip atala: Musika-pieza original bat sustatzeko sortutako lana izan behar du, edozein
musika-estilotakoa. [gehienez. 10 min.] Saria 1.000 € + garaikurra. *

c. Animazio atala: Edozein animazio teknika [gehienez 20 min.]. Saria 1.000 € + garaikurra. *


6. Atal bakoitzeko irabazleak garaikurra eta 1000€ko * diru-hornidura jasoko ditu. Saridunak epaimahai profesional eta independente batek erabakiko ditu

7. SARI BIZARROA: Caostica Kultura Elkarteak Sari Bizarroa emango dio Jaialdiarekin bat datorren
lanik lotsabako, berritzaile, bitxi, adeigabeko, martetar, baldar, menurazko, ausart eta
adoretsuari, izena eman duen atala edozein delarik ere. Sari horretarako hautagaiak Jai Bizarro mitikoan proiektatuko dira, eta irabazleak garaikurra eta 1.000 €ko diru-hornidura jasoko du.

8. EUSKARAZ SORTUTAKO LAN ONENAREN SARIA: Euskaraz sortutako Lan Onenaren Saria emango du Jaialdiak; horretarako, euskaraz egindako eta jaialdiaren edozein sailetan aurkeztutako lanen artean onena aukeratuko du. Irabazleak garaikurra eta 500 €ko * saria jasoko ditu.

9. ESPAINA MAILAKO FILM LABUR ONENAREN SARIA: Epaimahaiak Espainiar ekoizpeneko Film Labur Onenaren Saria autatuko du (ez bideoklipa). Irabazleak garaikurra eta 500 €ko * saria jasoko ditu.


10. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioaren barruan CAOSTICA MX sortu da, Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdia ikus-entzunezko industria latinoamerikarrera zabaltzeko proiektua. Caostica 24ko Sail Ofizialean parte hartzen duten lanak Bilbon (2026ko ekainaren 1etik 7ra) eta Mexiko Hirian (data zehazteke) proiektatuko dira. Honako sari hauek emango dira:

a. MX LATAM Caostica saria: Caostica 24ko Sail Ofizialean dauden Latinoamerikan ekoitzitako edo koproduzitutako lanak (film laburra edo bideoklipa) dira sarirako hautagaiak. Sari hau Latinoamerikako epaimahai profesional batek erabakiko du. Irabazleak garaikurra eta 500 €ko saria jasoko ditu.*

b. Caostica MX Euskal Etxeak saria: Caostica 24ko Sail Ofizialeko Euskal Herrian ekoiztu edo koproduzitutako lanek (laburmetraiak edo bideoklipak) sari hau jasotzeko aukera dute. Sari hau Amerikako hainbat Euskal Etxek erabakiko dute. Irabazleak garaikurra eta 500 €ko saria jasoko ditu.*

c. Mexikoko Publikoaren Caostica MX saria: Mexiko Hiriko Caostica 24ko Sail Ofizialeko proiekzioetara bertaratzen diren ikusleek emandako saria, proiekzio-egoitza bakoitzean bozkatzeko sistema baten bidez. Caostica 24ko Sail Ofizialean dauden lan guztiak (film laburra edo bideoklipa) dira sarirako hautagaiak. Irabazleak garaikurra eta 500 €ko saria jasoko ditu.*


11. Sarien ordainketa urte naturala bukatu baino lehenago burutuko da. Festibalak ez du irabazleen egotea eskatuko saria jaso ahal izateko.

12. Turismoari edo publizitateari begira egindako lanak ez dira onartuko. Lanen hautaketa
prozesuan behar bezala ikusi ahal izateko kalitate tekniko nahikoa ez duten lanek ere ez dute parte
hartzerik izango.

13. Inskripzio-gastuak film laburra inskribatzen duenaren kontu egongo dira. Baldintza hau betetzen ez duten lanak ez dira onartuko.

14. Lanak Movibeta, Festhome edo FilmFreeway online plataformen bidez bakarrik bidali eta erregistratu ahal izango dira.

15. Lanak bidaltzeko epea beranduenez 2026ko apirilaren 10ra izango da.

16. Hautaketa batzordearen ustez jaialdiaren izaeraz bat datozen lanak baino ez dira aukeratuko.

17. Jaialdiak Hautaketa Ofiziala osatzen duten lanen berri emango die parte-hartzaile guztiei posta elektronikoz, lehiaketa hasi baino 3 aste lehenago. Parte-hartzaile bakoitzari proiekzioaren kopia eskatuko zaio, formatu digitalean, baita posta elektronikoz ere.

18. Jaialdiak erraztasunak eskainiko ditu bere bidaia-agentzia eta ostatu ofizialen bidez, hautatutako obraren ordezkariak jaialdian lana aurkezteko aukera izan dezan. Ildo horretan, hitzartutako baldintza bereziei heldu ahal izango diete eta gutxieneko dieta batzuk (ostatua, bazkaria eta/edo afaria) beteko dira aukeratutako lana proiektatzen den egunean, betiere erreserbak jaialdiak ezarritako epearen barruan egiten badira.


19. Elkarteak jasotako materialaren erabilera Jaialdiaren barnean erabiliko du, eta beti parte-hartzaileekin harremanetan jarriko da jaialditik kanpoko aktibitateren batean proiektatu nahi baldin badu baimena eskatzeko.

20. Caostica Kultura Elkarteak, aukeratutako lanak proiektatzeko tokia egokituko du eta baliabideak hornituko ditu. Gainera, web bidezko obren informazioa ere jasoko da, eta, beraz, parte-hartzaileek edo haien ordezkariek aldez aurretik ziurtatuko dute obren edukiak ez duela jabetza intelektualeko eskubiderik edo hirugarrenen beste eskubiderik urratzen, eta antolakundea legezko erantzukizunetik salbuetsiko dute.


21. Caostica laburmetrai eta bideoklipen festibal internazionalaren 24. Edizioa 2026ko ekainaren 1etik 7ra ospatuko da Bilboko Bilborock bezalako aretoetan.

22. Caostica 24 jaialdian parte hartzeakoinarri hauek onartu direla esan nahi du. Oinarriei dagokienez, zalantzarik egonez gero, jaialdiaren antolakuntza taldearen irizpidea nagusituko da.

23. Antolatzaileek araudia aldatzeko eskubidea dute eta edozein desadostasuna ebasteko ere.

* Dirukopuru horri, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkio.

ALBISTEAK

HEMEN DA CAOSTICA 23, NAZIOARTEKO LABURMETRAI ETA BIDEOKLIP-EN JAIALDIA

HEMEN DA CAOSTICA 23, NAZIOARTEKO LABURMETRAI ETA BIDEOKLIP-EN JAIALDIA

HEMEN DA CAOSTICA 23, NAZIOARTEKO LABURMETRAI ETA BIDEOKLIP-EN JAIALDIA

Ikusi
PRENTSA OHARRA: NAZIOARTEKO FILM LABUR ETA BIDEOKLIP JAIALDIAREN ARAUDIA

PRENTSA OHARRA: NAZIOARTEKO FILM LABUR ETA BIDEOKLIP JAIALDIAREN ARAUDIA

PRENTSA OHARRA: NAZIOARTEKO FILM LABUR ETA BIDEOKLIP JAIALDIAREN ARAUDIA

Ikusi