2025-06-03
32 hitzordu izan ditu MENDI TOURrak lehen seihilekoan eta 11.000 ikuslek gozatu dute mendiko zinema onenaz

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko jaialdiaren MENDI TOUR ziklo ibiltariak gora egin du. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko puntako pelikulak eskainiz 32 herri edo hiritan egin dira zine saioak 2025eko lehen seihilekoan, eta iazko urte sasoi honetako ikusle marka %13 hazi da. Aurten, 11.000 ikuslek jo dute zinema aretoetara MENDI TOURRaz gozatzeko.
Mendiko zinema-zaletasuna gora egiten ari da. Iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko ikusle kopurua %34 hazi zen aurreko edizioarekin alderatuta, eta bide horri jarraipena ematen ari zaio aurtengo MENDI TOURra.
MENDI TOUR 2025 lurraldeka:
· GIPUZKOA: 18 saio eskaini dira 10 aretotan (Arrasate, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Eibar, Eskoriatza, Hondarribia, Tolosa eta Zarautz)
· BIZKAIA: 13 saio 9 aretotan (Bilboko Klub Deportibo, Bilboko Santutxu eta Begoña Udaltegiak, Getxo, Igorre, Leioa, Mallabia, Otxandio eta Zaldibar)
· ARABA: 7 saio 3 aretotan (Agurain, Amurrio eta Gasteiz)
· NAFARROA: 11 saio 3 aretotan (Iruña, Irurtzun eta Zangoza)
· KANTABRIA: saio 1 (Camargo)
· ASTURIAS: saio 1 (Gijon)
· GALIZIA: 4 saio (Vigo)
· GAZTELA ETA LEÓN: 7 saio 3 aretotan (Leon, Salamanca eta Valladolid)
· VALENCIA: saio 1 (Canet d’en Berenguer)
· KATALUNIA: 3 saio (Vielha e Mijaran)
Ikastetxeetako saioak ere antolatu dira Vigon eta Vielhan, eta bietan erantzun aktiboa eta aberatsa eman dute ikusle gazteek. MENDI TOUR katalogoan oinarrituta, film laburrez osatutako saio dinamikoak eskaini zaizkie, gaien aniztasuna eta balore transmisioa lehenetsiz.
MENDI TOUR PELIKULAK
MENDI TOUR eskaintzak erakarri eta asebete egiten du ikuslea. Iazko abenduko Mendi Film jaialdian estreinatu edo parte hartu zuten 21 pelikulako katalogoa du, tartean Mendi Filmen sarituak izan ziren hainbat titulu.
Programazioak tokiko antolatzaileekin batera adosten dira, katalogo horretan oinarrituta. Hala, lehen seihilekoan ikusienak izan diren pelikulen zerrenda hau da:
· JAMIE: 20 saio. Jamie Logan alpinista eta eskalatzaile transexualaren erretratua.
· ALWAYS ALIVE: 18 saio. Hillary Gerardi mendi korrikalariak Mont Blanceko errekorra egin zuenekoa.
· OF A LIFETIME: 17 saio. Xavier de le Rue, Victor de le Rue eta Mila de le Rue, Antartikan eskiatzen.
· HAIZE LERROAK: 15 saio. Janire Etxabe dantzari bertikalak haren pasioa lau haizetara zabaltzen du pelikula honetan.
· ANDREA, UN UNPAVED ROUTE: 15 saio. Nina Caprez eta Jeremy Bernard bikoteak alabarekin Marokon eginiko eskalada-bidai reflexiboa.
Hauez batera, asko nabarmendu dira iraupen luzeko beste lan hauek ere:
· PELIGRO NO ASOMARSE: Mendi Film Beka jaso zuen lana, Nerbioiko ur-jauziko high-line aktibitatea erakusten duena.
· NUPTSE. L’INACCESSIBLE ABSOLU: Nuptseko hego isurialdean Hélias Millerioux, Frédéric Degoulet eta Benjamin Guigonnet-ek eginiko igoera.
· THE LAST EXPEDITION: Wanda Rutkiewicz alpinistaren ibilbide loriatsu eta aldi berean gatazkatsua biltzen duen pelikula.
MENDI TOUR 2025 UDAZKENA
Irailean berraktibatuko da MENDI TOURra, Udazkeneko denboraldiari ekiteko, eta abenduko BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA 18. ediziora bitarte.
Iraila 23 ERMUA 24 URNIETA 28 LA LAGUNA (Tenerife) *BERGARA *MONZÓN |
Urria 6-7-8-9 MADRID 10 SANTA BRÍGIDA (Las Palmas) 14-15-16 BURGOS 15 TAFALLA 19 GETARIA *MARKINA-XEMEIN *SANTANDER |
Azaroa 6 SOPELA 6-7 ERRENTERIA 7 ELGOIBAR 11 BASAURI 13 OÑATI 13 GALDAKAO *POTES-LIÉBANA |
*Egunak zehazteke