2026-05-15
DENNIS ILIADISEN "BUZZHEART " FILMAK FANT 2026 ZINEMALDI FANTASTIKOAREN SAIL OFIZIALEKO FILM LUZE ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA IRABAZI DU
Palmares nagusia igandean, maiatzak 17, proiektatuko da BBK Aretoan: 17:00etan Fantasiazko Panorama Saileko film irabazleak, eta 19:30ean Sail Ofizialekoak.
Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Altay llan Yangen "Hyena" lanari eman zaio, eta Euskal Film Labur Onenaren saria, berriz, Bea Lemaren "El cuerpo de Cristo" filmari.
Panorama sailean, Film Luze Onenaren Saria Yerden Telemissoven "SASYQ" filmarentzat izan da, eta Film Labur Onenarena Nacho Solanaren "Tenéis que verlo" lanarentzat.
Zinemaldiko ikusleek Ana Gracianiren "La ventana abierta" aukeratu dute Sail Ofizialeko Film Luze Onenarentzako Publikoaren Sari gisa, eta Film Labur Onenarentzako Publikoaren Saria Alex Reyen "Pobre marciano" lanarentzat izan da.
Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Epaimahaiak, Sail Ofizialean Ángel Agudo, Alicia Albares y Álex Mendíbil pertsonek osatutakoak, 32. edizio honetako Film Luze Onenaren Saria Dennis Iliadisen "Buzzheart" filmari eman diote, "giza harremanak familia-testuinguru batean deskonposatzeagatik eta psikologia konduktibistaren jokoetan izua aurkitzeagatik", Epaimahaiak baloratu duen bezala.
Film laburrei dagokienez, Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Saria Altay Ulan Yangen "HYENA" filmarentzat izan da, “atmosfera magnetiko bezain onirikoa sortzeagatik, bullying-a bezalako gai errepikakor bat oso modu originalean irudikatzeko", epaimahaiaren arabera. 32. edizio honetan, Guillermo de Oliveirak zuzendutako "Cara de cona" film laburrak Aipamen berezia lortu du "As Bestas filmaren atzealde argitsua eskaintzeagatik".
Gainera, Bea Lemaren "El cuerpo de Cristo" aukeratu dute Euskal Film Labur Onena. Kasu honetan, epaimahaiak nabarmendu du "bere komikia tradizioa eta modernitatea lotzen dituen animazio-teknika batera eramateko ausardiagatik".
2026eko edizio honetan, Euskal Gidoigileak Elkartearen ustez Sail Ofizialeko Film Luze Gidoirik Onenaren Saria merezi duen titulua Lucile Hadzihalilovicen "“La torre de hielo" filma da, izan ere, “narrazio soil eta sakona proposatzen duelako "Elurretako erregina" ipuinaren bidez, heldutasunera igarotzeak, ezinbestean, norberak eraikitzen duen "idoloa hiltzera" daraman erakusten duena.
Halaber, FAS Zineklub Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria Avalon Fast zuzendariaren "Camp" filmarentzat izan da, “ehun aldiz aurrekontu handiagoa duten filmak baino asmamen bisual eta nortasun estetiko handiagoa erakusteagatik, espazio arruntak magiko bihurtzen jakiteagatik eta barne-hausturen eta emakumeen adiskidetasunaren indarraren esplorazio zintzo, gordin eta grunge bat proposatzeagatik".
Bestalde, Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) erabaki du 2026eko euskal film laburretan, FANT interpretazio onenaren saria Lorena Mariñelarenak jasotzea, Ekaitz Bertizen "Erreka Zoko Hortan" filmean egindako Joxepi lanagatik. Bere irizpidearen arabera, "inplikazio handiko aktore-lana da, interpretazio natural eta neurritsu erakusten duena, eta adierazkortasunean hedatzen doana Joxepiren pertsonaiaren garatzen den bitartean. Lorena Mariñelarenaren interpretazioa bere pertsonaiaren adinari dagozkion kontraesanak islatzen ditu, erantzukizunei eta inguruabarrei dagokienez: beldurra, zaurgarritasuna, errugabetasuna eta aukerarik ez izatea, indarraren, erantzukizunaren, konbentzimenduaren, ahalduntzearen eta ausardiaren aurrean. Aktore gazteak film laburraren garapenari eusten dio, interpretazio-lan jarraitua eta orekatua eginez ".
Ikusleek Sail Ofizialeko Film Onenarentzako Publikoaren Saria Ana Gracianiren "La ventana abierta" filmari eman diote. Eta Sail Ofizialeko film laburrei dagokienez, publikoak erabaki du irabazlea Alex Reyren "Pobre marciano" izatea.
PANORAMA FANTASTIKOAREN SAILA
Panorama Fantastikoaren Saileko Epaimahaiak, por Iván Barredo, María Larrea eta Miriam P. Álvarez osatuak, Panorama Fantastikoaren Saileko Film Luze Onenaren Yerden Telemissoven "Sasyq" filmari eman dio, "publiko guztiarentzat pentsatutako fantasiazko zinema eta zientzia-fikziozko lan biribila izateagatik, gai sozial eta familiarretara gizatasun eta samurtasun bereziz hurbiltzen dena".
