Albisteak

2023-04-28

Aurtengo egitarau osoa aurkeztu du Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiak

2022ko maiatzaren 1etik 6ra egingo da Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdia, eta gaur goizean egindako prentsaurrekoan aurkeztu dituzte lehiaketara aurkezten diren filmak. Zera adierazi du Eva Rivera Jaialdiko zuzendariak: “hamaseigarren edizio honetan, kalitatez zinema independente baten aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Egitarau argitaragabea eskaintzen, eta sortzaileen eta ikusleen arteko elkarrizketa sustatzen. Inklusioarekin eta aniztasunarekin konprometituta gaude, hausnarketarako espazioak ireki eta mundura hurbiltzearekin. Gainera, gure ingurunearekiko errespetuzko jaialdia egiten saiatuko gara, mantsoa eta hurbilekoa. Alderdi humanoa izango duen jaialdia, non pertsonak izango diren ekitaldi guztien neurria”. 25 dokumental proiektatuko dira hamaseigarren edizio honetan.

Sail ofiziala: lehiaketan, zortzi film luze

Zortzi film lehiatuko dira edizio honetan, horietako bat nazioartean estreinatuko dena. Maiatzaren 1ean, astelehena, hasiko da Jaialdia Trueba zinema-aretoetan, Randy Martin zuzendariaren Karen Carpenterfilmarekin. Hil zenetik berrogei urte igaro diren honetan, abeslariaren bizitza zoritxarrez laburraren eta haren betiereko musika-legatuaren ikuspegi berri eta harrigarria eskaintzen du dokumental liluragarri, adierazgarri eta gordin honek.

 

Asteartean, hilak 2, Alter film uruguaiarraren txanda izango da; psikologo eta abeslari frustratu gazte baten istorioa kontatzen du. Luis Miguel abeslariaren imitatzaile hasten du bere ibilbidea, nolabaiteko ospea eta dirua irabazten du, beste batzuen abestiak abestuz, eta nor izan nahi duen planteatzen dio bere buruari.

 

Lee Fields: Faithful Man film amerikarrarekin hasiko dira Trueba zinema-aretoetako maiatzaren 3ko saioak.Funkaren eta soularen 50 urteko historia duen mitoa da Lee Fields. Dokumental honetan, soul musikaren historian bere lekua aurkitzeko egin duen bidaiak binilotik birtualera eramaten du, eta alderantziz. Jarraian, Aleksandr M. Vinogradov zuzendariaren Before We Move filmaren Espainiako estreinaldia izango dugu. Tango Queer dantzarien historia kontatzen du filmak San Petersburgon; dantzariok gizartearen aurreiritzien aurrean dantzatzen dute, LGTBIQ+ komunitateak onarpen handiagoa lortzeko itxaropenarekin.

 

Maiatzaren 4an, osteguna, lehiaketarako bi film luze proiektatuko dira. Rock ChicksI am not female to you lan alemaniarra izango da lehendabizikoa. 50eko hamarraldiaz geroztik emakumeak agertokietara igo izana ezabatu egin da memoria kolektibotik. Sustraiak errotik ateratzeko eta historiaren beste aldea kontatzeko garaia da. Jarraian, La importancia de llamarse Ernesto y la gilipollez de llamarse Eric film espainiarra eskainiko da. Los Planetas eta Lagartija Nick musika-taldeetako bateria-jotzaile Eric Jimenezen historia kontatzen du. Azken talde horrekin, Omega disko mitikoa grabatu zuen, Enrique Morenterekin batera. Beti kili-kolo, musikaren eta erotasunaren artean, egon den gizon baten historia da.

