Mercado de Cortometrajes de Clermont-Ferrand


SHORT FILM MARKET
2023-01-30 / 2023-02-03

GENEROA
Orotarikoa

Arloa
Nazioartekoa

Tipologia
Orotarikoa

Bisitaren webgunea

{{item.titulo}}

{{item.fecha_inicio}} - {{item.fecha_fin}}

DESKARGATU GURE LIBURUXKA MERKATU HONETAN AURKEZTUTAKO PROIEKTUEKIN


SHORT FILM MARKET: BASQUE. AUDIOVISUAL. Aurkezten du

CONTADORES

Militante libertario talde batek 1978ko gau bat panfleto bat inprimatzen igarotzen du. Gipuzkoako metalaren hitzarmena laster berrituko denez, borrokarekin jarraitzeko beharra defendatu dute. Transkribatzen eta inprimatzen duten bitartean, harreman pertsonalei buruz hausnartzen dute eta komunitateko bizitzari buruz espekulatzen dute. Hurrengo egunean, lantegiaren sarrerako atondoan, asanbladan biltzen dira lankideekin, lan-baldintza hobeen alde borrokatzera animatzeko. Baina langile-mugimendua gero eta gehiago sindikalizatzen ari da, eta horrek behin izan zuten boterea kendu die, beren proiektu politiko erradikala garrantzirik ezera baztertuz.

Ikusi

CHORDS

Rita (90) dagoen emakumeen abesbatza desegitear dago, entsegu-lokala mantentzen ahalbidetzen zien udal diru-laguntza galdu dutelako. Orain abesbatzak erabaki behar du bailarako enpresa kutsatzaileenetako baten babesa onartu ala ez, prestakuntzaren jarraipena bermatuko lukeena.

Ikusi

FAITH

Sofiari Ama Birjina agertu zitzaion. Gero Lourdesera joan eta sendaezina zen gaitz bat sendatu zuen. Beste garai batean eta beste leku batean, mediku talde bat biltzen da kasua aztertzeko. Zer gertatzen da zientzia eta erlijioa elkartzen direnean?

Ikusi

HERE LIVES LOVE

Matixa, 22 urteko gaztea gurasoen etxean bizi da. Logela eta egonkortasuna hankaz gora jarrita, egoera lehertu egiten zaio. Familiatik kanpora bilatzen du babesa, laguna duen Leirek lagunduko du horretan. Amarengandik askatzeak libreago egingo duela erabakita, etxetik joateko hautua egiten du.

Ikusi

THIRD NOTEBOOK

Antzezle bat eta filmegile bat zinemarako gidoi bat entseatzen ari dira. Gidoiak María Dolores González Katarain “Yoyes” zenak 1980tik 1985era bitartean idatzi zuen egunkariaren zatiak jasotzen ditu. Egunkaria Mexikon erbesteratuta zegoenean idatzi zuen, jada ETAko buruzagitza eta erakunde armatua bera utziak zituenean. Gidoiak aurrera egin ahala, distira eta beste emakume batzuei buruzko erreferentziak agertzen dira Yoyesen hitzen artean: Ulrike Meinhof, Simone de Beauvoir, Rocio Díazescobar...

Ikusi

THIRST

Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.

Ikusi

MALDITA, A LOVE SONG TO SARAJEVO

Ez armen pisuak, ez mundu «garbia» nahi dutenen bekaizkeriak, ez dute lortu Sarajevo akatzea. Božo Vrećok, Balkanetako artistarik iraultzaileenak, “hiri errugabearen” arima gorpuzten du, eta konplexurik gabeko bere jarrerak, gizon eta emakumeen arteko zubiak eraikitzen ditu, jatorri eta eskualdeen artean. Maldita, Sarajevo eta Bartzelonako hirien arteko maitasun istorioari eta bizitzari egindako abestia da, garai zailetan elkar laguntzen jakin zutenak, inoiz ere elkarri agur ez esateko.

Ikusi

LOOP

Jendarte honetan, gizaki bakoitzak ekintza bera errepikatzen du behin eta berriro; jendarte honetan, gizaki bakoitzak ekintza bera errepikatzen du behin eta berriro; jendarte honetan, gizaki bakoitzak ekintza bera errepikatzen du behin eta berriro; jendarte honetan, gizaki bakoitzak ekintza bera errepikatzen du behin eta berriro.

