2026-05-13
FANT BILBAOK EUSKARAZKO FANTASIAZKO FILM LABURREN EKOIZPENA SUSTATZEKO LAGUNTZAREN PROIEKTU IRABAZLEA HAUTATU DU
Itziar Lamarkak eta Ane Álvarezek 5.000 euroko laguntza jasoko dute "Gaua da luze" film laburra ekoizteko.
Laguntza hau ematen den hirugarren urtea da, EITBren babesa duena.
Bilboko Udalak antolatutako FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena bultzatzeko laguntzaren proiektua hautatu du. Sari honek EITBren babesa du.
FANT Zinemaldiaren 32. edizio honetako proiektu irabazlea Itziar Lamarka eta Ane Álvarezen "Gaua da luze" izan da eta 5.000 euroko laguntza jasoko du. Epaimahaia Josu Bilbao ETBko fikzio arduradunak, Josemi Beltrán Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendari eta programatzaileak eta Amaia Domingo FANTeko zuzendariak osatu dute. Epaimahaiaren irizpidearen arabera, Itziar Lamarka eta Ane Alvarezen lanak irabazi du FANT-EITB Saria, "beldurrezko proposamen gotiko batean, testuinguru historiko eta legenda herrikoia konbinatzeagatik, asmo estetiko ausartaren klimax borobila sortuz".
Laguntza hau deitzen den hirugarren urtea da, eta film laburren aldeko apustuan sakontzen du, FANTen nortasun-ezaugarrietako bat baita lehen edizioetatik.
Sariaren helburua da, halaber, euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena babestea, irabazleei hizkuntza horretan film labur bat egitea erraztuz. 2025ean, Nitya Lópezek irabazi zuen laguntza hau, "Éxodo" film laburrarekin, eta 2024an Amaia San Sebastianek lortu zuen "Olentzerori eskatu nion" film laburrarekin.

