Albisteak

2023-01-20

“Cinco lobitos’ filmarekin bizitzen ari garen guztia magikoa izaten ari da”

‘Cinco lobitos', Alauda Ruiz de Azúaren opera prima, Estatuan estreinatutako film handienetako bat izan zen 2022an.

‘Cinco lobitos', Alauda Ruiz de Azúaren opera prima, Estatuan estreinatutako film handienetako bat izan zen 2022an. Berlinalen izan zuen mundu mailako aurkezpena, eta kritikaren eta ikusleen aldetik harrera bikaina jaso ondoren, lanak 11 Goya sari eskuratzeko aukera izango du; horien artean, Film Onenaren eta Zuzendari Berri Onenaren golardoak lortzeko izendatua dago.  Zuzendari bizkaitarrak atzean utzi berri dugun urte honen balantzea egin du.

  • Nola baloratzen duzu filmak izan duen harrera?

Bikaina izan da, sinestezina. Gainera, albiste onak bata bestearen jarraian iritsi zaizkigu. Lehenik Berlinalen estreinatzea, gero Malagan gertatutakoa, Oscar sarietarako aurre-hautaketa, izendapenak, ikusleen erantzuna zinema-aretoetan… Egia esan, batzuetan gelditu eta gauzak perspektiban jartzen saiatzen naiz. Hamaika izendapen, filmeko lau aktoreena besteak beste… Lehen film baterako zerbait magikoa dela uste dut. Pribilegiatua sentitzen naiz, zaila baita horrelako gauzak lortzea.

  • Denbora beharko duzu filmak lortutako guztiaz jabetzeko, ezta?

Uste dut baietz, oraindik ez dudala tarterik izan zuzendari gisa gertatu zaidan guztiari neurria hartzeko. Ziur nago ekitaldiak amaitzen direnean gertatutako guztiaren beste dimentsio bat aurkituko dudala.

  • Nola jaso zenituen 2023ko Goya sarietarako izendapenak?

Oso polita izan zen, zirraragarria, taldeko kide batzuk taberna batean elkartu ginelako izendapenen irakurketa ikusteko. Ederra izan zen, izendapen asko baitzeuden; eta asko ez genituen espero. Lau aktore nagusiak izendatuta ikustea; Ramón Barearen lehen izendapena izatea; zinema-eskolako lagun Andrés Gil ere Muntaia Onenaren sarirako izendatua egotea; nire lehen filmarekin Film Onenaren saria lortzeko aukera izatea… Goiz magikoa izan zen. Tabernan geunden, jendeak ez zekien nor ginen eta erotuta bageunde bezala begiratzen gintuzten (barreak). Oso pozik geunden.

  • Zure opera primarekin Film Onenaren eta Zuzendari Berri Onenaren sarietara izendatua izatea lorpen handia da.

Izugarrizko ametsa da, oso zorionekoa naiz. Iruditzen zait Zinema Akademiako jendeak maitasun handiz hartu duela filma, eta ez genuen espero. Nire lehen pelikula, ekoizpen independentea eta intimista izanik zaila zen, baina nabaritzen da Akademiako kideek oso ondo konektatu dutela berekin.

  • Lau protagonistak, gainera, hautagaien artean daude...

Apustu berezia egin dugu aktore-lanaren alde; asko zaindu dugu hori. Eta esfortzu hori guztia aintzat hartzen dela ikustea, jendeak ikusi eta baloratzen duela egiaztatzea, da oparirik onena.

  • Esan daiteke urte bikaina izan dela eta Goya sariek borobilduko dutela?

Urte zoragarria izan da, bira dramatikorik ez duen gidoi baten antzekoa. Inork ez luke ekoitziko dena ondo doalako (txantxetan). Sinestezina izan da, oso dibertigarria. Goya Sariei dagokienez, ilusio handia dugu, eta asko gustatuko litzaiguke sariak eramatea, guztioi bezala, baina egia da taldean dagoeneko asko dugula ospatzeko eta azken etapa honetaz gozatzen ari garela.

  • Zein izan daiteke ‘Cinco lobitos’ lanak izandako arrakastaren gakoetako bat?

Proiekzio eta solasaldi ezberdinetan parte hartu dut, eta jendearen erreakzioa ikusteko eta pelikularen inguruko gauzak ikasteko aukera izan dut. Konturatu naiz pertsonek asko gozatzen dutela eta hunkitu egiten direla egunerokoari buruzko kontakizun bat ikustean; beren bizitza eta familiak kontraesanekin eta akatsekin erretratatuta ikustean.

  • Maite dugun norbaiten bizitzaren amaierari aurre egiteko modu ezberdinak ere jorratzen dituzu filmean. Gai hori ez da hain agerian egoten zinemagintzan…

Bitxia da, asko kontatu ez den gaia delako eta esperientzia oso politak bizi izan ditudalako. Pelikula ikusi ondoren pertsonaian islatuta ikusten ziren pertsonak idatzi didate. ‘Begoña’ askorekin ere topo egiten dut proiekzioetan, eta haien bizipenak filman islatuta ikusi dituztela aipatu didate; ordura arte ez direla berdin sentitu. Hori ere oso aurkikuntza polita izan da; etxe mordo batean gertatzen den baina azaltzen ez den istorioa dela egiaztatzea.

