2025-05-28
HEMEN DA CAOSTICA 23, NAZIOARTEKO LABURMETRAI ETA BIDEOKLIP-EN JAIALDIA

Caostica Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiaren 23. edizioak Neo-Bilboren erraiak astinduko ditu aurten ere, eta ekainaren 2tik 8ra egingo da Bilborocken.
Lur planetako txoko guztietatik datozen 56 lanek osatzen dute sail ofiziala. |
Parte-hartzaileen artean honako hauek daude: Javier Fesser, Laura Obradors, Marc Riba, Anna Solanas, Mikel Bustamante, ALSO Sisters, María Lorenzo Hernández, Lander Castro, Sam Ortí, Unai Hernández Unda, Gastón Haag, Izibene Oñederra, Rene Nuijens, Koldo Almandoz, Imanol Muro, Iyán Altube, Unai Madariaga, Eneko Ajangiz, Aurelien Laplace, Ximon Agirre, Alex Perez, Iván López Núñez, Delia Hess, J.K. Álvarez, Sara Koppel, Jordi Romero, Rosario Cazolo edo Charlie Mars eta Sara Socas, EZEZEZ, Rally48, Xatiro, The Covids, Guda Dantza, TOC, Eladio Carrión & Nach, Tigre Balsámico edo La Sessualità bezalako artista eta musika banden bideoklipak. Alaitz Arenzana artista, zinegile eta Zinegoak Zinemaldiaren zuzendariak, Aitor Eneriz gidoilariak eta Alba Lozano zuzendariak osatzen dute epaimahaia. Aurtengo kartelak, Leone Artworksen lanak, Freaks filmari (Tod Browning, 1932) eta freak-aren figura zineman eta beste diziplina batzuetan omenaldia egiten dio. |
Zinema, proiekzioak, erakusketak, kontzertuak... |
Sail ofizialeko proiekzioez gain, beste jarduera paralelo batzuk egingo dira neo-bilbotarren gozamenerako, hala nola One Of Us!. A Freaks Comic Tribute erakusketa; ”El Barón contra los demonios” (Ricardo Ribelles, 2006) luzemetraiaren estreinaldia Euskadin, Alfonso Ruiz Rallo ekoizlearen eta efektu digitalen gainbegiralearen presentziarekin (Zinebirekin lankidetzan eta Isla Calaveraren laguntzarekin, Kanarietako Fantasiazko Zinemaren Jaialdia, La Laguna Hiria); Macabroren Caostikoena IX proiekzio berezia (Macabro, Mexiko Hiriko Nazioarteko Beldurrezko Zinemaldiarekin elkarlanean egindako jarduera); “Kemonito: La última caída” film labur dokumentalaren estreinaldia Euskadin, Teresa de Miguel zuzendariarekin eta Kemonito protagonistarekin topaketa barne. Master Class berezia: Fantasiazko Asimilazioa Zinematografia Eskola Ofizialaren (EOC) Praktiketan, Seve Casalderrey Conderekin, eta Los Buenos Samaritanos (Francisco Montolío, 1966) film ertainaren proiekzioa; ikus-entzunezko bizarroari buruzko Master Class paregabea Beatriz Sánchez errealizatzailearekin; MIX-A CAOSTICA-N musika elektronikoko saio berezia Jarrera kolektiboarekin (Media Attack eta Bilbao Gazterekin elkarlanean egindako jarduera); Caa haurrentzako proiekzioa. Bukatzeko Caostica KIDS haurrentzako emanaldia (Gazte Filmekin elkarlanean egindako jarduera), sari banaketa irabazleen elektrokuzioarekin tradizioak agintzen duen bezala eta honako DJ sesio berdingabea: Meneo & VJ Náuseas. Jaialdiko jarduera guztiak doakoak izango dira lekua bete arte. Esteka honetan, parte hartu duten obren zatiak, trailerra, goiburua, jaialdiaren kartela eta kartel espezifikoak, jarduera guztien irudiak eta esku-programa deskarga ditzakezue. Info gehiago: Web / Programación / Facebook Kontaktua: Xabier Uria (660767124) xabier@caostica. |