 

Ostiralean, berriz, Tener Tiempo filma ikusi ahal izango dugu. Errealitatearen eta fikzioaren artean, zinemaren eta metazinemaren artean, dokumental izateari uko egiten dion eta gure garaiko istorioak kontatzeko keinuak eta hitzak filmatzen dituen dokumental hau belaunaldi baten kronika ere bada; gauzak erraz ez dituen, baina hala ere borrokatu eta sortu egiten duen, eta etengabe gizartean bizitzeko eta elkarbizitzeko modu berriak asmatzen dituen belaunaldi baten kronika. Lan kolektibo itzela da filma, eta inolako etorkortasunik gabe begiratzen die, begirada ausart eta solidario batekin. Ondoren, Danny Garciaren Ghost of the Chelsea Hotel and Rock and Roll stories filmaren nazioarteko estreinaldiaz gozatzeko aukera izango du donostiar publikoak. Mundu osoan ospetsua den Chelsea hoteleko egoiliarrek eta egoiliar ohiek artista ezagunei buruzko istorioak eta beste istorio sinestezin batzuk kontatzen dituzte. Hainbat elkarrizketa jasotzen ditu filmak, hala nola Michael Imperioli Los Soprano serieko aktore eta egoiliar ohiarekin, Sherill Tippins idazlearekin, Harley Flanagan, Neon Leon, Howie Pyro eta Cynthia Ross rockeroekin, Ruby Lynn Reyner Warholen super-izarrarekin, eta Ned Van Zandt eta Victor Colicchio aktoreekin, besteak beste.

 

 

10 film labur lehian

 

Dock of the Bay jaialdiaren hamaseigarren edizio honetan, 10 film labur eskainiko dira, horietako sei saio bateratu batean, maiatzaren 2an, asteartea, Trueba zinema-aretoetako 1. Aretoan, 19:15ean. Nazioarteko estreinaldiak dira horietako erdiak.

 

Ilina Bathia zinema-zuzendariaren The Color Orange filmarekin hasiko da saioa; Donostian egingo da, gainera, filmaren nazioarteko estreinaldia. Zinemagile batek migratzaile den aldetik duen identitatearen eta familiako gizonekin duen harremanaren bitartez hilezkortzen du musikarekiko bere maitasuna dokumental horretan.

 

Foodsteps. Journey of a song Johannes Aitzetmüller zuzendariaren film laburra da, eta Italiako La Torre Delago eskalatu nahi duten Manu eta Isabelen istorioa kontatzen du. Musikaria eta konposatzailea da Manu, abeslaria Isabel. Mendiak, musika eta denborari eta arbasoei buruzko hausnarketa dira filmaren ardatza.

 

Nazioarteko beste estreinaldi batekin jarraituko du film laburren saioak, Lauren Luxenbergen Knucklesdokumentalarekin, hain zuzen ere. Knucks raperoaren bizitzaren biopic doku-drama laburra da, Alpha Place bere azken proiektuan inspiratutako nostalgiko bisuala.

 

Esna Kanta lanean (nazioarteko estreinaldia), abestiaren erraiak erakusten dituen ahots-mezu bidezko bidaia erakusten digu Arrigurik; Eñaut Elorrietak Fantasia (2022) diskorako sortutako abestia da “Esna Kanta”, sorkuntza-prozesuari buruz askotan bazter uzten duguna jasotzen duena.

 

Mexikoraino bidaiatuko dugu Mariano Vesparen Mío será otro cuerpo lanarekin, Andres Calamaro musikariaren testigantzan oinarritzen den istorio batekin; C.E.Feiling (1961-1997) idazle eta kritikari eszentrikoaren egungo erretratu saiakera baten zirriborro baterako gidaritzat balio duena.

 

Bide bazterrean Hi eta ni Kantari lanean, Mikel Laboaren ahotsean edo txori baten kantuan, Joxean Artzeren hitzak aurki ditzakegu ezinbesteko abestietan. Baina askoz lehenagotik dator Joxeanen erlazioa musikarekin eta soinuarekin; txalaparta berpiztu zuen anaiarekin batera, eta hainbat disko grabatu musika-tresna horrekin. Peru Galbete zuzendariaren lana da.

 

Asteartean, maiatzak 2, 21:00etan, PVC eta Aluminiozko Zatitxoak proiektatuko da, Jon Martija kazetariaren estreinako lana. Txisteei, tabakoari, ahanzturei, soinu-probei, adiskidetasunari, futbolari eta musikari buruzko road movie bat. PVC eta aluminio zatitxo batzuk, talde txiki baten historiako kapitulu bat berreskuratzen dutenak: The Window Ventanas taldearenak, hain zuzen ere, eta 1993an Suitzan egin zuten birarenak.

