2025-09-28
Euskal zinema, 73. SSIFF jaialdian garaile

Donostia Zinemaldiak amaiera borobila izan du! Alauda Ruiz de Azuaren 'Los domingos' lanak Urrezko Maskorra eskuratu du.
Donostia Zinemaldiak amaiera borobila izan du! Alauda Ruiz de Azuaren 'Los domingos' lanak Urrezko Maskorra eskuratu du, eta Moriarti lagunen 'Maspalomas' filmaren protagonista Jose Ramon Soroizek Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi du ex aequo.
73. edizio hau bereziki emankorra izan da euskal zinemarentzat, 30 proiektu baino gehiago aurkeztu baitira nazioarteko publikoaren eta kritikaren aurrean. Harrotasunez ospatzeko moduko albisteak, gure sektoreak bizi duen sormen une bikainaren erakusgarri.
Los domingos
- Film Onenaren Urrezko Maskorra
- Euskal Zinemaren Irizar Saria
- Feroz Zinemaldia Saria
- Fipresci Saria
Alauda Ruiz de Azuaren 'Los domingos' filmak irabazi du Film Onenaren Urrezko Maskorra. Sari nagusiaz gain, Sayaka Producciones, Buena Pinta Media, Colosé Producciones, Encanta Films, Think Studio, Los Desencuentros Película eta Telefónica Audiovisual Digital etxeen ekoizpenak aintzatespen ugari jaso ditu, hala nola Euskal Zinemaren Irizar Saria, Zinema-informatzaileen Elkarteak ematen duen Feroz Zinemaldia Saria eta Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioak banatzen duen Urteko Film Onenaren Fipresci Saria.
Maspalomas
- Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra Jose Ramon Soroizentzat (ex aequo)
- Sebastiane Saria
Sail Ofizialeko lehiaketan ere, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako filmak Zilarrezko Maskorra bereganatu du Jose Ramon Soroiz protagonistaren lan bikainari esker. Irusoin eta Moriartik ekoitzitako lanak Gehituk ematen duen Sebastiane Saria ere jaso du, «LGBTIQA+ pertsonen errealitatea hobekien islatzen duen filma delako».
Los Tigres
- Epainahaiaren Saria Argazkigintza Onenari
Alberto Rodriguezek zuzendutako eta Kowalsky Films, Mazagon FIlms AIE, Feelgood Media SL, Movistar Plus+ eta Le pacte etxeek ekoitzitako thrillerrak epaimahaiaren saria lortu du Pau Esteve Birbaren argazki zuzendaritza bikainagatik.
La misteriosa mirada del flamenco
- Gazteriaren DAMA Saria
Epaimahai gazteak puntuaziorik altuena eman dio Diego Céspedesek zuzendu eta Irusoin, Quijote Films, Les Valseurs, Weydemann Bros Films eta Wrong Men etxeek ekoitzitako lanari.
Beste aitorpen eta sariak:
- Aro berria, Kutxabank - New Directors Sariaren Aipamen Berezia
- El último arrebato, Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Aipamen Berezia
___ - Hatsa, Lehen Eusko Label Saria
- Gatz Harana, Bigarren Eusko Label Saria
- Borja Cobeaga, Euskal Herriko Gidoigile Onenari Saria (Gidoiren eta SGAEren eskutik)
- Sara Fantova, Egile Berriak Saria (EiTBren eskutik)
- Miren Gaztañaga, Bultzada Saria (Euskal Aktoreen Batasunaren eskutik)
- ‘La infiltrada’, Euskal Film Arrakastatsuenaren EZAE Saria
- Asier Altuna Iza eta Telmo Esnal, Zinemira Saria
- Ramon Barea, Gure Zinema Saria
- 'Altxaliliak', Lau Haizetara Foroaren Dokumental Erregionala Saria
- ‘Ante ti, mi sombra’, Lau Haizetara Foroaren Fipadoc Saria
- 'Ante ti, mi sombra’, Lau Haizetara Foroaren EPE-IBAIA - Bilibin Circular Saria
- ‘La koreana, un poema ferromagnético de luz y memoria’, Ikusmira Berrien Sideral Saria
Euskal sektorearen nazioartekotzea bultzatzen duen Basque. Audiovisual. ekimenetik profesional guztiak zoriondu nahi ditugu. Harrotasun handiz ospatzen ditugu gure zinemaren arrakastak, eta guztion talentua eta dedikazioa eskertzen ditugu.