2025-07-01
Uztail honetan, itsaspeko zinema Mater ontzian CIMASUBekin!

Uztail honetan, Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa (CIMASUB) berriz aterako da itsasora, eta aurten modu berezian egingo du: lau proiekzio ireki egingo dira Mater museo-ontzi ekoaktiboaren gaineko estalkian, Zero Zabor Uretan 2025 kanpainaren baitan.
Proiekzioak doakoak izango dira eta publiko orori zuzenduta daude. Mater-en estalkia zinema-areto bihurtuko da, eta ikus-entzunezko ikusgarriak eskainiko ditugu gure ozeanoen edertasuna eta zaurgarritasuna erakusteko.
Egunak eta kokalekuak:
- Bilbo – uztailaren 4a, ostirala
- Ondarroa – uztailaren 12a, larunbata
- Getaria – uztailaren 17a, osteguna
- Pasaia – uztailaren 23a, asteazkena
Proiekzioak iluntzean hasiko dira, itsas-ingurune paregabean, kultura, natura eta kontzientzia ekologikoa uztartuz.
Kanpaina bat itsaso osasuntsu baten alde
Ekintza hauek guztiak Zero Zabor Uretan kanpainaren parte dira, Mater-ek bultzatutako ekimena. “Hondakin onena, sortzen ez dena” goiburupean, itsasoko zaborraren arazoa ikusgarri egin eta herritarren parte-hartzea sustatzen du.
Uztail osoan zehar, Mater zortzi portutan ibiliko da, jarduera hezitzaileekin, zabor-bilketa herrikoiekin, sormen tailerrekin eta, noski, itsaspeko zinemarekin. CIMASUBek proiekzio hauen bidez artea, zientzia eta aktibismoa elkartzen ditu gure ozeanoen alde.
Informazio gehiago: www.zerozaboruretan.eus