 

Asteazkenean, Amanda Louise Macchia zuzendariaren Baccara. A certain Song: Yes Sir, I can Boogie filmaren nazioarteko estreinaldia proiektatuko da. Bacara bikotearen Yes Sir, I Can Boogie abesti disko arrakastatsuaren historia, Mayte Mateosek kontatuta. Historia bat, non dantzarako kantak sortzeko, musika eta moda nahasten diren.

 

Eta ostiralean, hilak 5, proiektatuko dira lehiaketara aurkezten diren azkeneko bi film laburrak. The Dreams in just in my Mind eta Odd Songs, hain justu. The Dream Is Just In My Mind filmak Bakailoaren Ibilbide mitiko hura (Ruta del Bakalao) bertatik bertara bizi izan zituztenen lekukotzetan sakontzen du, Youtubeko iruzkin formatuan. Odd Songs lanak, berriz, Mark Cunninghamen ibilbidea laburbiltzen du, New Yorkeko 70eko hamarraldiko No Wave alditik olinpiar jokoen aurreko Bartzelonako underground aldira arte.

 

Perfect Day

Urtero bezala, nazioarteko musika dokumentalik nabarmenenen aukeraketa bat egiten du Perfect Day atalak.

 

Donostian oraindik ikusi ezin izan diren sei film luze proiektatuko dira aurtengo edizioan. Asteazkenean, maiatzak 3, Alejandro G. Salgadoren Un Día Lobo López proiektatuko da. Kiko Venenok musikatik bizimodua ateratzeko azkeneko aukera ematen dio bere buruari Expo92 nazioarteko erakusketaren aurreko urteetan. Film hau testuinguru horretan “Echate un cantecito” diskoa sortzeko prozesua osatu zuten pertsonen eta espazioen erretratua da.

 

Hurrengo egunean, hilak 4, osteguna, Elephant 6 Recording Co. Screening filmaren txanda izango da. 90ko hamarraldiko rock psikodeliko taldeen soinuen sorkuntza-bilakaera erakusten duen filma; hor daude, esaterako, Elephant 6 kolektiboa sortu zuten taldeetako batzuk, hala nola Olivia Tremor Control, Neutral Milk Hotel eta Apples in Stereo.

 

Ostiralean, bestalde, Music for Black Pigeons filma ikusteko aukera izango dugu, inprobisazio zinematografikoko pieza bat erakusten digun film luzea. Kontua da orainean bertan egotea, musika jotzea eta inprobisatzea, jazzaren aitzindarien belaunaldien legatuarekin jarraitzea, eta aurrez entzundako ezeren antzik ez duen zerbait sortzea.

 

Maiatzaren 6an, larunbata, Sahatsa Jauregik zuzendutako Verde Prato lanaren nazioarteko estreinaldia izango dugu Principal Antzokian. Ana Arsuagarekin (Verde Prato) elkartzeko abagunea da, eta elkartzea eta elkarrekin egotea oso beharrezkotzat sentitzen zen une batean lagunekin ospatzeko performance bat sortzea ere.

 

Jarraian, James Taylorren A Film About Studio Electrophonique dokumentala ikusteko aukera egongo da.Etxe bateko beheko solairuan, Sheffielden soinuak grabatu zituen Kenek, 1980 eta 1990 hamarraldietako super-izarren belaunaldi oso bat elikatuz: ABC, The Human League, Heaven 17, Clock DVA eta Pulp. Horrela sortu zuen Studio Electrophonique.

 

Eta jaialdia itxiko duen Galaren ondoren, The Zombies. Hung Up on a Dream film amerikarra proiektatuko da Principal Antzokiko pantailan. The Zombies taldeko kideek haien historia kontatzen dute, baita Odessey and Oracle inoizko itzal handieneko albumetako bat nola egin zuten ere.“She’s Not There” izan zen, Beatles-en atzetik, britainiar talderik ezagunena izatera eraman zituen hit-a.

 

Film Laburren eta Luzeen Sail ofizialaz eta Peerfect Day atalaz gain, Javier Poloren Europe in 8 bits proiektatuko da Publiko Berrien atalean. Chip musikaren unibertsoa arakatzen duen dokumentala; musika-korronte horretan, garai bateko kontsolak eta ordenagailuak berrerabiltzen dira musika sortzeko, hala nola GameBoy, NES, Atari ST, Commodore 64 eta Amiga.

