2026-05-11
LUIS MARIA FERRANDEZEK ZUZENDUTAKO “RABIOS@” FILMA AURKEZTU DA, FANT-EN SAIL OFIZIALEAN LEHIATUKO DENA
Film luzea Golem-Alhondiga zinemetako 1. aretoan proiektatuko da gaur, maiatzak 11, astelehena, 19:40an.
Luis Maria Ferrandez zuzendariak egindako azken film luzea, “Rabios@”, Bilboko Udalak antolatutako FANT- Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren sail ofizialean lehiatuko dena, gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan.
Azkuna Zentroan egin dute aurkezpena, eta bertan parte hartu dute FANTeko zuzendaria den Amaia Domingok, Luis Maria FerrandezekJosé Alberto Sánchezek. Filma gaur arratsaldean ikusi ahal izango da, 19:40an, Golem-Alhondiga zinemetako 1. aretoan.
Luis Maria Ferrandez gidoilaria eta zuzendaria da, eta honako film labur hauek zuzendu ditu: "Canicas 1939" (2005), “Hemisferio” (2010), “Clarividencia” (2009), “Copenhage” (2012) eta “3 de mayo” (2009); horiekin, gainera, sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu nazioan zein nazioartean. Halaber, “La pantalla herida” (2014) eta “249. La noche en que una becaria encontró a Emiliano Revilla” (2016) film luzeak filmatu ditu. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea da eta Estatuko script-doctors ospetsuenetako bat.
“RABIOS@” 87 minutu. Espainia
Marco basamortuaren erdian dagoen hilobi bakarti baten gurutzeari kateatuta esnatuko da. Ez da ezertaz gogoratzen, eta ez daki nork egin ahal izan dion horrelako zerbait, noiz eta goiz horretan bertan bere ezkontza ospatu behar zuenean. Utzi dioten telefonoak zenbaki bakarra du deitzeko, eta oso gutxitan du estaldura. Marcoren diru-zorroan, euro bateko txanpon bat, finantza-aholkulariaren bisita-txartel bat eta Marco emakume batekin agertzen den argazki misteriotsu bat bakarrik daude. Deshidratatuta hiltzear dagoela, Venturaren furgoneta agertzen da, negozioan bi arau baino ez dituen saltzaile ibiltaria: ez du ezer fidatzen eta ez du inorekin salbuespenik egiten. Baina Venturaren mugikorrak jotzen duenean eta ahots batek hilobiaren barruan zer dagoen esaten dionean, ekaitza hasten da.
Zuzendaritza eta gidoia: Luis Maria Ferrandez. Ekoizpena: Jose A. Sanchez, Eva Almaya. Musika: Jose Sanchez - Sanz.
Muntaketa: Jose Manuel Jimenez.
Aktoreak: Jose Luis Garcia-Perez, Patricia Ross, Victor Clavijo eta Eva Almaya.