Ikusi

LA CONCHA

Eli, emakume dibertigarria, sexuala etalotsa gutxikoa, baita zalantzaz betea eta apur bat hautsia, eta bere alaba, June, hondartzan igarotzen dute arratsaldea ia familia diren lagunekin. Eli ama ezkongabe bihurtu berri da bere borondatearen aurka. Juneren aitarekin zeukan harremak porrot egin du eta etxetik alde egin behar izan du, Eliren ekonomia kaltetuta dago oso. Istorio koloretsu eta udatiarra da, bere alaitasunari eta duintasunari eusteko borrokan ari den ama gazte bat irudikatzen duena, bere inguruko guztia hondatzen den bitartean.

Ikusi

EXCURSIÓN

Lagunak diren bi neska gaztek beste bi adiskide gidatuko dituzte haien mendiko lehen txangoan, eta horrekin euren arteko adiskidetasuna indartuko da.

Ikusi

SWIFT

Krisialdian dagoen bikote batek loti eder bat gonbidatu du euren belaontzian gaua pasatzera, insomnioa sendatzeko asmoarekin.

Ikusi

TULA

Tula emakumeen eskola bateko komunak garbitzeaz arduratzen da. Haren lanaldia aldatu egingo da zuzendariaren hamalau urteko alabak haurdun dagoela aitortzen dionean.

Ikusi

TEN MINUTES TO MIDNIGHT

Rapa abestu. Azkazalei kosk egin. Sagar oso bat jan bere haziekin. Pastilla horia. Zure urrezko erlojua. Eta jendearentzat jardun. Hamar minutu gauerdirako eta elkar ikusiko dugun azken aldia izango da.

Ikusi

SUTAN

1813. Espainiako Independentzia Gerraren erdigunean, Donostian. Ingelesen eta frantsesen arteko gatazkan harrapatuta, donostiarrak. Suntsitzen ari diren hiri bateko logela bateraino heltzea lortuko du Juanak (10). Bonbak, tiro hotsak, laguntza eskatzen duten garrasiak, soldaduak… guzti horretatik ihes egiteko asmoz, bizitzari eusteko ahaleginean, gordeleku bilakatuko du Juanak logela horretako armairua. Ezjakintasunaren menpeko, bere bizitzaren azken une latzei aurre egin beharko die: bere bila datozen bi soldaduk ezarriko dute muga bizitzaren eta heriotzaren artean.

Ikusi

TITO NAZARE

Nazaré, surfaren munduko txokorik esanguratsuenetako batera bidaiatuko dugu, bertan bizi den Tito Ortega euskal surflaria ezagutzera. Toni Laureano kidearekin batera, 2021ean Nazaréko bere surf denboraldiaren zati baten filmazioan murgilduko gara.

Ikusi

The puppet

Txotxongilo eme bat gela batetan itxita dago, lurrean botata eta mugitu ezinik. Esperientzia batzuen ostean bere gorputzera lotzen diren sokak agertzen dira eta mugitzen hasten da, gero eta hobeto. Soka bakoitzak eszenatan gertatzen diren eta emakumeen bizitza eta arazoekin zerikusia duten gauzekin zerikusia du. Gai hauek genero nortasuna, gorputza edo berdintasuna dira, besteak beste.

Ikusi

THE BIG PARTY

Festa tipikoa (edo ez). Sexua, drogak eta rock-rolla.

Ikusi

OUR YEARS

Ikasle talde bat zinemaldi bateko artxibo historikoan murgilduko da hau aztertu, antolatu eta sailkatzeko helburuarekin. Lan-prozesu honen behaketa hipnotikotik abiatuta, eta historiaurreko kobazulo batzuk bisitatu ondoren, artxibo baten funtzioari, denboraren igarotzeari edo giza aztarnari buruzko galderak mahaigaineratuko dituzte.

Ikusi

FROM SKIN TO SKIN

Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi nahian.

