Albisteak

2022-11-11

Abian da ZINEBI

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia gaur hasiko da eta azaroaren 18ra arte luzatuko da.

Zinebi, berriro ere, ezinbesteko hitzordua da euskal ikus-entzunezkoen alorrean. Hainbat proiekzio eta topaketa izango ditu, networking-a eta koprodukzioak sustatu eta talentu gazteei aholkularitza eta laguntza emateko. 64. edizio honetan, euskal presentzia bereziki garrantzitsua izango da, eta aipatzekoak dira film laburren sail ofizialeko proiekzioak, María Elorzaren ‘A los libros y a las mujeres canto’ filmarekin gozatzeko aukera, edota Itziar Gómezen ‘Go!azen 9.0' telesailaren bederatzigarren denboraldiko lehen atalaren proiekzioa. 

Hirurogeita laugarren edizio honetan, jaialdiak Iñigo Salaberria zinemagile zendu berriari  merezitako omenaldia egingo dio. ZINEBIko ohiko parte-hartzaile bihurtu zen eta zuzendariaren senitarteko eta lagunek Ohorezko Mikeldia jasoko dute gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Arriaga Antzokian egingo den inaugurazio-galan. Antolatzaileek euskal ikus-entzunezkoen sektoreari egindako ibilbideagatik eta egindako ekarpenagatik ematen diote sari eder hau.

Aurrekoetan bezala, ZINEBIk euskal ikus-entzunezkoen ekoizpenaren garrantzia azpimarratuko du berriro, eta, inaugurazio-ekitaldiaren ondoren, Sail Ofizialean parte hartzen duten zazpi euskal film laburrak proiektatuko ditu: Maddi Barberren ‘Alas / Tierra’; Maria Inês Gonçalvesen ‘The Bath (O Banhos)’; Txuspo Poyoren ‘Gran Hotel Nazareno’; Ainhoa Olasoren eta Enara Garcíaren ‘Hemen bizi da maitasuna’; Jose Martínezen ‘Hitzak’; Marta Gómezen eta Paula Iglesiasen ‘Hondarrak’; eta Karla Crncevicen ‘Wild Flowers (Divlje Cvijecé)’ nazioarteko ekoizpena. Nabarmentzekoa da Olasok eta Garciak zuzendutako film laburra aurten berriro ere Zineuskadik kudeatzen duen Kimuak 2022 katalogoan dagoela.

Jaialdiko beste atal garrantzitsuenetako bat ‘Bertoko begiradak. Miradas desde Euskadi’ da. Sail honek jaialdiak euskal ekoizpen berrienekin duen loturari eutsi nahi dio. Film laburren atalean 16 lan proiektatuko dira: César Velasco Brocaren ‘Alegrías riojanas’; Raúl Barrerasen ‘Arnasa’; Ane Berriotxoaren ‘Bat’; Estibaliz Urresolaren ‘Cuerdas’, zeinak nazioarteko hainbat aintzatespen jaso dituen eta Goya Sarietarako prelistan dagoen; Donostiako Zinemaldiko Nest atalean parte hartu berri duen Nagore Murielen ‘Erro bi’; Tana Garridoren ‘Espera & Sedimento’ eta Kimuak 2022 katalogorako hautatua izan den Maider Fernándezen ‘Fe’. Honako hauek ere proiektatuko dira: Amaia Bonachera, Ander del Molino, Ernesto Fernández, Gorka Junquera, Ane Unzalu eta Robert McBride zuzendarien 'Heartbits'; Lur Olaizolaren ‘Hirugarren koadernoa’, Kimuak katalogorako hautatua; Iñigo Jimenezen 'Infernuan'; ‘Influencer', Nerea Torrijosen estreinako lana zuzendari gisa; Maider Oleagaren 'Irrits' (Kimuak 2022); Irati Canoren 'Medusak'; Nacho Solanaren 'No hay fantasmas'; Mikele Landaren 'Noizko basoa', Donostiako Zinemaldiko Nest sailean ere parte hartu zuena; eta Carmen Echeverriaren ‘Oihartzunak’.

Gainera, Urak Dakar sailak Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban zuzendarien ‘Euritan’ filmaren proiekzioa hartuko du. Era berean, jaialdian María Elorzaren ‘A los libros y a las mujeres canto’ filmarekin ere gozatu ahal izango da. Lanak Zinebi Networking saria irabazi zuen 2021eko edizioan, eta duela gutxi mundu mailako estreinaldia izan du Donostiako Zinemaldian. Halaber, Alberto Vázquez zuzendari galiziarraren ‘Unicorn Wars’ ikusteko aukera izango da, eta baita Itziar Gómezen ‘Go!azen 9.0’ telesaileko bederatzigarren denboraldiko lehen kapitulua ere.

