2026-04-16
FANT BILBAOK
La edición 32 de FANT se celebra del 8 al 16 de mayo.
Nerea Torrijos diseinatzailearen filmetako jantzien erakusketa bat eta Cristian Bernarden “Bajo tus pies” filmaren aurrestreinaldia, jaialdiaren sekzio berriko jardueren artean.
Bruno Martín zuzendari, gidoilari eta aktoreak eskuratuko du FANTROBIA saria, zeinak genero zinemaren figura berriak saritzen baititu.
Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdia lankidetzan ari da GIDOI elkartearekin eta haren Emakume Egileentzako Film Laburren Gidoien Lehiaketaren III. edizioarekin, fantasiazko eta beldurrezko generoetako gidoiei dagokiena.
FANTen 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra bitartean izango da.
Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra izango da. Ofizialki hasi baino egun batzuk lehenago, jaialdiak “PLANOTIK KANPO” sekzioa estreinatuko du, fokuaren erdigunean egon gabe industriaren euskarria den guztiari dedikatua. Hala, maiatzaren 4tik aurrera FANTek askotariko programazioa aurkeztuko du genero fantastikoaren zinemaren inguruan.
Era berean, Jaialdiak 2026ko edizio honetan saritutako pertsonei buruzko xehetasun gehiago ematen jarraitzen du. Aranzazu Callejak Ohorezko FANT saria eta Eugenio Mirak Fantastikoaren Izarra saria jasoko dutela iragarri ondoren, FANTek jakinarazten du Bruno Martín zuzendari, gidoilari, editore eta aktore madrildarrak FANTROBIA saria jasoko duela. Sari horrek genero honetako zinemaren barruko figura berriak saritzen ditu.
"PLANOTIK KANPO": ERAKUSKETAK
Ziklo berri hau Nerea Torrijos jantzien diseinatzaile bilbotarraren "Zinemako jantziak / Vistiendo películas" erakusketarekin hasiko da. Zenbait pieza originalen bidez, publikoak ikusiko du nola erabiltzen dituen egileak ehunak, testurak eta koloreak zineman munduak eraikitzeko.
Abandoko Udaltegiak haren diseinuen lagin bat hartuko du maiatzaren 4tik 29ra, 16:30etik 20:30era. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Inaugurazioa eta bisita gidatua maiatzaren 4an izango da, 19:00etan, Nerea Torrijosekin.
Bilbotar honen lana Goya batekin aintzatetsi da, Akelarre filmeko jantzien diseinuagatik, baita FilmQuest sari batekin ere, Errementari lanaren jantzien diseinuagatik. Gainera, Irati filmagatik izendatuta egon da 2023ko Goya sarietan, eta 20.000 especies de abejas filmagatik 2024ko Goya sarietan. Halaber, haren diseinuak Paul Urkijoren Gaua filmean agertzen dira (joan den azaroan PreFANT zikloan ikusi genuen).
Era berean, maiatzaren 8tik 30era, “Batman, gaueko zaindaria” erakusketa ikusgai egongo da Begoñako Udaltegiko liburutegian. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
"PLANOTIK KANPO": “BAJO TUS PIES” LANAREN AURRESTREINALDIA C
ristian Bernard zuzendari argentinarraren Bajo tus pies filmaren aurrestreinaldia ere "PLANOZ KANPO" atalean kokatzen da. Besteak beste, Maribel Verdú eta Sofía Otero izango dira protagonista, eta Golem Alhóndiga zinemetan emango da, maiatzaren 4an, 20:15ean, publiko orokorrarentzat. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Gaur, 16:30etik aurrera, zinemako txarteldegietan jaso beharko da gonbidapena. Sarrerak ateratzeko orduan, lehentasuna izango dute aurrestreinaldira FANTen merchandisingarekin (kamisetak, poltsak, programa...) doazenek.
Egun horretan bertan, 11:30ean, prentsaurreko bat egingo da Bastida aretoan, eta bertan Amaia Domingo jaialdiko zuzendariak eta filmeko lantaldeko kide batzuek parte hartuko dute.