Ikusi

LIVING KULTUR

Living Kultur lurralde baten kultura bizia kontatzen eta erakusten duen proiektu bat da. Ondare inmateriala musealizatzen duen eta unibertsalki eskuragarri egiten duen proiektu bat. Ara berean dosifikatzen eta markoztatzen du instituzio eta etxeen paretetara eramateko.

Ikusi

BREACHES

- Zuk maite zenuen? - Bai. Uste dut orain dela gutxi utzi diodala maitatzeari. (Interferentziak. Isiluneak. Arrakalak. Bi emakume solasean. Irrati-grafia bat).

Ikusi

SERENDIPITY

Puntako euskal birologo bat, laborategi batean koronobirusaren txertoaren ikerketan murgilduko da konfinamenduaren egunetan.

Ikusi

TOWARDS THE MIST

COVID-19arekin Quebecen (Kanada) izan dudan kutsaduratik, isolamendutik eta aske uztetik sortutako saiakera-dokumentala. Nire isolamendu leihoetatik super8 filmatutako ikuspuntua, islapenak, eta gailuak kontrapuntu gisa balio dute distantziaren, ziurgabetasunaren eta atsekabearen aurrean.

Ikusi

ABOVE 592 METRES

Gelditzen al da bizitzeko aukerarik lurralde bat goitik behera aldatzen badute? 1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan Itoizko urtegia eraikitzeko zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten. Egun, 592 metroko kotan, lur biluziak bailarako paisaian marra banatzaile bat marrazten du: maila horren azpitik, ura; goitik, bizitza.

Ikusi

Flower Under Water

Ikuspegia lausotzen ari da. Lurra nire oinen azpian zabaltzen da. Grabitaterik ezak gidatzen dizkit urratsak urdailaren ahoan korapiloak arnasa mozten didan bitartean. Nire inguruko marmarrak belarriak estaltzen dizkit. Dena likido, ihinztatu eta likatsu bihurtzen da. Sabela sutan daukat eta arnasari eusten diot. Ezin nion inori kontatu. Bakarrik nengoen.

Ikusi

BI ARNAS

“Bi arnas” torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal. Historia honetan bi arnas kontatzen dira; Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarena. Biek ala biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera.

Ikusi

THE DANUBE RIVERS

Idazle batek Danubio zeharkatzen du ibaiaren jatorriaren bila. Bere urak etxe bateko txorrotatik gaizki itxita datozela esaten da. Bidean, idazleak bere etxetik ihes egiten duen gazte iheslari bat ezagutuko du, ibaian behera eginez. Danubio iturritik dator iheslari gaztea? Zein da bere istorioa? Claudio Magrisen Danubio ipuinetan libreki inspiratutako filma.

Ikusi

THE LAST ONE

Loreak ama eta amama ditu erreferentzia giza. Bi belaunaldi horien bitartez emakumeak amatasunaren inguruan bizi izan duen lotura ikusten du. Orain berari dagokio ama izan ala ez erabakitzea, eta egiteke dauden galderen erantzunak bilatzea.

Ikusi

THE MARISCO

Mariskotarrak frantziarekin muga egiten duen nafar ibar zail honetako azken lekukoak dira, erosten uzten ez ziren goardia zibilek balak txistukatzen zituzten denbora batekoak. Ia han bizi ziren familia guztiak kontrabandoan aritzen ziren eta Mariskotarrak buruzagiak ziren. Gaur, ganaduzaleak dira bakarrik eta Juan eta Carmen bere diamante ezkontzak ospatzen dituzte.

Ikusi

IN A NEARBY FIELD

Gizon bat, emakume bat eta haien alaba txikia elkarrekin bizi dira Euskal Herriko etxebizitza batean. Etxeko lanak eta eguneroko keinuak paisaia berde eta oparoetan gainjartzen dira. Zinemagileek eta haien ordezkoek eguneroko baten zatiak berrinterpretatzen dituzte. Musikak etxea betetzen du haurren marrazkiek bizia hartzen duten heinean. Behaketa eta fantasiazko uneak uztartuz, laguntzari, ondareari eta eusten gaituzten lan ikusezin txikiei buruzko filma da 'In a Nearby Field.