 

Aurtengo berritasun modura, ostiralean, maiatzak 5, 13:00etan, Clandestina upategian, “Ardo bat…” ekimena egingo da; Alejandro G. Calvo idazle, kazetari eta zinema-kritikariak eta Joan Pons Primavera Sund jaialdiko Komunikazio-zuzendari eta Edukien Buruak hitz egingo dute.

 

Atal paralelo hauek osatzen dute Dock of the Bay jaialdiaren egitaraua: Dock Live!, Publiko Berriak atalak, irratsaioek, irratsaioek, kontzertuek eta Elkarrizketek.

Gainera...

2024-04-25
FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK 30. EDIZIOA IREKIKO DU MAIATZAREN 3AN ETA FANTASIAZKO ZINEMAREN IZARRA SARIA EMANGO DIE PEDRO OLEA ETA LAMBERTO BAVA ZINEMAGILEEI

FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK 30. EDIZIOA IREKIKO DU MAIATZAREN 3AN ETA FANTASIAZKO ZINEMAREN IZARRA SARIA EMANGO DIE PEDRO OLEA ETA LAMBERTO BAVA ZINEMAGILEEI

Ikusi
2024-04-11
“Berrikuntza gisa, ziurtatu nahi izan dugu azken hautaketak beti aukera bat ematea zuzendari berriei”

“Berrikuntza gisa, ziurtatu nahi izan dugu azken hautaketak beti aukera bat ematea zuzendari berriei”

Ikusi
2024-04-05
CIMASUB 2024ko lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

CIMASUB 2024ko lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Ikusi
2024-04-02
Cimasub Tourreko hurrengo geltokia: Azpeitia eta Hondarribia

Cimasub Tourreko hurrengo geltokia: Azpeitia eta Hondarribia

Ikusi
2024-04-02
Abenduaren 6tik 15era egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 17. ediziorako pelikulak erregistratzeko epea zabalik

Abenduaren 6tik 15era egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 17. ediziorako pelikulak erregistratzeko epea zabalik

Ikusi
2024-03-22
Kimuak 2024 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia abiatu da

Kimuak 2024 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia abiatu da

Ikusi
2024-03-05
ZABALIK LABURBIRAREN 2024.edizioan EMANALDI bat antolatzeko IZEN EMATE epea.

ZABALIK LABURBIRAREN 2024.edizioan EMANALDI bat antolatzeko IZEN EMATE epea.

Ikusi
2024-03-04
Martxoan CIMASUBa Debara iristen da

Martxoan CIMASUBa Debara iristen da

Ikusi
2024-03-02
FILM LABURREN DEIALDIA IREKITA

FILM LABURREN DEIALDIA IREKITA

Ikusi
2024-02-16

"Asko eskertzen dut Malagako Zinemaldiak zinematografia aske eta askotarikoaren alde egitea"

Ikusi
2024-02-12

"Genre Rules ekimenean parte hartzea bizi-esperientzia zirraragarria eta inspiratzailea izan da"

Ikusi
2024-02-11
‘20.000 erle espezie’ eta ‘To Bird Or Not To Bird’, Goya sarietan arrakasta izan duten euskal ekoizpenak

‘20.000 erle espezie’ eta ‘To Bird Or Not To Bird’, Goya sarietan arrakasta izan duten euskal ekoizpenak

Ikusi
2024-02-08
CIMASUBEK Lasarte-Oria eta Zarautz urpeko ikuskizun batean murgilduko ditu otsailean

CIMASUBEK Lasarte-Oria eta Zarautz urpeko ikuskizun batean murgilduko ditu otsailean

Ikusi
2024-01-27
‘20.000 erle-espezie’, Feroz Sarietan garaile

‘20.000 erle-espezie’, Feroz Sarietan garaile

Ikusi
2023-12-18
'20.000 erle espezie' filmak irabazi du Film Onenaren Forque Saria

