2026-02-23
Animadebak laburmetraiak inskribatzeko deialdia ireki du 19. ediziorako.
Epea apirilaren 1ean amaituko da, eta izen-ematea FilmFreeway plataformaren bidez egingo da.
Animadeba jaialdiak 2026ko 19. ediziorako laburmetraiak aurkezteko deialdia ireki du. Parte hartu nahi duten sortzaileek apirilaren 1era arte izango dute beren lanak bidaltzeko aukera.
Nazioarteko animazio jaialdia irailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko da Deban, eta aurten ere hiru sail nagusitan lehiatzeko aukera eskainiko du: Sail Ofiziala, Zuzendari Berriak EHU eta Panorama.
Deialdia nazioartekoa da eta izen-ematea guztiz doakoa izango da. Gehienez 20 minutuko iraupena duten laburmetraiek har dezakete parte hautaketan. Izen-ematea Filmfreeway plataforma bidez egin beharko da
Animadebak animazioaren sorkuntza garaikidea bultzatu eta talentu berriei ikusgarritasuna ematea du helburu, nazioarteko erreferentziazko jaialdi gisa sendotuz.
Informazio gehaigo jaialdiaren web orrialdean:
www.animadeba.com
Izen eamtea
https://filmfreeway.com/Animadeba

