2026-07-06
ALVARO ARBINA, ZINEMALDIAREN EPAIMAHAIBURU
https://fcmagamboa.blogspot.com/2026/07/alvaro-arbina-gamboa-zinemaldiaren.html
Alvaro Arbina idazlea da 2026ko Gamboa Zinemaldiaren epaimahaiburua. Horrela erabaki zuen GKEren zuzendaritzak Gasteizko idazleak gonbitea onartu ondoren. Arbina izango da bost epaileren burua.
Alvaro Arbinaren obren artean La mujer del reloj (Ediciones B, 2016) La sinfonia del tiempo (Ediciones B, 2018) Los solitarios (Ediciones B, 2020) eta Los años del silencio (Harper Collins, 2023) daude.
Nobelagile ez ezik zine gidoilaritzan ere ari da, arrakasta handiz.
Oso albiste ona da Zinemaldirako, hain ospe handiko idazle honek jaialdiaren kalitatea bermatzen baitu.

