Albisteak

2022-08-26

Donostia Zinemaldiak 17 euskal lan aukeratu ditu

Urteko zinema-hitzordu garrantzitsuenetako bat hurbiltzen ari da, Donostia Zinemaldia, eta euskal zinemak presentzia nabarmena izango du berriro ere sektoreak bizi duen sormen-une ona agerian utziz. Guztira 17 lan aukeratu ditu jaialdiak hirurogeita hamargarren edizio honetarako.

Urteko zinema-hitzordu garrantzitsuenetako bat hurbiltzen ari da, Donostia Zinemaldia, eta euskal zinemak presentzia nabarmena izango du. Hala, berriro ere agerian geratuko da sektoreak bizi duen sormen-une ona. Guztira 17 lan aukeratu ditu jaialdiak hirurogeita hamargarren edizio honetarako.

Bi euskal film lehiatuko dira aurtengo Urrezko Maskorra eskuratzeko. Alde batetik, ‘Suro’ (Irusoin), Mikel Gurrea zuzendari donostiarraren lehen film luzea. Lanak hiria utzi eta artelatz basoetan bizitza berri bat hastea erabakitzen duen eta guraso izateko zorian dagoen bikote baten istorioa kontatzen du. Bestalde, Kowalski Films ekoiztetxearen eta Fernando Francoren azken lanak ere parte hartuko du: ‘La consagración de la primavera’. Ustekabeko topaketa batek bizitza nola alda diezagukeen azaltzen duen istorioa da.

Zuzendari Berriak atalean, María Elorza eta Txintxua Filmsen ‘A los libros y a las mujeres canto’ filmarekin gozatzeko aukera izango dugu. ZINEBI Networking foru profesionaleko Proiektu Onenaren Saria eta Malagako Jaialdia – WIP España saria jaso ondoren, zuzendari arabarrak Donostian biziko du bere filmaren mundu-estreinaldia. Zabaltegi – Tabakaleran, berriz, Estibaliz Urresolak zuzendutako ‘Cuerdas’ (Gariza Films, Katz Estudio eta Sirimi Films) film laburra Donostiara iritsiko da Cannesko Kritikaren Astean Rails d 'Or saria eskuratu ondoren; eta baita Lur Olaizolaren ‘Hirugarren Koadernoa’ ere. Nabarmentzekoa da bi lanak aurten Zineuskadik kudeatzen duen Kimuak katalogorako aukeratuak izan direla.

Irailaren 30ean zinema-aretoetan proiektatu aurretik, Anoetako Belodromoan ‘Black is beltza II: Ainhoa' Fermin Muguruzak zuzendutako pelikularen bigarren zatiaren mundu-estreinaldiarekin gozatzeko aukera izango dugu. Talka Records & Filmsek eta argentinako Lagarto Films eta Draftoon Studio ekoiztetxeek koproduzitzen dute pelikula.

Zinemira ere ez da faltako hirurogeita hamargarren edizio honetan. Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Irizar eta EITBren babesarekin, eta Euskadiko Filmategiaren, EPE/APVren, IBAIAren eta Zineuskadiren laguntzarekin euskal zinemari eskainitako atala da, hain zuen ere.

Bertan, urteko arrakasta handietako batez gozatu ahal izango dugu, ‘Cinco lobitos’ (Sayaka Films), Alauda Ruiz de Azuaren opera prima. Horrekin batera ikusi ahal izango ditugu ‘El vasco’, Jabi Elortegik zuzendutako Pausokaren nazioarteko koprodukzioa, eta ‘My way out’ (Atera Films), Izaskun Arandiak Londresko 'The way out' transgenero klubari buruz egindako dokumentala. Bestalde, Txintxua Films eta Hiruki Filmak ekoiztetxeen ‘918 gau’ ikusteko aukera ere izango dugu, 2018an Ikusmira Berriak atalean garatutako izen bereko proiektutik sortutako lana. Arantza Santestebanen filmak hainbat aintzatespen jaso ditu, bai Estatuan bai atzerrian.