  • Inor axolagabe uzten ez duen filma da, gogoetak eragiten dituena...

Hau da, zalantzarik gabe, zuzendari gisa eramaten dudan gauzarik politenetako bat. Oso ederra da norbaitek jakinarazten didanean nire filma ikusi ondoren hainbat egunez horretaz hausnartzen aritu dela. Zoragarria dela uste dut. Nik pelikulak ikusten nituenean eta zinema-zuzendari izatea amesten nuenean ere gogoratzen nituen egun batzuez nire barruan irauten zuten filmak, hainbat arrazoirengatik ukitzen nindutenak, eta, beraz, hau guztia oso polita da.

  • Gainera, sektorean garrantzitsuak diren profesionalen kritika bikainak jaso dituzu, hala nola Pedro Almodovarrena. Nola jaso zenituen bere hitzak?

Uste dut oso eskuzabala izan zela. Poz handia eman zidan, baina egia da hasieran txundituta geratu nintzela, ez bainuen sinesten. Garrantzi eta talentu zinematografiko eta sentsibilitate handiko pertsona batek zure filma balioan jartzea magikoa da.

  • Etorkizunari begira, hitz egin diezagukezu esku artean dituzun proiektuez?

Nire bigarren film luzea izatea gustatuko litzaidakeena idazten ari naiz. Hori ere nik zuzenduko nuke, baina ezin dut ezer aurreratu.

Gainera...

2023-03-09
Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du Malagako Jaialdian

Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du Malagako Jaialdian

Ikusi
2023-03-02
“Ederra da hain agertoki onean estreinatzeko aukera izatea”

“Ederra da hain agertoki onean estreinatzeko aukera izatea”

Ikusi
2023-03-01
XIX DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROA

XIX DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROA

Ikusi
2023-02-25
Estibaliz Urresola eta Sofia Otero  Berlinen gailendu dira!

Estibaliz Urresola eta Sofia Otero Berlinen gailendu dira!

Ikusi
2023-02-17
“Berlinale Talents topaketan parte hartzea jendea ezagutzeko eta jaialdian egoteko aukera paregabea iruditzen zait”

“Berlinale Talents topaketan parte hartzea jendea ezagutzeko eta jaialdian egoteko aukera paregabea iruditzen zait”

Ikusi
2023-02-16
“Berlinale Talents topaketan parte hartzeak jaialdiarekin eta European Film Market-ekin lehenengo lotura bat sortzeko aukera ematen dit”

“Berlinale Talents topaketan parte hartzeak jaialdiarekin eta European Film Market-ekin lehenengo lotura bat sortzeko aukera ematen dit”

Ikusi
2023-02-15
Euskal zinemak, berriz ere, parte-hartze nabarmena izango du Berlinalen

Euskal zinemak, berriz ere, parte-hartze nabarmena izango du Berlinalen

Ikusi
2023-02-10
Euskal zinemak 2022 urteari amaiera bikaina eman nahi dio Goya Sarietan

Euskal zinemak 2022 urteari amaiera bikaina eman nahi dio Goya Sarietan

Ikusi
2023-02-02
‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdiko D'A Film LAB ataleko Final Cut-ean parte hartzeko hautatuak!

‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdiko D'A Film LAB ataleko Final Cut-ean parte hartzeko hautatuak!

Ikusi
2023-02-02
“Negu Hurbilak’ lanarekin D'A Film Lab Barcelona - Industry Eventeko Final Cut sailean parte hartuz filmaren fase bat itxiko dugu”

“Negu Hurbilak’ lanarekin D'A Film Lab Barcelona - Industry Eventeko Final Cut sailean parte hartuz filmaren fase bat itxiko dugu”

Ikusi
2023-01-31
“Filmak jendearekin partekatzeko eta ikusleengan zerbait eragiteko egiten ditut”

“Filmak jendearekin partekatzeko eta ikusleengan zerbait eragiteko egiten ditut”

Ikusi
2023-01-24
Basque. Audiovisual. marka, ‘Producers meet Producers’ topaketan

Basque. Audiovisual. marka, ‘Producers meet Producers’ topaketan

Ikusi
2023-01-23
'20.000 erle espezie' eta 'Samsara' Berlinalen estreinatuko dira!

'20.000 erle espezie' eta 'Samsara' Berlinalen estreinatuko dira!

Ikusi
2022-12-07
Arrigorriagako Umorezko Laburren XXI. Jaialdia

Arrigorriagako Umorezko Laburren XXI. Jaialdia

Ikusi
2022-11-28
Euskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian

Euskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian

Ikusi
2022-11-11
Abian da ZINEBI

Abian da ZINEBI

Ikusi
2022-10-14
Basque. Audiovisual. MIPCOMen egongo da

Basque. Audiovisual. MIPCOMen egongo da

Ikusi
2022-10-05
‘Kantabria – Euskadi Networking’ jardunaldia sortu dugu

‘Kantabria – Euskadi Networking’ jardunaldia sortu dugu

Ikusi
2022-10-03
International Pitches saioan parte hartzeko deialdia, zabalik!

