2026-04-22
FANT 2026: PRENTSA AKREDITAZIOAK
Prentsa-akreditazioak eskatzeko epea zabalik dago maiatzak 4ra arte.
Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa-ren 32. edizioa ospatuko da maiatzaren 8tik 16ra.
Bilboko Udalak gaur ireki du, maiatzaren 4ra arte, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoan lan egiteko prentsa-akreditazioak eskatzeko epea.
Jaialdiaren 32. edizioa antolatuko da maiatzaren 8tik 16ra. Jaialdian izan nahi duten komunikabideek prentsa txartela eskatu beharko dute akreditazioakprentsa@bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Hasierako eta itxierako galara joan nahi duten profesionalek bidalitako mezuan adierazi beharko dute.
Mezu elektroniko horretan informazio hau agertu beharko da:
Eskatzen duen komunikabidea edo gizarte-komunikabidea.
Eskatzen duenaren izen-abizenak.
Eskatzen duenaren harremanetarako telefonoa.
Eskatzen duenaren harremanetarako posta elektronikoa.
Eskatzen duen komunikabidearen webgunea.
Zinemaldiari buruzko aurretiazko informazioarekin estekak.
EPEA MAIATZAREN 4AN, ASTELEHENA, ITXIKO DA.
Elkarrizketak egiteko eskaerak, mesedez, posta elektroniko honetara ere bidali, kudeatu ahal izateko: akreditazioakprentsa@bilbao.eus.