Gainera, Ander Iriartek Mirokutanarekin batera egindako azken lana ezagutuko dugu, ‘Karpeta Urdinak’, Paco Etxeberria auzitegiko medikuak zuzendu zuen torturaren inguruko ikerketaren emaitzak biltzen dituen dokumentala. Torturei buruz ere hitz egiten du Jon Mikel Fernándezen eta Muara Kultur Elkartearen ‘Bi arnas’ proiektuak. Bi protagonista dituen dokumental bat aurkezten digute: ama, Maria Nieves Díaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal Diaz. Era berean, Xuban Inxaustiren 'Gesto' lanak indarkeriari aurre egin zioten euskaldunen memoriaren aztarna erakusten du, Bakearen Aldeko Koordinakundearen historiaren bitartez.

Zinemaldiak hartuko dituen gala-ekitaldietan, alde batetik, Alberto Gastesiren (Vidania Films) opera prima proiektatuko da, egoera desberdin batean beste bide batzuk hartu ahal izan zituzten bi pertsonaren maitasun istorioa aztertzen duena; eta, bestetik, EiTBren eskutik, ‘Kepa Junkera. Berpiztu’ (Filmak TV) lanaren estreinaldiaz gozatu ahal izango dugu. Dokumental honetan, Fermin Aiok trikitilariaren memoriak eta obra biltzen ditu, baita 2018an sufritutako iktusaren ondorioak islatu ere.

Bestalde, zine ikasleen nazioarteko film laburren lehiaketan, Nest sailean, Nagore Muriel Letamendiaren ‘Erro bi’ film laburrak hartuko du parte.  UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle batek zuzendutako lana da hori. Aldi berean, Mikele Landa Eigurenen ‘Noizko basoa’ egongo da bertan, Elías Querejeta Zine Eskolak (Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako eta Zinemaldiak, Tabakalerak eta Euskadiko Filmategiak parte hartzen duten eskolak) aurkeztutako film laburra.

Beste jarduera batzuk

Hirurogeita hamargarren edizio honetako Zinemira saria iaz zendutako Txema Areizaga elektrizitate teknikariari emango diote eta, bide batez, zinemako profesional teknikoei omenaldia egingo zaie.

Jaialdiak hautatutako 17 pelikulez gain, aurtengo Kimuak katalogoa osatzen duten zazpi film laburrak ere proiektatuko dira: aurretik aipatutako ‘Cuerdas’ eta ‘Hirugarren koadernoa’; Irati Gorostidiren ‘Contadores’; Maider Fernandezen ‘Fe’; Ainhoa Olasoren eta Enara Garcíaren ‘Hemen bizi da maitasuna’; Maider Oleagaren ‘Irrits’ eta Aitzol Saratxagaren ‘Lanbroa’.

Era berean, IBAIAk Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean antolatutako Lau Haizetara dokumentalen koprodukzio foroak hiru euskal proiektu aukeratu ditu irailaren 19tik 21era bitartean gauzatuko den edizioan parte hartzeko: ‘Flying hands’ (Al borde films), ‘If you wish to make an apple pie’ (IZAR Films eta El santo films) eta ‘Y punto’ (Ínsula Sur eta Mirokutana).

Azkenik, aurten, berrikuntza gisa, inbertitzaile sortzaileen biltzar berri bat abiarazi du jaialdiak, eta hiru euskal proiektu hautatu ditu bertan parte hartzeko: ‘Baleazaleak / Whalemen (At the ends of the earth)’, Bartasar Kormákurrek zuzendua eta Euskadi Movie-k ekoitzia; ‘Karmele’, Asier Altunak zuzendua eta Txintxua Filmsek ekoitzia; eta ‘Una ballena / A whale’, Pablo Hernadok zuzendua eta Señor y Señorak ekoitzia. Halaber, Irati Gorostidik ‘Anekumen’ proiektua erakutsiko die zinema-industriaren ordezkariei. Ikusmira Berriak ekimenaren egoitzetan garatu duen lana da.

Gainera...

