2026-05-12
BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK OHOREZKO FANT SARIA IRAGARRI DU FANBIO TESTI AKTOREARENTZAT
Aktore italiarrak jaialdiaren amaiera-ekitaldian jasoko du saria, datorren maiatzaren 16an, larunbatean, BBK Aretoan.
FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, Fabio Testi gehitu du 32. edizio honetako saridunen zerrendara. Aktore italiarrak OHOREZKO FANT Saria jasoko du, beldurrezko eta fantasiazko generoetan nabarmendu diren profesionalen ibilbidea aitortzen duen saria, jaialdiaren amaiera-galan, maiatzaren 16an, 19:30ean, BBK Aretoan.
Horrela, Fabio Testi honako hauekin batera saritu dute edizio honetan: Aránzazu Calleja (FANT Ohorezko Saria), Eugenio Mira (Fantastikoko Izar Saria) eta Bruno Martin (Fantrobia Saria).
Aktorea “Reflections in a Dead Diamond” filmean da protagonista, Hélène Cattet eta Bruno Forzani zuzendutako lana, eta filma jaialdiaren amaiera-galan proiektatuko da. Italiarrarekin batera, aktore-zerrendan daude Yannick Renier, Koen De Bouw, Maria de Medeiros, Thi Mai Nguyen, Céline Camara, Kezia Quental eta Sylvia Camarda.
Italiako zinema munduko galanetako bat bezala ezaguna, Testik (Peschiera del Garda, 1941) genero askotako film ugari egin ditu (tartean fantastikoa eta beldurrezkoa), Atlantikoaren bi aldeetako zuzendarien agindupean.
Bere filmografian honako lan hauek aurki daitezke, besteak beste: “Il giardino dei Finzi-Contini” (1971, Vittorio De Sicaren zuzendaritzapean eta atzerriko film onenaren Oscarra jaso zuena), “Qué habéis hecho con Solange” (1972), “I quattro dell’apocalisse” (1975), “L’Eredità Ferramonti” (1976), “The Ambassador” (1984), “La iguana” (1988) eta “Road to Nowhere” (2010). Aktoreak Tabernas de Cine Saria jaso zuen Almería Western Film Festival 2024an, eta Saraqusta Saria, aktore gisa izandako ibilbideagatik, 2024ko Saraqusta Film Festival jaialdian ere bai.
Testi Bilbora itzuliko da bere aktore lanari esker. Hirian egon zen Imanol Uribe zuzendariaren agindupean “Adiós pequeña” (“Bilbao Blues” atzerrian) filma errodatzen, Ana Belén, Nacho Martínez eta Juan Echanove aktoreekin batera, besteak beste. Press kita esteka honetan dago eskuragarri.

