Festival de Santurtzi - Santurzine

SZ10 Santurtzi Zine Jaialdia
2022-10-06 - 2022-10-22

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
Bestelakoak

Urriaren 6tik 22ra Santurtziko Zine Jaialdiak, Santurzinek, hamar urte beteko ditu euskal zein estatu mailako zine-jaialdi aitortu gisa finkatuta. Hamargarren edizioari begira, Jaialdiak lau ataletan izena emateko epea zabaldu du, laurak lehiaketa izaeradunak, baina zenbait aldaketarekin. Santurtzi eta Estatu mailako sailak berriro ere izango dira Santurzineren oinarria. Lehenengoa udalerriari estu lotuta dago, hortaz, aurkezten diren lanek gehienez hamabost minutuko iraupena izango dute, eta gutxienez gure herrian grabatutako eszena bat agertu beharko dute. Irailaren 18a izango da lanak bidaltzeko azken eguna. Bestalde, Estatu Mailako atalak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako film laburrak bilduko ditu, eta uztailaren 24ra arte luzatuko da filmak aurkezteko epea. Atal biek ala biek 2.500 euro banatuko ditu saritan. Aurten ere Amnistia Internazional erakundeak jaialdia babestuko du Ibiltariak atalaren bidez. Oraingo honetan Giza Eskubideen Adierazpenaren 19. artikuluari buruzko film labur eta luzeak programatuko ditu, hau da, adierazpen askatasuna eta protestarako eskubidea jorratzen dituzten filmak. Izena emateko azken eguna uztailaren 24a izango da. Ibiltariak sariaren epaimahaia aurten ere gaztez osatuta egongo da, institutu eta unibertsitateetako ikasleez hain zuzen. Baina kolaborazio gehiago egongo dira, Euskal Pantailak erakusketa izaerari utzi eta lehiaketa izango baita EITBren eskutik, zeinak 1.000 euroko saria emango dion Euskal Herriko egile hasiberrien lanik onenari. Lanak abuztuaren 14ra arte bidali ahal izango dira. Eta horrez gain, EITBk Santurzine Zine Lantegia Sorkuntza Foroa babestuko du garatzen ari den egitasmorik onenari 500 euro emanez. Bestalde, Kalean atala, etxerik gabeko egoera azalarazten zuena, desagertu egingo da jaialdian hainbat urtez egon ondoren. Hala eta guztiz ere, sariak lekua izango du, Bizitegi elkarteak jaialdiari lotuta jarraituko du eta. Horrela, Kalean saria egon egongo da, baina aldaketa txiki batekin, hemendik aurrera gizarte-bazterketa jorratzen duen edizio osoko lanik onenari emango baitzaio saria, 500 euroko saria hain zuzen. Jaialdiaren oinarriak dagoeneko webgunean daude guztion esku. Santurzineren hamargarren urteurrenaren harira, aurtengo edizioan zenbait keinu egingo zaizkie jaialdiaren historiari eta parte-hartzaileei. Eta horrekin batera, hainbat jarduera berezi egingo dira programazioan.

Sariak

- Urrezko Hezurra (Estatukoa), 1.000 euro
- Urrezko Hezurra (Santurtzikoa), 1.000 euro
- EITB-Euskal Pantailak Saria, 1.000 euro
- Kalean Saria, 500 euro
- Zilarrezko Hezurra (Santurtzikoa), 500 euro
- Sorkuntzako Forua Saria, 500 euros
- Ibiltariak-Amnesty International Saria
- Epaimahaiaren Aipamen Berezia
- Publikoaren Saria
- Gizonezko Aktore Onena (Estatukoa)
- Emakumezko Aktore Onena (Santurtzikoa)
- Emakumezko Aktore Onena (Estatukoa)
- Gizonezko Aktore Onena (Santurtzikoa)
- Serantes Saria

