2026-05-12
“LA VENTANA ABIERTA” FILMA AURKEZTU DA, FANT-EN 32. EDIZIOKO SAIL OFIZIALEAN LEHIATUKO DENA
Ana Gracianiren filma Golem-Alhondiga zinemetako 1. aretoan proiektatuko da gaur, maiatzak 12, asteartea, 19:40an.
Bilboko Udalak antolatzen duen FANT-Zinemaldi Fantastikoak Ana Graciani zuzendariaren “La ventana abierta” filma aurkeztu du, eta film hori 32. edizio honetako Sail Ofizialean lehiatuko da.
FANTeko zuzendaria den Amaia Domingorekin batera Ana Graciani agertu da hedabideen aurrean, eta harekin batera izan dira Unax Ugalde eta Adriana Camarena aktoreak.
Gaur arratsaldean, 19:40tik aurrera, filma Golem-Alhondiga zinemetako 1. aretoan proiektatuko da, FANT Bilbaoren egoitza nagusian.
Ana Graciani Espainiako antzerkigile polifazetikoa, gidoilaria, zuzendaria eta kazetaria da, oso ezaguna arte eszenikoetan nahiz ikus-entzunezkoen sektorean egindako lan oparoarengatik. Kazetaritzan eman zion hasiera ibilbide profesionalari eta, ondoren, karrerari bira bat ematea erabaki zuen arte eszenikoen kudeaketan, produkzioan eta banaketan murgiltzeko, fikzioa idazten eta zuzendari-lanak egiten erabat hasi aurretik. Antzerkigile bezala, hamar antzezlan baino gehiago idatzi eta estreinatu ditu.
Ikus-entzunezkoen arloan, gidoilari bezala nabarmendu da “El mundo es suyo”, “Perdóname Señor”, “Entreolivos”, “La Rueda”- Drogen aurkako Sofia Erregina Saria 2015-eta abar bezalako serie eta film luzeetan. 2014an, “¿Dónde están las llaves?” film laburra estreinatu zuen (film horren gidoia idatzi zuen eta filma zuzendu zuen). Zuzendaritza zinematografikoan bakarka telebistarako “La boda” (2019) filmarekin egin zuen debuta.
Unax Ugalde aktore gasteiztarrak antzerki, zinema eta telebistako proiektu askotan hartu du parte. Hainbat sari baditu; tartean, Aktore Protagonista Onenaren Saria Ourenseko Zinema Independentearen Jaialdian, Aktore Protagonista Onenaren Saria Viña del Mar-eko Zinemaldian edo Aktore Onenaren Saria (2008) Valladolideko 53. Zinema Astean (Seminci).
Ibilbidea ETBrako egindako “Entre dos fuegos” (1998) telesailarekin hasi zuen, eta, ondoren, estatuko kateetako “El grupo” edo “Periodistas” serieetan parte hartu zuen; lan horiengatik Aktoreen Batasunaren izendapenak eskuratu zituen. Pantaila handian, berriz, “Báilame el agua” filmean egin zuen debuta, eta, ondoren, honako hauek etorri ziren: “Jardines deshabitados”, “Volverás”, “Báilame el agua”, “Mi dulce”, “Frío sol de invierno”, “Reinas”, “Alatriste”, “Los Borgia”, “Bon apetit”, “Los fantasmas de Goya”, “La Buena Nueva”, “Savage Grace”, “El amor en los tiempos del cólera”, “Tequila Bypass”, “Lasa y Zabala”, “Operación Concha”, “Black is Beltza” (animazioko film horretan bere ahotsa eskaini zuen), “Che, el argentino”, “La estrategia del pequinés”, “La Piel del Tambor” edo “Ya no quedan junglas”.
Malagako Adriana Camarena aktorea Pablo Oteroren “Umbra” film laburreko protagonista izan zen, Alicia Morunorekin batera. Lan horren truke Haur Aktore Onenaren Saria eskuratu zuen Belgikako Night of the Horror Festival jaialdian eta Aktore Onenaren Saria Mexikoko Animal Film Festivalean. Telebistan, Paco Plazaren “Hermana muerte” lanean parte hartu du.
“LA VENTANA ABIERTA” 82 minutu. Espainia
Ruben, adin ertaineko gizona, lehendabiziko aldiz elkartuko da Internet bidez ezagutu duen neska-lagunarekin. Bidaia luzea egin du mendebaldeko Andaluziako kostaldeko herri txiki batera iritsi arte, baina, bere harridurarako, Verak egingo dio harrera; hots, nerabe bizkor, lotsagabe, jakin-nahi, aldabera eta bolkaniko batek, bikote birtualaren alabak. Nahiz eta ekialdeko haizeak jotzen duen, etxeko egongelako leiho handia irekita dago, eta, neskak ziurtatzen duenez, horrela egon behar du azaldu nahi ez duen arrazoi batengatik. Zuzendaritza eta gidoia: Ana Graciani.
Ekoizpena: Olmo Figueredo.
Musika: Paloma Peñarrubia.
Muntaketa: Ana Alvarez Ossorio.
Aktoreak: Unax Ugalde, Adriana Camarena, Alberto Lopez, Adriana Espina eta Mara Guil.