International Pitches saioan parte hartzeko deialdia, zabalik!

Ikusi
2022-09-23
Basque. Audiovisual. ekimenak webgune berria estreinatu du

Basque. Audiovisual. ekimenak webgune berria estreinatu du

Ikusi
2022-08-26
Donostia Zinemaldiak 17 euskal lan aukeratu ditu

Donostia Zinemaldiak 17 euskal lan aukeratu ditu

Ikusi
2022-08-10
Navarra Tierra de Cinen parte hartzeko izena emate

Navarra Tierra de Cinen parte hartzeko izena emate

Ikusi
2022-08-09
Hiru euskal Lau Haizetara Foroan!

Hiru euskal Lau Haizetara Foroan!

Ikusi
2022-08-04
Zabalik dago La Residencia Navarraren lehen edizio

Zabalik dago La Residencia Navarraren lehen edizio

Ikusi
2022-08-04
Spanish Screenings On Tour 2022 Ventana Sur merkat

Spanish Screenings On Tour 2022 Ventana Sur merkat

Ikusi

Sare
Sozialak

basqueaudiovisual

Eneko Sagardoy cast in ‘Those About to Die’ series starring Anthony Hopkins. It is a project for American television directed by Roland Emmerich. The series produced for Universal’s streaming service Peacock comes as another piece of good news for Eneko Sagardoy, who has had a great start to the year. First, he made history at the Spanish box office with ‘Irati’ the most successful Basque language production to date and now he has added a Hollywood production to his filmography. Read the whole story on our BIO. Congratulations, Eneko! #EnekoSagardoy #ThoseAboutToDie #Irati #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCountry #BasqueCinema #SocialNetworks #Cinema #Zineuskadi #Films #Markets

basqueaudiovisual

Basque cinema shines at Malaga Festival! The Malaga Festival has just announced the list of winners of this edition, where the Basque representation stands out with a total of 6 awards. ‘20,000 Species Of Bees', by Estibaliz Urresola Solaguren, has triumphed with three awards, including the main one. This is the list of awards delivered to Basque cinema: ➖ Golden Biznaga for Best Spanish Film: '20,000 Species Of Bees' by Estibaliz Urresola Solaguren. ➖ Silver Biznaga for Best Male Performance: Alberto Ammann for 'Upon Entry'. ➖ Silver Biznaga Award for Best Supporting Female Performance: Patricia López Arnaiz for '20,000 Species Of Bees'. ➖ Silver Biznaga Audience Award 'Gusto del Sur' for Best Feature Film: 'Itsasoak pizten gaitu' by Beñat Gereka. ➖ UMA Youth Jury Award for Best Feature Film in the Official Selection: 'In the Company Of Women' by Silvia Munt. ➖ Feroz Puerta Oscura 2023 Award for Best Feature Film in the Official Selection: '20,000 Species Of Bees'. In addition, in MAFIZ we find the following winners: ➖ Malaga Work In Progress Aracne Digital Cinema Award: 'Sobre todo de noche' by Víctor Iriarte. ➖ Malaga Work In Progress Latido Films Award: 'Sobre todo de Noche' by Víctor Iriarte. From Basque. Audiovisual. we would like to congratulate both the awarded Basque professionals and the rest of the productions that have been present at the festival for the great work they are doing. Congratulations! #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCountry #BasqueCinema #SocialNetworks #Cinema #Zineuskadi #Films #Markets

basqueaudiovisual

The Quirino Awards have just announced the final nominees for this year, and among them we find the following Basque projects. ➖ Best Ibero-American Animation Feature Film ▪️ ‘Unicorn Wars’ by Alberto Vázquez ➖ Best Ibero-American Animation for Video Game ▪️ ‘Han’yo’ by Hangover Studios y Digipen Institute of Technology Europe Bilbao Congratulations and good luck! #QuirinoAwards #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCountry #BasqueCinema #SocialNetworks #Cinema #Zineuskadi #Films #Markets

basqueaudiovisual

‘Unicorn Wars’ Review: Teddy Bears in Battle In ‘Unicorn Wars’, a disturbing animated film by the Spanish director and comic book artist Alberto Vázquez, pastel-colored bears are locked in perpetual warfare against the supposedly diabolical unicorns that inhabit a magic forest. Two brothers drafted into service, Bluey (Jon Goirizelaia) and Tubby (Jaione Insausti), are bobble-headed teddy bears with saucer eyes and a penchant for bed-wetting, yet the vainglorious Bluey in particular proves capable of great cruelty. Read the news published by The New York Times ➡️ Link in BIO #BasqueAudiovisual #BasqueAudiovisualIndustry #BasqueCountry #BasqueCinema #SocialNetworks #Cinema #Zineuskadi #Films #Markets