Jaialdia hasi aurreko film-proiekzioak FANT Bilbaoren egoitzetan aurreikusitako programazioaren aurrerapen bat dira. “Aves de corral”, “Decora”do eta “Gaua” izan dira PREFANTen edizio honen esparruan orain arte aurrestreinatutako film luzeak; horiei Tim Burtonen “Batman”-en proiekzioa gehitu zaio (Batman da, hain zuzen ere, jaialdiko edizio honetako karteleko protagonista).
“Bajo tus pies”
Sinopsia: Isabel Bilboko eraikin ospetsu batera joan da bizitzen bere bi seme-alabekin. Instalatu ondoren, beheko solairuko hiru emakume adinduen oihuak familiaren bizitzan sartuko dira gauero, eta egonezina sortuko dute itxuraz lasaia den etxean. Filma maiatzaren 8an, ostirala, estreinatuko da ofizialki zinemetan.
Espainia, 2025
Iraupena: 95'
Zuzendaria: Cristian Bernard
Antzezleak: Maribel Verdú, Sofía Otero, Ibai Atanes, Urko Olazabal, Sandra Ferrus, Zorion Eguileor
"PLANOTIK KANPO": LIBURUEN AURKEZPENAK
Maiatzaren 7an, 19:00etan, Jaime Novo mugikortasunean espezializatutako kazetariak “Rowan March: El Consenso” liburua aurkeztuko du Abandoko Udaltegian. Thriller distopiko bat da, entretenimendua, kritika soziala eta bizikletak nahasten dituena. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Maiatzaren 9an, 12:30ean, Jack Taylor aktorearen “Mis 100 años de cine. Memorias” liburuaren aurkezpena egingo da Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Bego del Tesok aurkeztuko du, Victor Matellanoren parte hartzearekin. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Funtsezko hitzordua da hau Jack Taylorren zinemaren zaletuentzat. 99 urteko aktore honek bizipen zukutsuen bidez kontatzen du bere ibilbide profesionala memoria hauetan.
Hurrengo egunean, maiatzaren 10ean, 12:30ean, Edith del Campo, Kate Lynnon eta Madame Eloise egileen “Revelaciones” liburuaren aurkezpena egingo da Azkuna Zentroaren espazio berean. Istorioz betetako liburua da. Batzuk harrigarriak izango dira; beste batzuk, berriz, samurrak; batzuk benetan ikaragarriak irudituko zaizkizu, eta beste batzuek seguru gogoeta egitera bultzatuko zaituztela. Istorioak, horra “Revelaciones”-en gaia. Taroteko karta-sorta bat balitz bezala, orrialdeen artean oso ideia eta eredu desberdinak aurkituko dituzu, baina guztiek esanahi pertsonal eta sekretua dute. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
"PLANOTIK KANPO": HAURRENTZAKO PROIEKZIOAK
Jaialdian zehar, FANTESKOLA zikloan 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako hiru film emango dira: “Maya, emaidazu titulu bat”, “Oink Oink” eta “Kaixo Frida”. Hitzorduak BBK aretoan izango dira, maiatzaren 11tik 14ra, 11:00etan.
“Maya, emaidazu titulu bat”
Sinopsia: Maya eta bere aita, Michel Gondry zinemagilea, herrialde desberdinetan bizi dira, baina konektatuta egoteko modu paregabea sortu dute. Gauero, berak eskatzen dio: “Maya, emadazu titulu bat”. Esaldi horretatik abiatuta, Gondryk bere irudimena askatzen du eta bere alaba protagonista duen animazio labur bat sortzen du, unibertso poetiko, dibertigarri eta samurtasunez betea eraikiz. Eguneroko erritu hori bien arteko zubi emozional bihurtzen da, familia-loturaren eta sormen partekatuaren ospakizun. Emaitza bidaia bisual bat da, txikienei amets egitea eta helduei irribarre egitea eragingo diena, artea maitasunetik ere jaio daitekeela gogoraraziz.
Frantzia / 2025 / 61 min.
Zuzendaria: Michel Gondry.