Ikusi

ABOUT SECOND SEX, COLLAGE

Simone de Beauvoir-en "El segundo sexo" lanean agertutako gogoeta batzuetan oinarrituta dago ikus-entzunezko collage hau. Emakume feministen testigantzekin jolasten da dokumentalak gaurkotasuneko irudiak tartekatuz.

Ikusi

INVISIBLE SCREAM

Katia ikusmen-urritasuna duen gazte ezkongabea da, eta Panamako Organo Judizialeko Justizia eta Generorako Sarbiderako Unitatean abokatu gisa egiten duen lana eta bere bi seme-alaben heziketa uztartzen ditu. Emakumeen zentro berezi batean emandako testigantza lazgarriak katarsi bortitza eragingo du emakumeen artean. Oinazezko istorio bat, baina itxaropenez betea.

Ikusi

PEIO AND HIS WORLD

Peio (15), euskal skatearen etorkizuneko izarra da. Sopelako gazteak urteak daramatza kirol hau praktikatzen, ahoak zabalik utziz nazio eta estatu mailan. Ibilbide bat bere historia berrienetik eta bere etxea bezalakoak diren skate pistetako unerik gogoangarrienetatik: Mungia, Leioa, Sopela… Peioren irudi ikusgarriak taula baten eta lau gurpilen gainean.

Ikusi

LONDON REFLECTS

Erantzun gabeko galderak. Nola ikusten nauzu? Naizen bezala ikusten nauzu? edo zuk nahi duzunaren erreflexu bat bezala ikusten nauzu? Hiria hitzegiten duena da. Norberak bere tokia modu desberdinetan ikusten eta sentitzen du. Bidai islatzaile zoragarri honetan lehenengo. pertsonan idatzita dagoen poema bat laguntzen gaitu.

Ikusi

EL BAILE DE LOS INFANTES

Iruñean, urtean zehar, udaren iritsiera itxaroten da eta berarekin batera, Sanferminen entzierroa. Txikienak handiak direnean zezenekin batera korrika egitearekin amesten dute.

Ikusi

LAS PELOTARIS

2014ko irailean Zinacantepec Mexiko Hiria Eskupilotako Munduko Txapelketaren egoitza izan zen. Titulu mundialean urrea irabaztea emakume batek kirol honetan lortu dezakeen erdiespen handiena da. Pilotaren muga da. Ez daude emakume profesionalak, ezin dezakete bizimodua frontoian atera, beste gizon batzuek bezala. Baina orain arte, frontoiko atleta oberena emakume bat zen.

Ikusi

SECOND LINE

Broken Brothers Brass Band Andrés Muñoz Garde heziketa bereziko eskola publikoa bisitatzen du, Iruñean. Eta langile, boluntario eta onuraduneekin izaten duten elkarrekintzen bitartez, han egiten den lana ezagutarazten da, hor ezkutatzen den unibertsoa.

Ikusi

EKI.LIBRIO

Zaraitzu Ibarrarako bidaia, Nafar Pirinioetan. Lurrarekiko amodiarengatik batutako pertsonak. Itxaropenez betetako ipuina. Elkartze batengatik eraldatzen den herria.

Ikusi

NEITHER SUN NOR SHADE

Nerea basoaren erdian desorientatuta dago. Gizon bat atzetik agertu zaio eta ezkontzeko eskatu dio. Gertaera bitxi horren ondoren, euren arteko arremana harremana eta elkarrekin egoteko arrazoia ezagutaratuko da.

Ikusi

CARLOTA

Carlotak ondo ezagutzen du surfaren mundua, urteak daramatzalako barruan. Orain Estatuko ohol txapeldunaren atzean nor ezkutatzen den jakiteko unea da. Etorkizuneko belaunaldientzat erreferentea izan daitekeen emakumeak bere esperientzia eta bizipenak kontatzen ditu dokumental labur honetan, haren ondoren datozenei laguntzeko.

Ikusi

THE LICENSE

Gauza guztietarako txartelak daude: gidatzeko, liburutegirako… Hala ere, dagoenik eta erabaki garrantzitsuenerako, haur bat edukitzeko, alegia, ez dago halakorik, eta nork ez du noizbait esan “Zergatik ez dago gurasoentzako txartelik?”.

Ikusi