Bestalde, ZINEBIren hirurogeita laugarren edizio honek Kantabria Euskadi Networking 2022 topaketaren lehen edizioa hartuko du, Zineuskadik Kantabriako Kulturarekin batera antolatua. Jarduera azaroaren 14an izango da Azkuna Zentroko Iparragirre Aretoan. Saul Pérezen (zuzendaria eta gidoilaria) eta Sergio M. Villarren (ekoizlea) ‘El poder del silencio’; Katixa de Silvaren, María Gómezen, Roberto Ruizen eta Iván Ruizen ‘Marma Rabbit Boy'; eta Lander Castroren (zuzendaria) eta Igor Garcíaren (ekoizlea) ‘Hotz’ lanak aukeratu dituzte ekitaldian parte hartzeko.

Jaialdian, halaber, euskal zinemagile ugarik parte hartuko dute, eta, gainera, 'Zinebi Networking: dokumentalen sorgunea' ekimena ere garatuko da. Topaketan parte hartuko dute ‘36, zuri beltzan', Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk zuzendua eta Guillermo Martínezek eta Naiara Olitek ekoitzia; Jone Ibarretxeren eta Nere Falaganen 'Esto no es Hollywood' (Euskadi Movie AIIE ekoiztetxea); Juan Pradoren 'Itaca', El Burro Filmsek eta Chisgarabis Kinok ekoitzia; Marta Gómezen eta Paula Iglesiasen 'La sinsorga' (Al Borde Films ekoiztetxea); eta Pello Gutierrez Peñalbaren eta Zazpi T 'erdi ekoiztetxearen 'Zikuñagako Ama'. Sorkuntzarako, gogoetarako, aholkularitzarako eta gazte sortzaileei bultzada emateko gunea da foroa. Horretarako, zinemagintzako ekoizpena sustatzen duten eta belaunaldi berriko enpresa zein profesionalen nazioarteko proiekzioa bultzatzen dituzten zuzendari, ekoizle, erakunde eta sektoreko gainerako profesionalekin topaketak izango dituzte.

Gainera...

2023-03-09
Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du Malagako Jaialdian

Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du Malagako Jaialdian

Ikusi
2023-03-02
“Ederra da hain agertoki onean estreinatzeko aukera izatea”

“Ederra da hain agertoki onean estreinatzeko aukera izatea”

Ikusi
2023-03-01
XIX DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROA

XIX DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROA

Ikusi
2023-02-25
Estibaliz Urresola eta Sofia Otero  Berlinen gailendu dira!

Estibaliz Urresola eta Sofia Otero Berlinen gailendu dira!

Ikusi
2023-02-17
“Berlinale Talents topaketan parte hartzea jendea ezagutzeko eta jaialdian egoteko aukera paregabea iruditzen zait”

“Berlinale Talents topaketan parte hartzea jendea ezagutzeko eta jaialdian egoteko aukera paregabea iruditzen zait”

Ikusi
2023-02-16
“Berlinale Talents topaketan parte hartzeak jaialdiarekin eta European Film Market-ekin lehenengo lotura bat sortzeko aukera ematen dit”

“Berlinale Talents topaketan parte hartzeak jaialdiarekin eta European Film Market-ekin lehenengo lotura bat sortzeko aukera ematen dit”

Ikusi
2023-02-15
Euskal zinemak, berriz ere, parte-hartze nabarmena izango du Berlinalen

Euskal zinemak, berriz ere, parte-hartze nabarmena izango du Berlinalen

Ikusi
2023-02-10
Euskal zinemak 2022 urteari amaiera bikaina eman nahi dio Goya Sarietan

Euskal zinemak 2022 urteari amaiera bikaina eman nahi dio Goya Sarietan

Ikusi
2023-02-02
‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdiko D'A Film LAB ataleko Final Cut-ean parte hartzeko hautatuak!

‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdiko D'A Film LAB ataleko Final Cut-ean parte hartzeko hautatuak!

Ikusi
2023-02-02
“Negu Hurbilak’ lanarekin D'A Film Lab Barcelona - Industry Eventeko Final Cut sailean parte hartuz filmaren fase bat itxiko dugu”

“Negu Hurbilak’ lanarekin D'A Film Lab Barcelona - Industry Eventeko Final Cut sailean parte hartuz filmaren fase bat itxiko dugu”

Ikusi
2023-01-31
“Filmak jendearekin partekatzeko eta ikusleengan zerbait eragiteko egiten ditut”

“Filmak jendearekin partekatzeko eta ikusleengan zerbait eragiteko egiten ditut”

Ikusi
2023-01-24
Basque. Audiovisual. marka, ‘Producers meet Producers’ topaketan

Basque. Audiovisual. marka, ‘Producers meet Producers’ topaketan

Ikusi
2023-01-23
'20.000 erle espezie' eta 'Samsara' Berlinalen estreinatuko dira!

'20.000 erle espezie' eta 'Samsara' Berlinalen estreinatuko dira!

Ikusi
2023-01-20
“Cinco lobitos’ filmarekin bizitzen ari garen guztia magikoa izaten ari da”

“Cinco lobitos’ filmarekin bizitzen ari garen guztia magikoa izaten ari da”

Ikusi
2022-12-07
Arrigorriagako Umorezko Laburren XXI. Jaialdia

Arrigorriagako Umorezko Laburren XXI. Jaialdia

Ikusi
2022-11-28
Euskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian

Euskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian

Ikusi
2022-10-14
Basque. Audiovisual. MIPCOMen egongo da

Basque. Audiovisual. MIPCOMen egongo da

Ikusi
2022-10-05
‘Kantabria – Euskadi Networking’ jardunaldia sortu dugu

‘Kantabria – Euskadi Networking’ jardunaldia sortu dugu

Ikusi
2022-10-03
International Pitches saioan parte hartzeko deialdia, zabalik!