'20.000 erle espezie' filmak irabazi du Film Onenaren Forque Saria

Ikusi
2023-12-17
THE GREAT WHITE WHALE pelikulak irabazi du Sari Nagusia Mendi Filmen, Australiako mendi garaiena eta bakartiena igo nahi duten mendizale eta marinelen inspirazioz betetako istorio bat

THE GREAT WHITE WHALE pelikulak irabazi du Sari Nagusia Mendi Filmen, Australiako mendi garaiena eta bakartiena igo nahi duten mendizale eta marinelen inspirazioz betetako istorio bat

Ikusi
2023-11-28
Nazioarteko 17 estreinaldirekin BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia mendi zinemaren erreferentea izango da abenduaren 8tik 17ra

Nazioarteko 17 estreinaldirekin BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia mendi zinemaren erreferentea izango da abenduaren 8tik 17ra

Ikusi
2023-11-22
Dock of the Bay Musika Dokumentalen Jaialdia 2024ko ekainaren 3tik 8ra egingo da, eta sail ofizialetan izena emateko epea ireki du.

Dock of the Bay Musika Dokumentalen Jaialdia 2024ko ekainaren 3tik 8ra egingo da, eta sail ofizialetan izena emateko epea ireki du.

Ikusi
2023-11-19
Mendi Tour zine zirkuituak gora egin du 2023an, 14.000 ikusle bilduz 53 egoitzatan

Mendi Tour zine zirkuituak gora egin du 2023an, 14.000 ikusle bilduz 53 egoitzatan

Ikusi
2023-11-13
Pelikulak, erakusketak, hitzaldiak, epaimahaia... Honela dator 16. Mendi Film!

Pelikulak, erakusketak, hitzaldiak, epaimahaia... Honela dator 16. Mendi Film!

Ikusi
2023-11-13
Txikiziklo itsaspekoa hasi da, itsasoan murgiltze hezitzailea

Txikiziklo itsaspekoa hasi da, itsasoan murgiltze hezitzailea

Ikusi
2023-11-02
Itsaspeko hiru argazki erakusketa ikusgarrik ateak irekiko dituzte Donostian

Itsaspeko hiru argazki erakusketa ikusgarrik ateak irekiko dituzte Donostian

Ikusi
2023-10-24
CIMASUB 2023 jaialdia. Donostiako itsaspeko ikusizko jaia hemen da. Trailer ofizialaren aurkezpena.

CIMASUB 2023 jaialdia. Donostiako itsaspeko ikusizko jaia hemen da. Trailer ofizialaren aurkezpena.

Ikusi
2023-09-30
Donostia Zinemaldian saritutako euskal ekoizpenak

Donostia Zinemaldian saritutako euskal ekoizpenak

Ikusi
2023-09-29

"Aspalditik pentsatzen nuen Jon Mirandek kontatu gabeko istorio bat zuela"

Ikusi
2023-09-27
“Bizkarsoro proiektu herrikoia da, Baigorriko 200 herritar baino gehiagoren laguntzarekin sortua”

“Bizkarsoro proiektu herrikoia da, Baigorriko 200 herritar baino gehiagoren laguntzarekin sortua”

Ikusi
2023-09-27

"Cannesko Kritikaren Astean parte hartzea izugarrizko errekonozimendua da, eta 'Contadores' ikusarazten eta etorkizuneko proiektuak bultzatzen laguntzen du"

Ikusi
2023-09-26
Izena emateko epea zabalik Bilbao Surf Film Festival 2024 jaialdiaren 9. edizioan!

Izena emateko epea zabalik Bilbao Surf Film Festival 2024 jaialdiaren 9. edizioan!

Ikusi
2023-09-26
“Zailtasunak zailtasun eta ikusezinak izan arren, emakumeek zinema egin dute eta egiten jarraituko dute, bakoitzak bere begirada emanez”

“Zailtasunak zailtasun eta ikusezinak izan arren, emakumeek zinema egin dute eta egiten jarraituko dute, bakoitzak bere begirada emanez”

Ikusi
2023-09-15

"Estetika ilun eta erradikala duen arren, ‘Misión a Marte’ filmak mundu guztiari eragiten dio, giza harremanez ari baita, zehazki hiru anai-arrebei buruz"

