2026-03-23
FANT-BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK HAUTATUTAKO LABURMETRAIAK AURKEZTU DITU ETA FANTASTIKOAREN IZARRA SARIA EMANGO DIO EUGENIO MIRA ZUZENDARIARI
Bilboko zinemaldia maiatzaren 8tik 16ra izango da.
Film laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu: 10 euskal fil laburren saioan eta 9 nazioarteko laburren saioan.
Beste 10 nazioarteko film laburrek Ikuspegi Fantastikoa Laburrean atalean hartuko dute parte.
Bilboko zinemaldia maiatzaren 8tik 16ra izango da.
FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, maiatzaren 8tik 16ra ospatuko den 32. edizioaren zenbait xehetasun eskaintzen jarraitzen du. Bere programazioaren barruan, guztira 29 film labur proiektatuko dira: Atal Ofizialeko bi saioetan hautatutakoak (FANT euskal film laburrean eta FANT nazioarteko film laburrean), eta Ikuspegi Fantastikoaren ataleko saioan.
Era berean, edizio honetan, FANTek FANTASTIKOAREN IZARRA saria —Jaialdiko aitortzarik nagusiena— emango dio Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazleari. Bere lehen film laburrak, “Fade” (2000), Guillermo del Tororen arreta piztu zuen, zeinak hasieratik babestu baitzuen bere ibilbidea. Bere lehen film luzea, “The Birthday” (2004) —Jaialdiaren baitan proiektatuko dena—, denboraren poderioz kultuzko klasiko bihurtu da. Ondoren, “Agnosia” (2010) eta “Grand Piano” (2013) zuzendu zituen. 2022an, Mira HBO Max plataformako “¡GARCIA!” telesailaren denboraldi osoa zuzendu zuen.
Mira da edizio honetako sarituen artean antolakuntzak ezagutzera eman duen bigarren protagonista, Aránzazu Calleja bilbotar konpositorearen ondoren; Callejak edizio honetako FANT Ohorezkoa jasoko du.
FILM LABURRAK
Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiak film laburren aldeko apustua egiten jarraitzen du bere programazioan, jaialdiaren lehen edizioetatik bertatik identitate-zeinuetako bat bihurtu baitira. Aurten, 32. urteurrena betetzen den honetan, film laburrak berriro ere leku nabarmena izango dute Jaialdiaren agendan, guztira 29 proposamenekin.
Atal Ofizialean 9 nazioarteko film labur hauek parte hartuko dute:
“Bath Bomb” (2024, Kanada, Colin G Cooper)
“The Call” (2025, Espainia, Kiko Prada)
“Cara de cona” (2026, Espainia, Guillermo de Oliveira)
“La dernière neige” (2025, Frantzia, Bouquet-populus Rodolphe)
“Hyena” (2025, Txina-Estatu Batuak, Altay Ulan Yang)
“Pobre Marciano” (2025, Espainia, Álex Rey)
“Lo que te falta” (2025, Espainia, Sara Bermejo)
“Tinieblas” (2025, Espainia, Raúl Cerezo eta Carlos Moriana)
“Unclean” (2024, Kanada, Simon Chouinard).
Jaialdiak tokiko talentuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta horretarako bere lekua eskaintzen dio Sail Ofizialean, FANT LABURREAN – EUSKAL FILMAK atalean, euskal film laburretan zentratzen dena. Aurten hautatu diren 10 lanak honako hauek dira:
“El agujero” (2025, Daniel Gómez Múgica)
“Arditurri” (2025, Oihan Gastesi eta Ander Arrieta)
“Aziza y el último hombre bueno” (2025, David Ontoria)
“Azpian” (2025, Danel Garay eta Laura Barquin)
“El cuerpo de Cristo” (2025, Bea Lema)
“Erreka zoko hortan” (2025, Ekaitz Bertiz)
“Glory Hole” (2025, Andoni Fernández)
“Hariaren amaiera / Al final del hilo” (2025, Aitor Molina)
“Última salida” (2025, Egoitz Díaz Ibargoitia)
“Zezena eta umea” (2025, Igor García Piñas).
En la sección IKUSPEGI FANTASTIKOA LABURREAN atalean hauen dira hautatutako 10 film laburrak:
“Arca” (2025, Italia, Lorenzo Quagliozzi)
“Baile con la muerte” (2024, Espainia, Carlota Massó)
“Ghosting” (2024, Yago Casariego)
“Kámen osudu” (2025, Txekiar Errepublika, Julie Černá)
“Lantern” (2026, Alemania, Leopold Schraudolph)
“Open Mic” (2025, Espainia, Jano Santos)
“Ortega” (2025, Espainia, Álvaro Pita)
“The Sentry” (2025, Camboya-Norvegia-Estatu Batuak, Jake Wachtel)
“Tenéis que verlo” (2025, Espainia, Nacho Solana)
“The Veil” (2025, Brasil, Gabriel Motta).
Gainera, Bilboko Zinema Fantastikoaren FANT Jaialdiaren programazioaren barruan, Mats Uddek zuzendutako “Don’t Be Afraid” film laburra proiektatuko da. Lanak 2025eko Méliès de Plata entzutetsua irabazi du, Méliès International Festivals Federation erakundeak —FANT Bilbo ere kide duenak— zinema fantastikoko Europako film labur onenei ematen dien aitortza.

