2026-05-10
ZOE BERRIATUAREN “BUFFET LIBRE” FILMA AURKEZTU DA, 2026KO FANT BILBAOREN SAIL OFIZIALEAN LEHIATUKO DENA
Azkuna Zentroko Auditorioan ikusi ahal izango da gaur, maiatzak 10, igandea, 21:30ean
Gaur goizean aurkeztu dute hedabideen aurrean Zoe Berriatuak zuzendutako “Buffet libre” filma, Bilboko Udalak antolatutako FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Sail Ofizialean lehiatuko dena.
Azkuna Zentroan egin den prentsaurrekoan, Amaia Domingo, FANTeko zuzendaria; Zoe Berriatua, filmaren zuzendaria; Rosa Vercher, ekoizlea eta protagonistetako bat, Antonio Dechent aktorea izan dira. Azken hori, gainera, Bilboko Zinemaldiaren Sail Ofizialean izango da, baita ere, “Cuantica Rave” filmarekin.
Gaur arratsaldean, 21:30etik aurrera, filma Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaoko auditorioan proiektatuko da.
Zoe Berriatua madrildarra zinema, publizitate eta antzerkiko zuzendaria eta errealizadorea da, animazioan, diseinuan eta efektu berezi digitaletan aditua eta ilustratzailea eta idazlea izateaz gain. Honako film labur hauengandik ezaguna da: “Moebio”; “El despropósito” – Silver Roel sariaren irabazlea Medina Film Festivalen)-, “Monstruo”, “Epílogo”; “Quédate conmigo”; “La cosa en la esquina” -Edinburgoko Zinemaldian eta I've Seen Films-International Film Festivalen izendatua-; "Lazarillo Z, Matar zombies nunca fue pan comido"; eta “El último plano”. Gainera, “Los héroes del mal” (2015) –Film Onenaren izendapena izan zuen Malagako 2015eko Zinemaldian- eta “En las estrellas” (2018) film luzeak zuzendu ditu. Efektu bisualen bere estudioa ere zuzentzen du, LA BESTIA VFX, eta aktore gisa lan egin du telesail eta filmetan.
Antonio Dehentek zinema, antzerki eta telebistako proiektuetan egin du lan. Haren filmografian 140 bat film daude, berrogeita hamar bat film labur eta genero desberdinetako beste hainbat telesail; tartean, “El Lute”, “Solas”, “Intacto”, “7 vírgenes”, Smooking Room“, “Alatriste”, “Los Borgia”, “La voz dormida”, “Esperpentos”, “Papeles”, “Parenostre” edo “A puerta fría”. Jose Luis Garci, Vicente Aranda, Mario Camus edo Chus Gutierrez bezalako zuzendari hain ospetsuen agindupean lan egin du. “Intacto” lanarengatik, 2002ko Goya Sarietan izendatu egin zuten eta Andaluziako aktore onenaren ASECAN saria eskuratu zuen. “Smoking room” filmarengatik, berriz, Zilarrezko Biznaga lortu zuen Malagako Zinemaldian eta ASECAN saria ere bai. “A puerta fría” filmarengatik Biznaga jaso zuen Malagan, saria Toulouseko Zinemaldian eta baita San Jordi saria ere.
“BUFFET LIBRE” 110 minutu. Espainia
Xian eta Ikki bikote asiarra dira, eta buffet libre bat dute porrotaren mehatxupean. Badirudi haien arazoak bat-bateko plan batekin konponduko direla: etsai guztiak hiltzea. Baina… eta beraiek badira euren etsaiak?
Zuzendaritza eta gidoia: Zoe Berriatua.
Ekoizpena: Rosa Vercher.
Musika: Alicia Morote.
Muntaketa: Carla Gobe.
Aktoreak: Yan Huang, Carlos Wo, Antonio Dechent, Lucía Díez, Ismael Fritschi, Macarena Gómez, Toni Rodríguez eta Jack Taylor

