2026-02-17
FANT ZINEMALDI FANTASTIKOAK ANTONIO VICENT-EN
FANT Bilbaoren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo da.
Hitzordua PreFANT zikloaren barruan kokatzen da eta filma gaur, otsailak 17 asteartea, arratsaldeko 19:30etan proiektatuko da Golem-Alhondiga zinemetako 1. Aretoan.
Sarrera librea da lekua bete arte eta gonbidapenak gaur arratsaldeko 16:30etatik aurrera jaso ahal izango dira zinema-aretoetako leihatiletan.
FANT Bilbaoren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo da. Bilboko Udalak antolatutako FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak "Aves de corral" Antonio Vicent zuzendariaren eta gidoigilearen lehen film luzea estreinatuko du gaur, otsailak 17, asteartea. Zinemagile madrildarraren filma gaur goizean aurkeztu dute Iñaki López de Aguileta Kultura zuzendariak, Leire Artigue FANTeko programatzaileak, Antonio Vicent filmaren zuzendariak eta gidoilariak eta Diego Anido aktoreak, zintaren protagonistetako batek.
Iñaki López de Aguiletak, bere hitzaldian, eskerrak eman dizkio Antonio Vicenti, Bilbo eta Zinemaldia kontuan izan dituelako publikoaren aurrestreinaldirako. "FANTen helburuetako bat da hainbeste bereizten duen fantastikoaren ildo nagusiaren barruan hainbat azpigenero eta estilo erakustea. Izan ere, 32 edizioren ostean sendotutako zinemaldiaz ari gara, bere filmen kalitateak eta aniztasunak aitortua". Halaber, gogorarazi duenez, "zinemaren industria, tokiko ekoizpena eta euskaraz egindako proiektuak bultzatzearen aldeko apustua egiten dugu".
ANTONIO VICENT-EN "AVES DE CORRAL" FILMAREN PROIEKZIOA
"Aves de corral" PreFANT zikloaren hirugarren aurrestreinaldia da, "Decorado" (urrian) eta "Gaua" (azaroan) lanen ondoren. Antonio Vicent zuzendariaren eta gidoigilearen opera prima gaur, asteartea, otsailak 17, arratsaldeko 19:30ean proiektatuko da Golem Alhóndiga zinemetako 1. aretoan. Zuzendari madrildarra eta aktore protagonistetako bat, Diego Anido, izango dira bertan, taldeko beste pertsona batzuen artean. Sarrera librea da lekua bete arte.
Gonbidapena jaso beharko da gaur arratsaldeko 16:30etatik aurrera zinemako leihatiletan. FANT-ekin lotutako merchandising (kamisetak, poltsak, programa...) materialekin aurrestreinaldira doazenek lehentasuna izango dute sarrerak hartzeko orduan.

