2026-02-13
BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK LOUIS CHANEN “SUFFOCATION” FILM TAIWANDARRA AURKEZTU DU
Azkuna Zentroko Golem-Alhondiga zinemetako 1. aretoan ikus ahal izango da gaur, asteazkena, maiatzak 13, 19:40an.
Asia Ekialdeko zinema FANT - Bilbao Zinemaldi Fantastikoaren 32. edizioan presente egongo da; izan ere, “Suffocation” film taiwandarra gaur goizean hedabideen aurrean aurkeztu da prentsaurrekoan.
Azkuna Zentroko Bastida Aretoan agertu da filmaren zuzendarietako bat, Louis Chan, eta FANTeko zuzendaria den Amaia Domingok aurkeztu du. Filma gaur arratsaldean, 19:40ean, ikus ahal izango da Azkuna Zentroko Golem-Alhondiga zinemetako 1. aretoan.
Louis Chan zuzendari eta zinemagile britainiarrak hamarkada batetik gorako esperientzia du Asiako zinemaren eta telebistaren industrian. New York Film Academy-n (M.F.A.) graduatu zen, eta drama-zuzendaritzan, programen ekoizpenean eta publizitate-kanpainetan duen esperientziarengatik ezagutzen da. Haren obra nabarmenetakoen artean, “Fly Singer” (2024), “Tai-9 Road Builder” (2022) eta “Perfect Justice” (2019) aipatu behar dira. Louisek sari ugari jaso dit, eta aurreprodukzioan, filmatzean eta postprodukzioan nabarmentzen da, proiektu bakoitzari ikuspegi multikulturalak eta ikuspegi profesionala emateagatik.
“SUFFOCATION” 96 minutu.
Taiwan Igeriketa-talde entzutetsuagatik ospetsua den eliteko institutu batean, loriaren eta lehiakortasunaren bilaketa zorrotzak madarikazio kezkagarri bat du atzean, eta inor ez da horren inguruan hitz egitera ausartzen. Egun batean, taldeko kide batzuek beren entrenatzailearen eta Dong Ying-Mei kide lagunaren arteko harreman debekatua grabatuko dute istripuz, eta grabazioa partekatuko dute, campus osoan iskanbila sortuz. Entrenatzaile desohoratua kaleratu egingo dute, eta, tragikoki, eskolako instalazioetan bere buruaz beste egingo du. Handik gutxira, Dong Ying-Meiren gorpua igerilekuan aurkituko dute. Hiru urte geroago, udako oporren bezperan, taldea institutuan sartuko da gauez entrenamendu sekretu bat egiteko, eta gertakari misteriotsu eta esplikaezin batzuk topatuko ditu.
Zuzendaritza: Louis Chan, Stone Chang. Gidoia: Ken Chang. Ekoizpena: Jeff Yeh, Hao Yi Jhan.
Musika: Cheng HsienYu.
Muntaketa: Chih Hsin Chiang.
Aktoreak: Meng Hsuan Chu, Rainie Dun, Chun Hong, Julia Huang, Helen Wang, Yu-Ping Wang, Ai-Ning Yao.

