2026-05-09
BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK OHOREZKO FANT SARIA EMAN DIO ARANTZAZU CALLEJARI ETA FANTASIAZKO ZINEMAREN IZAR SARIA EUGENIO MIRARI INAUGURAZIO GALAN
FANT maiatzaren 16ra arte ospatuko da.
Ekitaldiaren ondoren, Luis Calderónen "La Casa en el Árbol" eta Sail Ofizialean FANT LABURREAN, EUSKAL FILMAK sailean lehiatzen diren hamar euskal film laburrak proiektatu ziren.
Bilboko Udalak antolatzen duen FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 32. edizioari hasiera eman dio atzo arratsaldean Campos Eliseos antzokian egindako irekiera-galarekin.
Ekitaldian izan ziren Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantza zinegotzia; Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua; Amaia Domingo, FANTeko zuzendaria; Aránzazu Calleja konpositore bilbotarra, Eugenio Mira eta Luis Calderón zuzendariak, Sandra Escacena, Maria Rivera eta Claudio Portalo aktoreak; Udalbatzako kideak, eta hiriko bizitza sozial eta kulturalaren ordezkaritza zabala.
Ekitaldian Aránzazu Callejari Ohorezko FANT saria eman zitzaion eta Eugenio Mira zuzendariari Fantasiazko Izarra Saria.
Aránzazu Callejak ibilbide luzea du zineman. Bere lanen artean "El hoyo", "Cinco Lobitos", "Marco", "Irati" edo "Akelarre" bezalako filmak nabarmentzen dira. Azken honengatik jatorrizko musika onenaren Goya eta Platino sariak jaso zituen Maite Arroitajauregirekin batera. Bere proiektu berrienak honako hauek dira: Borja Cobeagaren "Los aitas", Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren "Maspalomas", Goya eta Feroz sarietarako izendatua jatorrizko musika onenaren atalean, eta Paul Urkijo Alijaren "Gaua", Maite Arroitajauregirekin batera konposatua. Gaur egun, Norma Vila bilbotar zuzendariaren "Salitre" opera primaren soinu-bandan murgilduta dago.
Lehen film laburrak, Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazlearenak, "Fade" (2000), Guillermo del Tororen arreta erakarri zuen, eta hasieratik babestu zuen bere ibilbidea. Bere lehen film luzea, "The Birthday" (2004) -jaialdiaren esparruan proiektatuko da- kultuko klasiko bihurtu da urteekin. Ondoren, "Agnosia" (2010) eta "Grand Piano" (2013) zuzendu zituen. 2022an, Mirak HBO Maxen "GARCIA!" telesailaren denboraldi osoa zuzendu zuen.
Luis Calderónek zuzendutako "La Casa en el Árbol" filma ikusi ahal izan zen eta, ondoren, FANT LABURREAN EUSKAL FILMAK sailean lehiatuko diren hamar euskal film laburrak proiektatu ziren Sail Ofizialean.