Oinarria

- Santurtziko Jaialdiak lau atal ofizial izango ditu:
SANTURTZI SAILA. Santurtzi Atalean parte hartzeko, film laburrek, gutxienez, Santurtzin ezaguna den kanpoaldean filmatutako eszena edo plano bat izan behar dute. Fikziozko film laburrek har dezakete parte, edozein genero, gai edo ezaugarri eta edozein herritartasun eta adin dituztenek egindakoak. Hala ere, bideoklipak ezin dira lehiaketara aurkeztu.
ESTATUKO SAILA. Fikziozko film laburrek har dezakete parte, Espainian ekoiztuak, edozein genero, gai edo ezaugarri eta edozein herritartasun eta adin dituztenek egindakoak. Hala ere, bideoklip musikalak ezin dira lehiaketara aurkeztu. 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako film laburrak baino ez dira onartuko.
IBILTARIAK. Amnesty International erakundearen babespean. Fikziozko lanak edo dokumentalak aurkez daitezke, estatu mailakoak edo
nazioartekoak, edozein herritartasun eta adin dituztenek egindakoak.
EITB-EUSKAL PANTAILAK. Lehiaketatik kanpoko atala da, euskal zinea sustatzeko eta agerian uzteko. Fikziozko lanak edo dokumentalak aukeratuko dira, film laburrak edo luzeak, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Erkidegoan osorik edo zati
batean ekoiztu direnak, edozein herritartasun eta adin dituztenek egindakoak. Euskara erabiltzea positiboki baloratuko da.

- Film laburren gehienezko iraupena 15 minutukoa izango da, kredituak barne. Film luzeen gutxieneko iraupena 60 minutukoa izango da, kredituak barne. Egileak nahi beste lan aurkez ditzake.

- Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren lanek, azpitituluak izan beharko dituzte aurreko hizkuntza batean.

- Hirugarrenen materiala euren baimenik gabe duten lanak kanporatu egingo dira. Parte hartzaile bakoitza bere lanen eskubideez arduratuko da eta, hortaz, jaialdiko antolakuntza horren inguruko erantzukizunetik salbuetsita geratuko da.

- Lanek gutxieneko kalitate teknikoa behar dute. Hortaz, film laburrek 1920x1080 pixel edo 1280x720 pixeleko tamaina izango dute eta .mov edo .mp4 formatua, soinu estereoa, proiekzioa ona izan dadin. Bestelako formatu edota tamaina duten film laburrak ez dira kontuan
hartuko.

- Jaialdiko antolatzaileek erabakitako epaimahaia kulturaren munduarekin harremana duten lau pertsonek osatuko dute. Erabakia apelaezina izango da. Kategoriak honakoak dira eta irabazleek hurrengo sariak jasoko dituzte:

- Sariak banatzeko urriaren 22ko Amaiera Ekitaldira film labur irabazle bakoitzeko ordezkari bat joango da. Estatu mailako irabazleei ekitaldia izan aurretik eta behar besteko denboraz jakinaraziko zaie. Jaialdiko antolatzaileek beren esku izango dute sari eta garaikurrekin zer egingo den erabakitzeko aukera, hauek jaso ezean edo irregulartasunak daudela hautemanez gero.

- Film laburretako ekoizleek eta zuzendariek, Santurzinen izena emateagatik, baimena ematen dute, honek burutuko dituen sustatzeko ekintzetan, lehiaketara aurkeztu dituzten lan guztien zatikako proiekzioa emateko, edozein hedabidetan eta Santurtziko zentro eta kultura-zirkuituetan, epaimahaiak erabakia eman aurretik edo ondoren. Lanak Casa Torre Jauregian jaso ahal izango dituzte eskabide formala egin ondoren, lehiaketa bukatu eta 30 eguneko epean.

- Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar. Zalantzak eta bestelakoak, secretaria@santurzine.es helbidean.

Informazio generikoa

Saregabe taldeak antolatutako zinema jaialdia da Santurtzine, filmen emanaldiak, erakusketak, lehiaketak eta hainbat hezkuntza programa uztartzen dituena. Egitura horizontala du, hau da, sortzaileak eta ikus-entzuleak maila berean jartzen ditu, hartu-emana izan dezaten, eta hiriko dinamizazio kultural, sozial eta ekonomikoa du helburua.