Animazioa
“Oink Oink”
Sinopsia: Babsek 9 urte betetzen dituenean, aitonak Oink izeneko txerritxo bat oparitzen dio. Gurasoei ez zaie batere grazia egiten etxean edukitzea, baina Babsek Oink txakurtxo bat bezala entrenatzeko baldintzarekin geratzea lortzen du. Baina istorio honetan sorpresa asko egongo dira eta dena ez da dirudiena…
Netherlands / 2022 / 72 min.
Zuzendaria: Mascha Halberstad.
Animazioa “Kaixo Frida” Esta es la historia de una niña diferente. Su mundo es Coyoacán en México. Brillante, vibrante, todo le interesa. Y cuando surgen dificultades, las afronta con una imaginación desbordante. Esta niña se llama ¡Frida Kahlo!
Frantzia-Kanada / 2024 / 82 min
Zuzendaria: André Kadi, Karine Vézina
Animazioa
FANT-EN BABESA EMAKUMEEK EKOIZTUTAKO ZINEMARI
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak andrazko sortzaileek egindako lan zinematografikoak babesten jarraitzen du. Horren erakusgarri da GIDOI Euskal Herriko Gidoilarien elkartearekin egindako elkarlana. Emakume Egileentzako Film Laburren Gidoien Lehiaketaren III. edizioa aurkeztu du elkarte horrek, fantasiazko eta beldurrezko zinemako gidoietarako soilik, FANTen ildoarekin bat etorriz.
Ikus-entzunezkoetan emakumeen talentuari ahotsa ematea helburu duen eta (H)emen-en babesa jasotzen duen urteko ekimen honekin elkarlanean arituko da jaialdia, zehazki, "PLANOZ KANPO" sekzioan "Industry" izeneko jardunaldi bat sartuz. Egun horretan, lehiaketan hautatutako gidoilariek pitch saio batean parte hartuko dute, euren proiektuak aurkezteko sektoreko profesionalen aurrean, eta lankidetza berriak sortzeko. Jardunaldia maiatzaren 6an izango da Campos Antzokiaren Kupula Aretoan 19:00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Era berean, GIDOIk sustatutako lehiaketaren epaia FANT Bilbaoren bukaera-galan emango da ezagutzera, maiatzaren 15ean, 19:30ean, BBK aretoan.
FANTROBIA SARIA: BRUNO MARTIN
Jaialdiak irabazleen berri ematen jarraitzen du 2026ko edizio honetan. Bruno Martín zuzendari, gidoilari, editore eta aktore madrildarrak eskuratuko du FANTROBIA saria, zeinak genero honetako zinemaren barruko figura berriak saritzen baititu.
Martín publizitatearen eta webserieen munduan zaildu zen. Zenbait telesaiotan jardun du aktore gisa: En Fin, Patria, Acacias 38, Riders edo Dos vidas. Gainera, El último tren al Rock and Roll (2021) film luzean parte hartu zuen. Publizitateko errealizadorea da, eta thriller poliziako eta armen irakasle gisa lan egiten du Central de Cine interpretazio-eskolan (han ikasi zuen).
2014an, David Sainz Malviendo-ren sortzailea ezagutu zuen, eta lan-harreman bat hasi zuen harekin, ia proiektu guztietan aktore gisa arituz, baita berarekin batera gidoiak idatziz ere proiektu batzuetan. Proiektu horietako batzuk serie bilakatu ziren: Mambo, Grasa, Entertainment. Fogueo film luze independentea ere (2017) egin zuten. 2023an, Kike Narceak zuzendutako Os reviento film luzea ekoiztu zuen eta ia 20 sari irabazi zituzten berarekin, besteak beste film onenaren publikoaren saria urte bereko Sitgeseko jaialdiko Midnight X-Treme sekzioan. 2024an, Luger film saritua idatzi, zuzendu, editatu, ekoiztu eta paper bat interpretatu zuen.
Bruno Martín da FANTen 32. edizio honetan sarituak izango diren izen handietako bat. Harekin batera, Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazleak FANTASTIKOAREN IZARRA eskuratuko du, eta Aránzazu Calleja konpositoreak, berriz, Ohorezko FANTa.

