2026-03-01
Euskal zinemak 2026ko Goya nagusiak eskuratu ditu
Euskal zinemak zortzi garaikur nagusi bereganatu ditu 2026ko Goya Sarien galan. Lehia handiko edizio honetan hautagaitza ugari izan dute Euskadiko ekoizpenek.
Euskal zinemak zortzi garaikur nagusi bereganatu ditu 2026ko Goya Sarien galan. Lehia handiko edizio honetan hautagaitza ugari izan dute Euskadiko ekoizpenek.
‘Los Domingos’ izan zen gaueko protagonista, sari preziatuenetako bost lortu baitzituen:
- Film Onena – Nahikari Ipiña, Manu Calvo, Marisa Fernández Armenteros eta Sandra Hermida Muñiz
- Zuzendaritza Onena – Alauda Ruiz de Azúa
- Gidoi Original Onena – Alauda Ruiz de Azúa
- Emakumezko Aktore Protagonista Onena – Patricia López Arnaiz
- Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena – Nagore Aranburu
Aitorpen horiek Alauda Ruiz de Azúaren ibilbidea sendotu dute, eta ‘Los Domingos’ urteko lan azpimarragarrienetako bat dela berretsi dute. Filmaren ekoizpenean parte hartu du Sayaka Producciones euskal enpresak ondorengoekin batera: Buena Pinta Media S.L.U., Colosé Producciones S.L., Encanta Films S.L., Think Studio S.L., Los Desencuentros Película A.I.E. eta Telefónica Audiovisual Digital S.L.U.
Halaber, Jose Ramon Soroizek Gizonezko Aktore Protagonista Onenaren Goya eskuratu zuen ‘Maspalomas’ filmeko paperagatik. Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako eta Irusoin, Moriarti, Maspalomas Pelikula A.I.E. eta Bowfinger etxeek ekoitzitako pelikulan egindako antzezpenagatik sari asko jaso ditu aktoreak, eta garaikur nabarmena gehitu berri dio euskal ikus-entzunezkoari.
Animazioak ere garaipen handia ekarri zuen, ‘Decorado’ filmak eskuratutako Animaziozko Film Onenaren Goyari esker. Alberto Vázquezek aintzatespen ugari lortu ditu jada UniKo euskal ekoiztetxearekin eta Abano Producións, The Glow Animation Studio, Sardinha Em Lata eta María y Arnold A.I.E. enpresekin lankidetzan.
Era berean, ‘Los tigres’ filmak Efektu Berezi Onenen saria jaso zuen. Kowalski Filmsen parte-hartzea du, Mazagon Films AIE, Feelgood Media SL, Movistar Plus+ eta Le Pacte ekoiztetxeekin batera.
Nabarmentzekoa da Goya Sarien edizio honetan euskal zinemak lortutako ikusgarritasuna: film eta profesional ugariren hautagaitzek sektorearen indarra erakutsi dute. Garbi dago gure lanak maila goreneko lehian ari direla arlo guztietan: ekoizpena, zuzendaritza, antzezpena, animazioa eta arlo teknikoak.
Zorionak saridun eta hautagai izan diren guztiei! Zuetaz oso harro gaude!