Ikusi
2023-09-12
“Egile-filma zenez, ‘Upon Entry’ ez zegoen ikusle gehienentzat pentsatuta, baina thrillerrera hurbiltzeko erabakia hartuta asmatu genuen”

“Egile-filma zenez, ‘Upon Entry’ ez zegoen ikusle gehienentzat pentsatuta, baina thrillerrera hurbiltzeko erabakia hartuta asmatu genuen”

Ikusi
2023-09-01
Donostia Zinemaldiaren 71. edizioak 14 euskal ekoizpen hartuko ditu

Donostia Zinemaldiaren 71. edizioak 14 euskal ekoizpen hartuko ditu

Ikusi
2023-08-29
Victor Iriarte euskal zuzendariaren ‘Sobre todo de noche’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Veneziako Zinemaldian

Victor Iriarte euskal zuzendariaren ‘Sobre todo de noche’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Veneziako Zinemaldian

Ikusi
2023-08-25
Umorea Labur jaialdia nazioartera zabalduko da

Umorea Labur jaialdia nazioartera zabalduko da

Ikusi
2023-08-17

"Filma areto batean erakutsi ahal izatea da zinema egitearen punturik gorena, eta, Giornate bezalako sail entzutetsu batean gertatzen bada, oso baliotsua da"

Ikusi
2023-08-12
Locarnoko Jaialdiaren Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso du ‘Negu Hurbilak’ filmak, Cineasti del Presente atalean

Locarnoko Jaialdiaren Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso du ‘Negu Hurbilak’ filmak, Cineasti del Presente atalean

Ikusi
2023-08-01
Euskal zinemak parte hartze nabarmena izango du Locarnoko Jaialdi ospetsuan 

Euskal zinemak parte hartze nabarmena izango du Locarnoko Jaialdi ospetsuan 

Ikusi
2023-07-18
‘Anekumen’ filma, Locarno Residency topaketan parte hartzeko hautatua

‘Anekumen’ filma, Locarno Residency topaketan parte hartzeko hautatua

Ikusi
2023-07-14
Hiru euskal ekoizpen hautatu dituzte Donostia Zinemaldiko sail ezberdinetan

Hiru euskal ekoizpen hautatu dituzte Donostia Zinemaldiko sail ezberdinetan

Ikusi
2023-07-12
“Una vida no tan simple’ eguneroko bizitzaz hitz egiten duen filma da

“Una vida no tan simple’ eguneroko bizitzaz hitz egiten duen filma da

Ikusi
2023-07-05
'Negu hurbilak' filma Locarnoko Zinemaldian estreinatuko da

'Negu hurbilak' filma Locarnoko Zinemaldian estreinatuko da

Ikusi
2023-07-05
“Locarnon egotea amets utopiko bat egi bihurtzea da”

“Locarnon egotea amets utopiko bat egi bihurtzea da”

Ikusi
2023-06-15
MENDI TOURRA datu onenen pare 10800 ikuslerekin 2023ko lehen seihilekoan

MENDI TOURRA datu onenen pare 10800 ikuslerekin 2023ko lehen seihilekoan

Ikusi
2023-06-09
Euskal animazioak bere indarra erakutsiko du Annecyn

Euskal animazioak bere indarra erakutsiko du Annecyn

Ikusi
2023-06-02
CIMASUB Basque Environment and Ocean Week 2023ren barruan iritsiko da BILBORA

CIMASUB Basque Environment and Ocean Week 2023ren barruan iritsiko da BILBORA

Ikusi
2023-06-01
CIMASUB 2023an lanak lehiaketara aurkezteko epea zabalik

CIMASUB 2023an lanak lehiaketara aurkezteko epea zabalik

Ikusi
2023-06-01

"X-Man" Yhabril Mororen argazkia da 2023ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia irudi nagusia

Ikusi
2023-05-30
Euskal zinema,  Krakovian ere protagonista

Euskal zinema, Krakovian ere protagonista

Ikusi
2023-05-15
Cannes, euskal zinemarentzako ezinbesteko hitzordua

Cannes, euskal zinemarentzako ezinbesteko hitzordua

Ikusi
2023-05-04
‘Talentuaren gunea’ sortu da ikus-entzunezko sektorean euskal ahots berriak bultzatzeko

‘Talentuaren gunea’ sortu da ikus-entzunezko sektorean euskal ahots berriak bultzatzeko

Ikusi
2023-04-28
2023ko 'Euroeskualdeko Animazioa' sariaren idekitzea

2023ko 'Euroeskualdeko Animazioa' sariaren idekitzea

Ikusi
2023-04-19
Irati Gorostidiren ‘Contadores’, Cannesko Kritikaren Astean!