2023-05-30
Euskal zinema,  Krakovian ere protagonista

Euskal zinema, Krakovian ere protagonista

Ikusi
2023-05-15
Cannes, euskal zinemarentzako ezinbesteko hitzordua

Cannes, euskal zinemarentzako ezinbesteko hitzordua

Ikusi
2023-05-04
‘Talentuaren gunea’ sortu da ikus-entzunezko sektorean euskal ahots berriak bultzatzeko

‘Talentuaren gunea’ sortu da ikus-entzunezko sektorean euskal ahots berriak bultzatzeko

Ikusi
2023-04-28
2023ko 'Euroeskualdeko Animazioa' sariaren idekitzea

2023ko 'Euroeskualdeko Animazioa' sariaren idekitzea

Ikusi
2023-04-28
 Aurtengo egitarau osoa aurkeztu du Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiak

Aurtengo egitarau osoa aurkeztu du Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiak

Ikusi
2023-04-19
Irati Gorostidiren ‘Contadores’, Cannesko Kritikaren Astean!

Irati Gorostidiren ‘Contadores’, Cannesko Kritikaren Astean!

Ikusi
2023-04-04
Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdiak zuzeneko irrati-programazioa eta hiriko Altxerri eta Dabadaba aretoekin duen lankidetza aurkeztu ditu

Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdiak zuzeneko irrati-programazioa eta hiriko Altxerri eta Dabadaba aretoekin duen lankidetza aurkeztu ditu

Ikusi
2023-04-01
Pelikulak erregistratzeko epea zabalik BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023 jaialdirako

Pelikulak erregistratzeko epea zabalik BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023 jaialdirako

Ikusi
2023-03-24
 “Emaitza oso lagungarria izan da: ekoiztetxea hazi egin da eta gu espiritu berrituarekin eta helduagoarekin gaude egingo ditugun hurrengo filmetarako”

“Emaitza oso lagungarria izan da: ekoiztetxea hazi egin da eta gu espiritu berrituarekin eta helduagoarekin gaude egingo ditugun hurrengo filmetarako”

Ikusi
2023-03-22
Edurne Pasaban WOP Mendi Film 2023 Saria

Edurne Pasaban WOP Mendi Film 2023 Saria

Ikusi
2023-03-09
Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du Malagako Jaialdian

Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du Malagako Jaialdian

Ikusi
2023-03-02
“Ederra da hain agertoki onean estreinatzeko aukera izatea”

“Ederra da hain agertoki onean estreinatzeko aukera izatea”

Ikusi
2023-03-01
XIX DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROA

XIX DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROA

Ikusi
2023-02-25
Estibaliz Urresola eta Sofia Otero  Berlinen gailendu dira!

Estibaliz Urresola eta Sofia Otero Berlinen gailendu dira!

Ikusi
2023-02-22
International Alliance for Mountain Film erakundeak harro iragarri du 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarska zuzendari poloniarrari eman diotela

International Alliance for Mountain Film erakundeak harro iragarri du 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarska zuzendari poloniarrari eman diotela

Ikusi
2023-02-17
“Berlinale Talents topaketan parte hartzea jendea ezagutzeko eta jaialdian egoteko aukera paregabea iruditzen zait”

“Berlinale Talents topaketan parte hartzea jendea ezagutzeko eta jaialdian egoteko aukera paregabea iruditzen zait”

Ikusi
2023-02-16
“Berlinale Talents topaketan parte hartzeak jaialdiarekin eta European Film Market-ekin lehenengo lotura bat sortzeko aukera ematen dit”

“Berlinale Talents topaketan parte hartzeak jaialdiarekin eta European Film Market-ekin lehenengo lotura bat sortzeko aukera ematen dit”

Ikusi
2023-02-15
Euskal zinemak, berriz ere, parte-hartze nabarmena izango du Berlinalen

Euskal zinemak, berriz ere, parte-hartze nabarmena izango du Berlinalen

Ikusi
2023-02-10
Euskal zinemak 2022 urteari amaiera bikaina eman nahi dio Goya Sarietan

Euskal zinemak 2022 urteari amaiera bikaina eman nahi dio Goya Sarietan

Ikusi
2023-02-02
‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdiko D'A Film LAB ataleko Final Cut-ean parte hartzeko hautatuak!

‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdiko D'A Film LAB ataleko Final Cut-ean parte hartzeko hautatuak!

