2026-06-05
ARABAN ERRODATUA
GAMBOA ZINEMALDIAk bi atal bereizten ditu. Horietako bat ARABAN ERRODATUA izenekoa da, Arabako ingurumenaren alderdiren bat erakusten duten gehienez 5 minutuko film laburrentzat, dokumental edo fikzio formatuan. Saria 200 eurokoa da, gehi garaikur jasangarri bat. Film laburrak abuztuaren 31ra arte aurkez daitezke. Informazio gehiago hemen eskuragarri: https://filmmakers.festhome.com/festival/gamboa-zinemaldia