Irati Gorostidiren ‘Contadores’, Cannesko Kritikaren Astean!

Ikusi
2023-04-04
Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdiak zuzeneko irrati-programazioa eta hiriko Altxerri eta Dabadaba aretoekin duen lankidetza aurkeztu ditu

Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdiak zuzeneko irrati-programazioa eta hiriko Altxerri eta Dabadaba aretoekin duen lankidetza aurkeztu ditu

Ikusi
2023-04-01
Pelikulak erregistratzeko epea zabalik BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023 jaialdirako

Pelikulak erregistratzeko epea zabalik BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023 jaialdirako

Ikusi
2023-03-24
 “Emaitza oso lagungarria izan da: ekoiztetxea hazi egin da eta gu espiritu berrituarekin eta helduagoarekin gaude egingo ditugun hurrengo filmetarako”

“Emaitza oso lagungarria izan da: ekoiztetxea hazi egin da eta gu espiritu berrituarekin eta helduagoarekin gaude egingo ditugun hurrengo filmetarako”

Ikusi
2023-03-22
Edurne Pasaban WOP Mendi Film 2023 Saria

Edurne Pasaban WOP Mendi Film 2023 Saria

Ikusi
2023-03-09
Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du Malagako Jaialdian

Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du Malagako Jaialdian

Ikusi
2023-03-02
“Ederra da hain agertoki onean estreinatzeko aukera izatea”

“Ederra da hain agertoki onean estreinatzeko aukera izatea”

Ikusi
2023-03-01
XIX DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROA

XIX DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROA

Ikusi
2023-02-25
Estibaliz Urresola eta Sofia Otero  Berlinen gailendu dira!

Estibaliz Urresola eta Sofia Otero Berlinen gailendu dira!

Ikusi
2023-02-22
International Alliance for Mountain Film erakundeak harro iragarri du 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarska zuzendari poloniarrari eman diotela

International Alliance for Mountain Film erakundeak harro iragarri du 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarska zuzendari poloniarrari eman diotela

Ikusi
2023-02-17
“Berlinale Talents topaketan parte hartzea jendea ezagutzeko eta jaialdian egoteko aukera paregabea iruditzen zait”

“Berlinale Talents topaketan parte hartzea jendea ezagutzeko eta jaialdian egoteko aukera paregabea iruditzen zait”

Ikusi
2023-02-16
“Berlinale Talents topaketan parte hartzeak jaialdiarekin eta European Film Market-ekin lehenengo lotura bat sortzeko aukera ematen dit”

“Berlinale Talents topaketan parte hartzeak jaialdiarekin eta European Film Market-ekin lehenengo lotura bat sortzeko aukera ematen dit”

Ikusi
2023-02-15
Euskal zinemak, berriz ere, parte-hartze nabarmena izango du Berlinalen

Euskal zinemak, berriz ere, parte-hartze nabarmena izango du Berlinalen

Ikusi
2023-02-10
Euskal zinemak 2022 urteari amaiera bikaina eman nahi dio Goya Sarietan

Euskal zinemak 2022 urteari amaiera bikaina eman nahi dio Goya Sarietan

Ikusi
2023-02-02
‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdiko D'A Film LAB ataleko Final Cut-ean parte hartzeko hautatuak!

‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdiko D'A Film LAB ataleko Final Cut-ean parte hartzeko hautatuak!

Ikusi
2023-02-02
“Negu Hurbilak’ lanarekin D'A Film Lab Barcelona - Industry Eventeko Final Cut sailean parte hartuz filmaren fase bat itxiko dugu”

“Negu Hurbilak’ lanarekin D'A Film Lab Barcelona - Industry Eventeko Final Cut sailean parte hartuz filmaren fase bat itxiko dugu”

Ikusi
2023-01-31
“Filmak jendearekin partekatzeko eta ikusleengan zerbait eragiteko egiten ditut”

“Filmak jendearekin partekatzeko eta ikusleengan zerbait eragiteko egiten ditut”

Ikusi
2023-01-24
Basque. Audiovisual. marka, ‘Producers meet Producers’ topaketan

Basque. Audiovisual. marka, ‘Producers meet Producers’ topaketan

Ikusi
2023-01-23
'20.000 erle espezie' eta 'Samsara' Berlinalen estreinatuko dira!