Sail honetan, Film Labur Onenaren Saria Nacho Solanaren "Tenéis que verlo" filmari eman zaio, "beren bizitzetan izaki berri baten aurrean guraso lehenek duten beldurra ironiaz eta larriduraz islatzeagatik". Edizio honetan, epaimahaiak Gabriel Mottaren "The Veil" film laburrari Aipamen berezia egitea erabaki du, "ikuslea beloaren azpian eramaten duen atmosfera esoteriko bat sortzeagatik".
ZILARREZKO MÉLIÈS
Aurten, berrikuntza gisa, Sail Ofizialeko Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Zilarrezko Méliès Saria aukeratzeko epaimahai berezia osatu da. Bego del Tesok, Benja de la Rosak eta Andrea G. Bermejok osatuta, epaimahaiak Sara Bermejoren "Lo que te falta" proiektua aukeratu du. Erakunde honetako zinemaldietan saria jasoko duten beste hamaika film laburrekin batera, Meliés D 'Argent Urrezko Saria jasotzeko lehiaketarako sailkatuta dago automatikoki.
EMAKUME EGILEENTZAKO FILM LABURREN GIDOI LEHIAKETA
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak emakume sortzaileek egindako lan zinematografikoak babesten jarraitzen du. Horren erakusgarri da GIDOI-Euskadiko Gidoilariekin duen lankidetza da, bai eta Emakume egileentzako Film Laburren Gidoi Lehiaketaren III. Edizioarekin, (H)emen elkartearen laguntzarekin, FANTekin bat etorriz. Estatuko modalitatean, Gigi Romero izan da irabazlea, eta 300 euro jasoko ditu. Eta euskal modalitatean Tania García de Pedrok irabazi du saria eta 600 euro jasoko ditu. Palmares nagusia igandean, maiatzak 17, proiektatuko da, BBK Aretoan, 17:00etan Panorama Fantastiko Sailaren film irabazleak eta 19:30ean Sail Ofizialean saritutako lanak.
FANT 2026 PALMARESA
SAIL OFIZIALA
SAIL OFIZIALEKO FILM LUZE ONENARENTZAKO EPAIMAHAIAREN SARIA “Buzzheart”, Dennis Iliadis zuzendariarena
SAIL OFIZIALEKO FILM LABUR ONENARENTZAKO EPAIMAHAIAREN SARIA “Hyena”, Altay Ulan Yang Aipamen berezia “Cara de cona”, de Guillermo de Oliveira Guillermo de Oliveira zuzendariaren "Cara de cona" lanarentzat
EUSKAL FILM LABUR ONENARENTZAKO EPAIMAHAIAREN SARIA “El cuerpo de Cristo”, Bea Lema
EUSKAL FILM LABURRETAKO INTERPRETAZIO ONENARENTZAKO SARIA Lorena Mariñelarena, Ekaitz Bertizen " Erreka Zoko Hortan " filmean Joxepiren paperagatik.
ZUZENDARITZARIK BERRITZAILEENAREN SARIA ZINEKLUB FAS SAIL OFIZIALEKO FILM LUZEETAN “Camp”, Avalon Fast
SAIL OFIZIALEKO FILM LUZEEN GIDOI ONENARENTZAKO EUSKAL GIDOIGILEAK ELKARTEAREN SARIA “La torre de hielo”, Lucile Hadzihalilovic
SAIL OFIZIALEKO FILM LUZE ONENARENTZAKO PUBLIKOAREN SARIA “La ventana abierta”, Ana Graciani
SAIL OFIZIALEKO FILM LABUR ONENARENTZAKO PUBLIKOAREN SARIA “Pobre marciano”, Álex Rey
PANORAMA SAILA PANORAMAKO FILM LUZE ONENARENTZAKO EPAIMAHAIAREN SARIA “Sasyq”, Yerden Telemissov
PANORAMAKO FILM LABUR ONENARENTZAKO EPAIMAHAIAREN SARIA “Tenéis que verlo”, Nacho Solana Aipamen berezia “The Veil, Gabriel Motta zuzendariena
SAIL OFIZIALEKO EUROPAKO FANTASIAZKO FILM LABUR ONENARI ZILARREZKO MÉLIÈS SARIA “Lo que te falta”, Sara Bermejo
EUSKARAZKO FILM LABUR BAT EKOIZTEKO PROIEKTU ONENAREN SARIA Itziar Lamarka eta Ane Álvarezen "Gaua da luze" lanagatik
FILM LABURREN GIDOI ONENAREN SARIA EMAKUME EGILEENTZAKO III. FILM LABURREN GIDOI LEHIAKETAN Estatu mailan: Gigi Romero Euskadi mailan: Tania García de Pedro
FANTASTIKOAREN IZARRA SARIA Eugenio Mira
FANTROBIA SARIA Bruno Martín
OHOREZKO FANT SARIAK Aránzazu Calleja eta Fabio Testi

