2026-02-14
BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK LAURA GUERRICAECHEVARRÍAREN “EL ASOMBRO” AURKEZTU DU
Azkuna Zentroaren Golem-Alhondiga zinemetako 2. Aretoan izango da ikusgai dokumentala gaur, maiatzak 14, osteguna, arratsaldeko 19:15ean.
“El asombro” deitzen da Laura Guerricaechevarria zuzendari gasteiztarrak zuzendutako lehen filma.
Lan hori ikusi ahal izango da Bilboko Udalak antolatutako FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoan, DOKUFANT atalaren barnean.
Gaur goizean, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan aurkeztu dute dokumentala hedabideen aurrean, eta bertan izan da Laura Guerricaechevarria zuzendaria, Amaia Domingo, FANTeko zuzendariarekin batera.
Gasteiztarraren lana gaur arratsaldean ikusi ahal izango da, 19:40an, Azkuna Zentroaren Golem-Alhondiga zinemetako 2. Aretoan, eta sarrera doakoa izango da plaza-kopurua bete arte.
Euskal zuzendari eta gidoilaria Vitoria-Gasteiz eta Madril artean bizi da. Laura Guerricaechevarriaren lana genero fantastikoaren barruan garatzen da, eta nostalgia eta onirikoa bezalako elementuak agertzen dira behin eta berriz, betiere misteriozko giro baten alde. “L’au-delà” (2020), “An Immortal Weekend” (2021), “Holiday” (2022) eta “Deja de hablarme” (2025) film laburren ondoren, “El asombro“ zuzendari gisa egingo duen lehen film luzea da.
“EL ASOMBRO” 97 minutu.
Espainia Ilusionismoaren munduan zehar egingo den ezohiko bidaia. Magiari buruzko liburu zahar baten ikerketak engainuaren arteari buruzko hausnarketa egitera eramango gaitu, magia garaikideko figura handienetako batzuen eskutik. Ezinezkoa lortzeko atalasea.
Zuzendaritza eta gidoia: Laura Guerricaechevarria.
Ekoizpena: Javier Prada, Selma Al-Hamouti.
Musika: Samuel Tirado.
Muntaketa: Manuel Bauer.