'20.000 erle espezie' eta 'Samsara' Berlinalen estreinatuko dira!

Ikusi
2023-01-20
“Cinco lobitos’ filmarekin bizitzen ari garen guztia magikoa izaten ari da”

“Cinco lobitos’ filmarekin bizitzen ari garen guztia magikoa izaten ari da”

Ikusi
2022-12-07
Arrigorriagako Umorezko Laburren XXI. Jaialdia

Arrigorriagako Umorezko Laburren XXI. Jaialdia

Ikusi
2022-11-28
Euskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian

Euskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian

Ikusi
2022-11-11
Abian da ZINEBI

Abian da ZINEBI

Ikusi
2022-10-14
Basque. Audiovisual. MIPCOMen egongo da

Basque. Audiovisual. MIPCOMen egongo da

Ikusi
2022-10-05
‘Kantabria – Euskadi Networking’ jardunaldia sortu dugu

‘Kantabria – Euskadi Networking’ jardunaldia sortu dugu

Ikusi
2022-10-03
International Pitches saioan parte hartzeko deialdia, zabalik!

International Pitches saioan parte hartzeko deialdia, zabalik!

Ikusi
2022-09-23
Basque. Audiovisual. ekimenak webgune berria estreinatu du

Basque. Audiovisual. ekimenak webgune berria estreinatu du

Ikusi
2022-08-26
Donostia Zinemaldiak 17 euskal lan aukeratu ditu

Donostia Zinemaldiak 17 euskal lan aukeratu ditu

Ikusi
2022-08-10
Navarra Tierra de Cinen parte hartzeko izena emate

Navarra Tierra de Cinen parte hartzeko izena emate

Ikusi
2022-08-09
Hiru euskal Lau Haizetara Foroan!

Hiru euskal Lau Haizetara Foroan!

Ikusi
2022-08-04
Zabalik dago La Residencia Navarraren lehen edizio

Zabalik dago La Residencia Navarraren lehen edizio

Ikusi
2022-08-04
Spanish Screenings On Tour 2022 Ventana Sur merkat

Spanish Screenings On Tour 2022 Ventana Sur merkat

Ikusi

Sare
Sozialak

basqueaudiovisual

The short film 'Mamántula', directed by Ion de Sosa, will have its premiere in the United States at the @OUTshineFilm Festival in Miami, which will run until April 28th. The OUTshine LGBTQ+ Film Festival serves as a platform for numerous premieres and is the largest LGBTQ+ cultural arts event in South Florida.

basqueaudiovisual

Sunny Side of the Doc has unveiled the 42 projects that will be part of its official section, including 'Call Me Sinsorga' by directors Marta Gómez and Paula Iglesias. It tells the story of two transgressive journalists who decide to build the first feminist cultural center, starting from an adventurous premise: to do it only with women. The most important international documentary co-production and sales market in Europe will take place from the 24th to the 27th of June in La Rochelle, France.

basqueaudiovisual

'Let It Know', by Amaia Merino and Ander Iriarte, has won the Audience Award for Best Feature Film at the 21st San Sebastian Human Rights Film Festival. The documentary focuses on the moving testimony of Tamara Muruetagoiena from Oiartzun. Congratulations! 💪🏻

basqueaudiovisual

‘20,000 Species Of Bees’ by Estíbaliz Urresola Solaguren has achieved four awards at the XI edition of the Platino Xcaret Awards, held on the 20th of April in Riviera Maya. 🏆 Platino Award for Best Ibero-American Fiction Debut Feature 🏆 Platino Award for Best Screenplay 🏆 Platino Award for Cinema and Education in Values 🏆 Platino Award for Best Supporting Female Performance (Ane Gabarain) Congratulations! 👏🏻