International Pitches saioan parte hartzeko deialdia, zabalik!

Ikusi
2022-09-23
Basque. Audiovisual. ekimenak webgune berria estreinatu du

Basque. Audiovisual. ekimenak webgune berria estreinatu du

Ikusi
2022-08-26
Donostia Zinemaldiak 17 euskal lan aukeratu ditu

Donostia Zinemaldiak 17 euskal lan aukeratu ditu

Ikusi
2022-08-10
Navarra Tierra de Cinen parte hartzeko izena emate

Navarra Tierra de Cinen parte hartzeko izena emate

Ikusi
2022-08-09
Hiru euskal Lau Haizetara Foroan!

Hiru euskal Lau Haizetara Foroan!

Ikusi
2022-08-04
Zabalik dago La Residencia Navarraren lehen edizio

Zabalik dago La Residencia Navarraren lehen edizio

Ikusi
2022-08-04
Spanish Screenings On Tour 2022 Ventana Sur merkat

Spanish Screenings On Tour 2022 Ventana Sur merkat

Ikusi

Sare
Sozialak

basqueaudiovisual

Eneko Sagardoy cast in ‘Those About to Die’ series starring Anthony Hopkins. It is a project for American television directed by Roland Emmerich. The series produced for Universal’s streaming service Peacock comes as another piece of good news for Eneko Sagardoy, who has had a great start to the year. First, he made history at the Spanish box office with ‘Irati’ the most successful Basque language production to date and now he has added a Hollywood production to his filmography. Read the whole story on our BIO. Congratulations, Eneko! #EnekoSagardoy #ThoseAboutToDie #Irati #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCountry #BasqueCinema #SocialNetworks #Cinema #Zineuskadi #Films #Markets

basqueaudiovisual

Basque cinema shines at Malaga Festival! The Malaga Festival has just announced the list of winners of this edition, where the Basque representation stands out with a total of 6 awards. ‘20,000 Species Of Bees', by Estibaliz Urresola Solaguren, has triumphed with three awards, including the main one. This is the list of awards delivered to Basque cinema: ➖ Golden Biznaga for Best Spanish Film: '20,000 Species Of Bees' by Estibaliz Urresola Solaguren. ➖ Silver Biznaga for Best Male Performance: Alberto Ammann for 'Upon Entry'. ➖ Silver Biznaga Award for Best Supporting Female Performance: Patricia López Arnaiz for '20,000 Species Of Bees'. ➖ Silver Biznaga Audience Award 'Gusto del Sur' for Best Feature Film: 'Itsasoak pizten gaitu' by Beñat Gereka. ➖ UMA Youth Jury Award for Best Feature Film in the Official Selection: 'In the Company Of Women' by Silvia Munt. ➖ Feroz Puerta Oscura 2023 Award for Best Feature Film in the Official Selection: '20,000 Species Of Bees'. In addition, in MAFIZ we find the following winners: ➖ Malaga Work In Progress Aracne Digital Cinema Award: 'Sobre todo de noche' by Víctor Iriarte. ➖ Malaga Work In Progress Latido Films Award: 'Sobre todo de Noche' by Víctor Iriarte. From Basque. Audiovisual. we would like to congratulate both the awarded Basque professionals and the rest of the productions that have been present at the festival for the great work they are doing. Congratulations! #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCountry #BasqueCinema #SocialNetworks #Cinema #Zineuskadi #Films #Markets

basqueaudiovisual

The Quirino Awards have just announced the final nominees for this year, and among them we find the following Basque projects. ➖ Best Ibero-American Animation Feature Film ▪️ ‘Unicorn Wars’ by Alberto Vázquez ➖ Best Ibero-American Animation for Video Game ▪️ ‘Han’yo’ by Hangover Studios y Digipen Institute of Technology Europe Bilbao Congratulations and good luck! #QuirinoAwards #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCountry #BasqueCinema #SocialNetworks #Cinema #Zineuskadi #Films #Markets

basqueaudiovisual

‘Unicorn Wars’ Review: Teddy Bears in Battle In ‘Unicorn Wars’, a disturbing animated film by the Spanish director and comic book artist Alberto Vázquez, pastel-colored bears are locked in perpetual warfare against the supposedly diabolical unicorns that inhabit a magic forest. Two brothers drafted into service, Bluey (Jon Goirizelaia) and Tubby (Jaione Insausti), are bobble-headed teddy bears with saucer eyes and a penchant for bed-wetting, yet the vainglorious Bluey in particular proves capable of great cruelty. Read the news published by The New York Times ➡️ Link in BIO #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCountry #BasqueCinema #SocialNetworks #Cinema #Zineuskadi #Films #Markets