2025-06-05
Animadebak garapen faseko animazio-proiektuetarako deialdia ireki du
Deba, 2025eko ekaina. Animadeba – Nazioarteko Animazio Zinema Jaialdiak Animadeba Lab – Work in Progress ataleko deialdia ireki berri du.
Deba, 2025eko ekaina.
Animadeba – Nazioarteko Animazio Zinema Jaialdiak ireki berri du Animadeba Lab – Work in Progress atala. Atal honen helburua da garapen fasean dauden animaziozko film labur eta serieei bultzada ematea eta ikusgarritasuna eskaintzea.
Proiektuak aurkezteko epea: ekainaren 2tik 23ra
Jaialdian aurkezteko data: irailaren 4a
Hautatutako proiektuek aukera izango dute beren lana sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko eta hiru sari jasotzeko:
-
Talentu Berriak Saria
-
Work in Progress Saria
-
Euskarazko Proiektu Onenaren Berria Saria, euskal artista baten ilustrazio originalarekin
Parte hartzeko: goo.su/Ej3Ot5I
Animazioan ari bazara, hau da zure unea.
Nazioarteko film labur lehiaketa abian da:
Lehiaketa ofizialaren deialdia jada itxita dago, eta 1.410 lan jaso ditugu 101 herrialdetatik.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Informazio gehiago eta harremanetarako:
info@animadeba.eus
www.animadeba.eus