2025-07-14
Donostiako 73. Zinemaldirako iragarritako lehen euskal filmak

Euskal partaidetza duten zortzi ekoizpenek osatuko dute Zinemaldiaren programazioa, eta Ofiziala, New Directors, Horizontes Latinos eta Zabaltegi sailetan presentzia nabarmena izango dute.
Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak gaur aurkeztu ditu Madrilen Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan parte hartuko duten espainiar ekoizpeneko 22 tituluak. Besteak beste, zortzi euskal film izango dira ikusgai irailaren 19tik 27ra, jaialdiko hainbat sailetan. Presentzia horrek euskal ikus-entzunezkoaren indarra eta aniztasuna balioan jarriko ditu berriz ere.
Sail ofiziala (lehiaketarako)
➖ ‘Maspalomas’, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi
➖ ‘Los tigres’, Alberto Rodríguez
Sail ofiziala (emanaldi bereziak)
➖ ‘Karmele’, Asier Altuna
➖ ‘Zeru ahoak’, Koldo Almandoz
New Directors
➖ ‘Aro berria’, Irati Gorostidi
Horizontes latinos
➖ ‘La misteriosa mirada del flamenco’, Diego Céspedes
Zabaltegi-Tabakalera
➖ ‘Bariazioak’, Lur Olaizola
➖ 'El último arrebato', Marta Medina eta Enrique López Lavigne