Ikusi
2023-02-02
“Negu Hurbilak’ lanarekin D'A Film Lab Barcelona - Industry Eventeko Final Cut sailean parte hartuz filmaren fase bat itxiko dugu”

“Negu Hurbilak’ lanarekin D'A Film Lab Barcelona - Industry Eventeko Final Cut sailean parte hartuz filmaren fase bat itxiko dugu”

Ikusi
2023-01-31
“Filmak jendearekin partekatzeko eta ikusleengan zerbait eragiteko egiten ditut”

“Filmak jendearekin partekatzeko eta ikusleengan zerbait eragiteko egiten ditut”

Ikusi
2023-01-24
Basque. Audiovisual. marka, ‘Producers meet Producers’ topaketan

Basque. Audiovisual. marka, ‘Producers meet Producers’ topaketan

Ikusi
2023-01-23
'20.000 erle espezie' eta 'Samsara' Berlinalen estreinatuko dira!

'20.000 erle espezie' eta 'Samsara' Berlinalen estreinatuko dira!

Ikusi
2023-01-20
“Cinco lobitos’ filmarekin bizitzen ari garen guztia magikoa izaten ari da”

“Cinco lobitos’ filmarekin bizitzen ari garen guztia magikoa izaten ari da”

Ikusi
2022-12-07
Arrigorriagako Umorezko Laburren XXI. Jaialdia

Arrigorriagako Umorezko Laburren XXI. Jaialdia

Ikusi
2022-11-28
Euskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian

Euskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian

Ikusi
2022-11-11
Abian da ZINEBI

Abian da ZINEBI

Ikusi
2022-10-14
Basque. Audiovisual. MIPCOMen egongo da

Basque. Audiovisual. MIPCOMen egongo da

Ikusi
2022-10-05
‘Kantabria – Euskadi Networking’ jardunaldia sortu dugu

‘Kantabria – Euskadi Networking’ jardunaldia sortu dugu

Ikusi
2022-10-03
International Pitches saioan parte hartzeko deialdia, zabalik!

International Pitches saioan parte hartzeko deialdia, zabalik!

Ikusi
2022-09-23
Basque. Audiovisual. ekimenak webgune berria estreinatu du

Basque. Audiovisual. ekimenak webgune berria estreinatu du

Ikusi
2022-08-10
Navarra Tierra de Cinen parte hartzeko izena emate

Navarra Tierra de Cinen parte hartzeko izena emate

Ikusi
2022-08-09
Hiru euskal Lau Haizetara Foroan!

Hiru euskal Lau Haizetara Foroan!

Ikusi
2022-08-04
Zabalik dago La Residencia Navarraren lehen edizio

Zabalik dago La Residencia Navarraren lehen edizio

Ikusi
2022-08-04
Spanish Screenings On Tour 2022 Ventana Sur merkat

Spanish Screenings On Tour 2022 Ventana Sur merkat

Ikusi

Sare
Sozialak

basqueaudiovisual

The Guadalajara International Film Festival begins tomorrow! The event, which will last until June 9, will feature in its programming the screening of three Basque films. ➖ Ibero-American Fiction Feature Film Section: '20,000 Species Of Bees', by Estibaliz Urresola Solaguren, and 'In The Company Of Women', by Silvia Munt. ➖ International Animated Feature Film Section: 'Black is Beltza II: Ainhoa', by Fermín Muguruza. In addition, Urresola's film will also compete for the Maguey Award, which promotes and celebrates the best of LGBTQ+ filmmaking in the world. #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCinema #Zineuskadi

basqueaudiovisual

The film 'Irati' by Paul Urkijo will be presented this weekend at the Dark Bridges Film Festival in Canada. The screening will be on June 4 at the Broadway Theatre. Congratulations! #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCinema #Zineuskadi

basqueaudiovisual

The meeting on ‘Production and financing of documentary films in Spain’, organized together with ICAA will take place today, at 10:00 am, by the representatives of Basque. Audiovisual. Mar Izquierdo and Ione Feijoo. #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCinema #Zineuskadi

basqueaudiovisual

This afternoon, Basque filmmakers Amaia Remirez and Iñigo Lezertua will participate in the talk 'Focus On Spain: Polish - Spanish Co-Production Roundtable'. The talk, organized by Basque. Audiovisual. in collaboration with The National Chamber of Audiovisual Producers (KIPA) and the ICAA, will take place from 14:00 to 15:30 at Potocki Palace 2. Don't miss it! #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCinema #Zineuskadi